Atomoaren Ereduak: Thomson, Rutherford, Bohr eta De Broglie
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Química
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,64 KB
Thomsonen Eredu Atomikoa (1904)
Atomoa
Karga positiboa duen esfera uniforme bat da, esfera horretan elektroiak sartuta egongo dira, betiere multzo osoa elektrikoki neutroa izateko adina elektroi izanik. Atomoaren masa modu homogeneoan banatuko litzateke bolumen osoan.
Ereduaren Garrantzia
Atomoaren zatigarritasuna jaso eta ioiak sortzeko prozesua justifikatzen du, elektroiak galduz edo irabaziz.
Rutherforden Eredu Atomikoa (1911)
Atomo Planetarioa
Egitura nuklearrarekin (nukleo txiki bat du, positiboki kargatua eta bertan metatzen da ia masa guztia), elektroiek azala osatzen dute eta ia bolumen osoa okupatu, elektroiak nukleoaren inguruan biraka ibilbide zirkularrean. Neutroa da.
Ereduaren Mugak
Atomoa hutsa dagoela esan dezakegu, horrela ulertzen da partikula gehienek zergatik ez zuten desbideratzerik jasaten. Hala ere, bi eragozpen larri zituen:
- Ez zen gai egonkortasun atomikoa azaltzeko.
- Ezta espektro atomiko etenen existentzia azaltzeko ere.
Egindako Gailuaren Eredua
Alfa izpiak metaleko xafla fin-finen gainean proiektatu zituen eta nola sakabanatzen ziren aztertu zuen, erradiazioak metala zeharkatzen zuenean.
- Thomsonen atomoan karga eta masa modu homogeneoan banatzen direnez, alfa izpiek sakabanatze ia nulua jasango zuten.
- Emaitza ez zetorren bat: alfa izpiek ibilbide zuzena egiten zuten, baina partikula gutxi batzuk 180º arteko desbideratzea jasaten zuten.
- Rutherforden ustez, oso desbideratuta ateratzen ziren alfa partikulak (karga positiboa) masa handiagoko beste partikula positibo batzuekin topo egiten zutelako bidean.
Bohren Eredu Atomikoa (1913)
Elektroien Orbitak Zirkularrak
Bohrek Rutherforden ereduaren arazoak konpontzeko hiru postulatu proposatu zituen:
Hiru Postulatuak
- Atomoan nukleoa dago, positiboki kargatuta, eta inguruan elektroiak biraka orbita egonkorretan. Orbita horietan elektroiek ez dute energia xurgatzen ezta igortzen ere.
- Orbita kuantizatuta dago. Zenbaki kuantiko nagusia (n) esaten zaiona du. Orbita bakoitzari dagokion energia ez da inoiz aldatzen.
- Elektroi batek orbita batetik bestera salto egin dezake. Urrunago igarotzeko energia xurgatu beharra dago, eta hurbilagoko orbita batera pasatzeko, igorri. E = h * f (non f erradiazioaren maiztasuna den).
Energia-Mailak
Atomoan, elektroiek energia-maila egonkorretako edozein har dezakete. E = k/n2. n=1 funtsezko egoera edo maila da; gainerakoak (n=2, 3...) egoera kitzikatuak dira. Elektroien trantsizioen ondorioz sortzen dira espektro-lerro desberdinak, trantsizio horiek n-k har ditzakeen balioen araberakoak izango dira.
De Broglieren Uhin-Partikula Dualtasuna (1924)
Proposatutakoa
Argia bi motatakoa izan badaiteke, partikula azpiatomikoak ere, elektroiak esaterako, ere bai.
Ondorio Nagusia
Uhin batek ez duenez ingurune edo gainazal definiturik, elektroia higitzen den orbitak edo espazioaren zonak ere ezin du horrelakorik izan. Beraz, orbita kontzeptuaren ordez, orbital atomikoaren kontzeptua proposatu zuen. (Nukleoaren inguruko zonaldea, non elektroia aurkitzeko probabilitatea %90ekoa den).