Enpresaren Dimentsioa, Hazkundea eta ETEen Ezaugarriak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,04 KB
Enpresaren Dimentsioa
Enpresa ekoizpen-unitatetzat hartzen badugu, haren dimentsioa, bere tamaina ez ezik, bere ekoizpen-ahalmena da. Zenbait faktorek zehazten dute dimentsio hori; esaterako, teknologiak, langile kopuruak edo merkatuak. Enpresen helburuetako bat ekoizpen-ahalmena handitzea izaten da, eta hori bi eratara eman daiteke:
Barne Hazkundea
Espezializazioa: Enpresak ekoizten dituen produktuen ekoizpenarekin jarraitzea da, ekoiztutako kantitatea handituz. Modu hauetara egin daiteke:
- Merkatuan areago barneratzea.
- Merkatua garatzea.
- Produktuak garatzea.
Dibertsifikazioa: Produktu berriak ekoiztean datza, merkatu berriak lortzeko. Adibidez: BIC metxeroak.
Kanpo Hazkundea
Barne-hazkundearekin nahikoa ez denean, enpresek kanpo-hazkundera jotzen dute. Jada badauden enpresak erosiz edo kontrolatuz lortzen den hazkundea da.
Kanpo Hazkunde Motak
- Bat egitea: Enpresa batzuk elkartzea da, beste enpresa bat sortzeko. Guztiak batzean, bakarrik lortuko ez lituzketen helburuak lortzen dituzte. Adibidez: bankuen arteko bat-egiteak.
- Xurgapena: Enpresa batek beste bat edo batzuk erosten ditu. Beste horiek desegin egiten dira eta haien ondarea enpresa erosleak berenganatzen du.
- Holding: Enpresa nagusi batek beste enpresa batzuetako akzioak eta partaidetzak erosten ditu, eta enpresa horiek kontrolatzen ditu.
- Kartelak: Ekoizpen-sektore bereko enpresa-elkarteak dira. Merkatuaren gaineko kontrola dute eta ados jartzen dira prezioetan zein salmenta-estrategietan. Adibidez: Petrolio Esportatzaileen Erakundea.
- Trustak: Enpresa-multzoak dira, denen artean ekoizpen-prozesuko fase guztiak hartzen dituztenak, kostuak murrizteko eta merkatuan nagusi izateko. Adibidez: Repsol.
- Klusterra: Interes bera duten enpresen kontzentrazio geografikoa da. Adibidez: automobilgintzan.
- Joint ventureak: Bi enpresa edo gehiagoren arteko akordioa da, non kapitala edo baliabideak jartzen dituzten. Herrialde desberdinetako enpresekin ere egiten da.
ETEen Oinarrizko Ezaugarriak
Ezaugarri Negatiboak
- Finantza-gaitasun gutxi: Enpresa familiarrak izaten dira, eta hazteko finantza-baliabideak aurkitzea zaila egiten zaie.
- Zaharkitzapen teknologikoa: Aurrerakuntza teknologikoetara egokitzeko zailtasunak izaten dituzte, behar adina baliabide ekonomiko ez izateagatik.
Ezaugarri Positiboak
- Enplegu-sortzaileak: Proportzionalki enpresa handiek baino lanpostu gehiago sortzen dituzte. Kapitalean inbertitzeko finantzaketa-falta dutenez, giza baliabide gehiago behar dituzte.
- Langileen integrazioa: Langileak, oro har, enpresan integratuta egoten dira, ardurak hartzen dituzte eta motibazio handiagoa dute.