Merkatuaren Hutsegiteak eta Estatuaren Esku-hartzea

Economía4,98 KB

Merkatuaren hutsegiteak eta ziklo ekonomikoak

Hutsegitea merkatuaren funtzionamenduaren ondorio kaltegarria da, eta merkatuak eskura dituen baliabideak efizientziaz eskaintzen ez dituenean gertatzen da. Ziklo ekonomikoak ekonomia-jardueran izaten diren gorabeherak dira, txandaka atzeraldiak eta hedaldiak dakartzatenak. Ezegonkortasun ziklikoa deritzo hedaldi baten atzetik atzeraldia datorrenean. BPGari esker badakigu atzeraldi bat datorren.

Sektore publikoaren erantzuna

Sektore publikoak bi eratara erantzun dezake:

  • Ez esku hartzea: Merkatua bere kasa krisitik aterako dela espero du (neoliberalak).
  • Esku hartzea: Ondasun eta zerbitzuak ekoitziz (neokeynesiarrak).

Estatuak ekonomia-jardueran esku hartzeko eta herrialdearen bilakaera ona errazteko hartzen dituen neurriei eta erabiltzen dituen tresnei ekonomia-politika deritze.

Ondasun publikoak eta urritasuna

Merkatua ez da gai gizarte-eskakizun guztiei erantzuntzeko. Ondasun ez-errentagarriak inbertsore partikular batentzat ez, baina herrialdearentzat errentagarriak diren ondasunak dira (adibidez, errepideak).

Estatuaren parte-hartzea

Ekimen pribatuak eskatzen dituenak baino ondasun eta zerbitzu gutxiago eskaintzen baditu, estatuak ematen ditu:

  • Berak ekoitzita: Justizia, polizia, hezkuntza...
  • Enpresa pribatuei erosita: Errepideak, zubiak...
  • Zati batean diruz lagunduz: Osasuna, etxebizitza sozialak...

Kanpo-eraginak

Kanpo-eraginak ekonomia-jardueraren eraginez sortutako ondorioak dira, jarduera egiten dutenez bestelakoei eragiten dietenak. Ez dira islatzen ekoitzitako ondasun eta zerbitzuen prezioan.

  • Kanpo-kostua (kaltegarria): Ekonomia-jarduera batek hura egiten duen pertsonari ez, baizik eta besteei eragiten dien kostua da.
  • Kanpo-onura (onuragarria): Ekonomia-jarduera bat egiten duten pertsonek ez, baizik eta besteek jardueraren ondorioz jasotzen dituzten onurak dira.

Sektore publikoaren esku-hartzea: Ingurumen-politika

  • Azterketak egin: Informazioa eskuratu, eragileak identifikatu eta natura-ingurunean zein pertsonengan duten eragina neurtu.
  • Neurriak ezarri:
    • Gehienezko atalaseak ezartzea: Enpresa batek sor dezakeen gehieneko maila ezarri eta zigorrak jarri.
    • Unitateko zergak ezartzea: Igorritako substantzia unitate bakoitzari ezartzen zaion zerga da (zenbat eta gehiago kutsatu, orduan eta zerga handiagoak).
    • Kutsadura-baimenak eman: Substantzia kutsatzaile bakoitzaren igorpen-muga eta lekua zehaztu.

Lehia ez-perfektua

Lehia askearen abantailak

  • Teknologiaren garapena eta berrikuntza sustatu, ekoizteko efizientzia handiagoa lortuz.
  • Jende arruntari ondasun eta zerbitzu gehiago jartzen dizkio eskura, prezioak murriztu egiten baitira.
  • Langileen benetako soldatak gora egiten du, prezioek behera egitean erosteko ahalmen handiagoa baitute.
  • Errazagoa da beste enpresa batzuk merkatuan sartzea eta, beraz, enplegua sortzen da.

Sektore publikoaren esku-hartzea

Lehia askearen defentsarako, sektore publikoak prozedurak abiarazten ditu, arbitrajea eta sustapen-jarduerak egiten ditu, eta gardentasuna bermatzen du merkatuetako lehia-egoerari buruzko txostenen bidez.

Errentaren banaketa eta ongizatearen estatua

Familiek eta enpresek beren lehentasunen arabera hautatzen dute, baina sektore publikoak errenta birbanatzeko eginkizuna betetzen du ekonomia-politikaren bidez.

Zer da ongizatearen estatua?

Ekonomia mistoko eredu berezia da, biztanle orori oinarrizko eskubideak aitortzen dizkiona:

  • Osasuna: Asistentzia izateko eskubidea.
  • Hezkuntza: Derrigorrezkoa 16 urtera arte.
  • Etxebizitza: Etxebizitza duina izateko eskubidea.

Prestazio motak

  • Unibertsalak: Doakoak herritar ororentzat.
  • Ordaindutakoaren araberakoak: Gizarte Segurantzari kuotak ordaindu dizkiotenek jasotzen dutena.
  • Gizarte-prestazioak: Baliabide urriak dituzten taldeek jasotzen dituzten prestazio solidarioak.

Etorkizuneko erronkak

  • Gastu publikoaren kontrola: Gastuak murriztea eta diru-sarrerak handitzea.
  • Lan-merkatuaren malgutzea: Kaleratze-ordainak txikitzea eta mugikortasuna erraztea.
  • Inflazioaren kontrola: Prezioen igoerak ekonomia ezegonkortu eta erosteko ahalmena galtzea dakarrelako.
  • Enpresa publikoen pribatizazioa: Lehia askearen baldintzak berdintzeko eta kontsumitzailearen beharrak hobeto asetzeko.

Descargar

PDF Word HTML