Makroekonomiaren Oinarriak: BPGd, Inflazioa eta Moneta Politika

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,39 KB

Ikuspegi Makroekonomikoa

Familia-enpresen eta sektore publikoaren arteko erlazioen emaitza da. Portaera honi makroekonomia deritzo.

Ekonomia Adierazleak

Ekonomiaren “termometroak” dira, zenbait aldagairen neurketa ahalbidetzen dutenak.

Aldagai MakroekonomikoakEkonomia Adierazleak
Ekonomia hazkundeaBPGd-a (Barne Produktu Gordina)
Erosketa saskiaren prezioakKPIa (Kontsumo Prezioen Indizea)
Diruaren prezioaInteres tasa
Enplegu mailaLangabezia tasa / Enplegu maila

Makroekonomia eta Mikroekonomia

  • Makroekonomia: Ekonomia globala aztertzen du.
  • Mikroekonomia: Gauza indibidualak aztertzen ditu.

BPGd (Barne Produktu Gordina)

Ekoizpena neurtzeko modu bat da.

Formula:

Familien kontsumoa + Enpresen inbertsioa + Sektore publikoaren gastua + Esportazio-inportazio garbiak = BPGd

Prezioen Inflazioa

Ekonomia bateko prezioen igoera orokorra eta jarraia da.

Inflazio motak

  • %0 Deflazioa: Ekonomia jarduerari kalte egiten dio.
  • %3 Neurrizkoa: Inflazio maila egokia.
  • %10-99 Arrapaladakoa: Prezioak ez dira erraz kontrolatzen, eta gatazka ekonomiko eta sozialak sortzen dira.
  • %100 Hiperinflazioa: Diruaren balioa oso azkar jaisten da.

Arrazoiak

  • Ekoizpen kostuen igoera: Igo egiten bada, enpresen ekoizpen baliabideen prezioa ere igo egingo da, eta zerbitzuen prezioa ere bai.
  • Eskaria handitzea: Eskaria ekonomia batek eskain dezakeena baino handiagoa denez, eskasia gertatzen da eta prezioak igotzen dira.
  • Diru gehiegi zirkulazioan: Adibidez, herrialde bat gerran dago eta duena baino diru gehiago gastatu duenez, diru-makinekin diru gehiago sortzen dute eta diruak balioa galtzen du.

Ondorioak

Kaltetuak
  • Pentsiodunak: Pentsioen eguneratzea ez da bizitzaren kostuaren adinakoa izaten.
  • Langileak: Inflazioa dagoenean soldatak ez dira igotzen (edo ez dira nahikoa igotzen).
  • Aurreztaileak: Maileguetako dirua itzultzen zaienean, diru horrekin ondasun gutxiago kontsumitu ahal izango dituzte.
  • Esportatzaileak: Produktu nazionalak garestiago badaude, arazo gehiago izango dituzte saltzeko.
Onuradunak
  • Administrazio Publikoak: Inflazioak diruaren balioa jaisten badu, hitzartutakoa ordaintzean balio gutxiago izango du.
  • Zordunak: Balioa jaisten denez, errazago lortuko dute ordaindu beharreko kantitatea.
  • Inportatzaileak: Atzerriko produktuak merkeagoak direnez, errazago salduko dira.

KPIa (Kontsumo Prezioen Indizea)

KPIa (Kontsumo Prezioen Indizea) prezioen bilakaera neurtzen duen adierazlea da, erosketa saskiaren prezioak kontuan hartuta.

Erosketa Saskia

Erosketa saskia Espainiako kontsumo-talde bakoitzak egiten duen gastua kontuan hartuta egiten den produktu adierazgarrien hautaketa bat da.

Diruaren Prezioa (Interes Tasa)

Herrialde bakoitzeko banku zentralak banku pribatuei mailegatutako diruaren oinarrizko interes-tasa da.

Moneta Politika

Moneta Politikak bi aldagai nagusi kontrolatzen ditu:

  • Maileguan emandako diruaren prezioa: Zenbat eta txikiagoa izan interesa, orduan eta mailegu handiagoa eskatuko da.
  • Zirkulazioan dagoen diru kantitatea: Zenbat eta mailegu gehiago, orduan eta diru gehiago zirkulatzen.
Moneta Politika HedatzaileaMoneta Politika Murriztailea
Diruaren prezioa jaisten bada, bankuek merkeago eskuratuko dituzte maileguak banku zentralean.Diruaren prezioa igotzen bada, bankuek mailegu gutxiago lortzen dituzte banku zentralean, eta garestiago.