Erreakzio kimikoak: Prozesuak, Abiadura eta Energia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,44 KB

Erreakzio kimikoak

Erreakzio kimikoak deitzen diogun prozesuetan, hasierako substantzia bat edo gehiago beste mota bateko substantzia bat edo gehiago bihurtzen dira.

Erreakzio kimiko motak: atomoen berrantolaketa

  • Sintesi-erreakzioak: Fe(s) + S(s) → FeS(s)
  • Deskonposizio-erreakzioak: 2KClO₃(s) → 2KCl(s) + 3O₂(g)
  • Desplazamendu-erreakzioak: 2Al(s) + 6HCl(aq) → 2AlCl₃(aq) + 3H₂(g)
  • Desplazamendu bikoitzeko erreakzioak: CaCl₂(aq) + Na₂CO₃(aq) → CaCO₃(s) + 2NaCl(aq)

Erreakzioen abiadura

Erreakzioaren abiaduratzat hartzen da zenbat denboran desagertu diren erreaktiboak edo zenbatean sortu diren produktuak.

Erreakzioen mekanismoa

Lehenik eta behin, bi substantziak elkarrekin erreakziona dezaten beharrezkoa da haien molekulek elkarrekin talka egitea. Erreakzioa gerta dadin, molekulek lotura batzuk hausteko eta beste batzuk agerrarazteko adina energia izan behar dute. Aktibazio-energia deitzen zaio, hain zuzen ere, erreakzio bat gertarazten duen energia minimoari.

Erreakzio-abiaduran eragiten duten faktoreak

  1. Erreaktiboen kontzentrazioa: Zenbat eta kontzentratuagoak izan erreaktiboak, hainbat eta errazagoa da haien partikulek, mugitzen ari direlarik, talka egitea, eta horrenbestez, arinagoa izango da erreakzioa.
  2. Erreaktibo solidoen zatiketa-maila: Zenbat eta handiagoa izan erreaktibo solidoen zatiketa-maila, handiagoa izango da haien ukipen-azalera ere. Ondorioz, talka gehiago gertatuko dira, eta erreakzioa, beraz, arinago burutuko da.
  3. Erreakzioaren tenperatura: Erreakzioaren tenperatura handiagoa bada, talka gehiago eta energia handiagoz gertatzen dira molekulen artean. Abiadura, beraz, azkartu egingo da.
  4. Katalizatzaileak: Substantzia katalizatzaileen kantitate txiki bat nahikoa da erreakzioaren abiadura aldatzeko. Katalizatzailearen egoera, ordea, berbera da erreakzioak iraun bitartean. Katalizatzaileak positiboak edo negatiboak izan daitezke; erreakzioaren abiadura handitu ala gutxitu egiten dute.

Erreakzioen energia

  • Erreakzio endotermikoa: Erreakzio endotermikoetan energia xurgatzen da bero moduan.
  • Erreakzio exotermikoa: Erreakzio exotermikoetan, energia askatzen da bero moduan.

Entradas relacionadas: