Materiaren Egoerak eta Gasen Propietateak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Química
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,81 KB
1. Gas-egoera
Gas-egoera materiaren egoeretako bat da. Adibidez: airea, CO₂, O₂, gas naturala...
- Gas-egoera: materiaren partikulek higidura-askatasun osoa dutenean gertatzen da.
- Gas-kantitatea neurtzeko, bolumena, presioa eta tenperatura neurtu behar dira.
Gasen neurketa-unitateak
- Bolumena (V): Barruan gasa duen ontziaren bolumena litrotan (L) edo metro kubotan (m³) neurtzen da.
- Tenperatura (T): Gasa zer tenperaturatan dagoen neurtzeko, Celsius graduak (ºC) edo Kelvin eskala (K) erabiltzen dira.
Formula: T(K) = T(ºC) + 273
Adibidez: 0 ºC = 273 K; 100 ºC = 373 K.
Presio-unitateak: 1 atm = 760 mmHg = 101.325 Pa
1.1. Gasen partikulak eta presioa
- Gasak osatzen dituzten partikulak oso txikiak dira. Bereizita daude eta higitzen dira.
- Ontziaren barruan duten bolumen guztia hartzen dute.
- Gasek presioa eragiten diete ontziko hormei. Gasen partikulek hormen kontra talka egiten dute eta presioa sortzen da.
1.2. Zero absolutua
- Zenbat eta arinago higitu partikulak, orduan eta altuagoa da tenperatura.
- Zenbat eta motelago higitu partikulak, orduan eta baxuagoa da tenperatura.
- Momentu batean, partikulak higitzeari utziko diote, eta tenperatura ez da gehiago jaitsiko.
- Tenperaturen Kelvin eskala zero absolutuan hasten da. Hemen, partikulak ez dira higitzen. -273,15 ºC da tenperaturarik baxuena.
3. Materiaren barne-egitura
3.1. Partikulen arteko lotura
- Materia osatzen duten partikulen arteko lotura-maila handiagoa edo txikiagoa izango da, materiaren agregazio-egoeraren arabera.
- Egoera zein den, partikulak askatasun handiagoz edo txikiagoz higituko dira.
3.2. Egoeren egitura espezifikoa
Solidoen barne-egitura
- Solido-egoeran, partikulak sendo lotuta daude eta egitura zurruna dute.
- Solidoen dentsitatea likidoena eta gasena baino handiagoa da. Partikulak oso hurbil daude eta bolumen txikia hartzen dute.
- Tenperatura igotzean, bolumena handitzen da; hau da, solidoak dilatatu egiten dira.
Likidoen barne-egitura
- Likido-egoeran, partikulen lotura ahula da. Partikulak elkarren gainean irristatzen dira.
- Nahiz eta bolumena konstante jarraitu, likidoaren egoera ez da zurruna.
- Likidoen dentsitatea solidoena baino txikiagoa da, likidoen partikulak ez daudelako hain lotuta.
Gasen barne-egitura
- Gas-egoeran, partikulak bakartuta daude. Bolumen osoa hartzeko joera dute. Oso erraz konprimitu daitezke.
- Gasek dute dentsitaterik txikiena, partikulak bereiziago daudelako.