Lurreko hiria eta jainkoaren hiria
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,17 KB
ZORIONTASUNA ETA JAINKOA EDUKITZEA
Agustinen kezka nagusia ez zen izan egia filosofikoak eta abstraktuak Topatzea, baizik eta, ororen gainetik, bihotza aseko zuen Egia aurkitzea, Zoriontasuna horrela baino ezin da lortu. Esan daiteke, hortaz, Agustin Filosofo eudemonista dela. Baina zoriontasuna ezin da galdu edo suntsi Daitezkeen ondasunen jabetzan oinarritu, ezta plazer moderatuak eskuratzean edo Gorputzeko grinak asetzean (Agustinek ondo baino hobeto jakin izan zuen hori, Eta bere Aitorkizunak ditugu horren Lekuko), horiek guztiak gizakia zeharo ase ezin dituen zoriontasun galkorrak Baitira. Zein da gizakion bihotza ase dezakeen ondasun iraunkor bakarra? Jainkoa ezagutzeak eta edukitzeak, Jainkoarekin bat egiteak, alegia, Zoriontasuna eskaintzen digun gauza bakarra da.
Zer da “Jainkoa ezagutzea” edo “Jainkoa edukitzea”? Argitu beharra dago Jainkoa ezagutzea ez dela prozesu intelektual edo teoriko hutsa, borondateak (fedea eta maitasuna) ezinbesteko funtzioa betetzen baitu. Jainkoa eskuratzeko Jainkoa maitatzea da lehenengoa, eta Jainkoa maitatzea bere nahia betetzea da. Funtsean, Jainkoaren nahia agindu honetan laburbiltzen da: “Maite ezazu Jainkoa Gauza guztien gainetik eta lagun hurkoa zeure burua legez”
Azken finean, gizakiak berezkoa duen maitatzeko ahalmenean dago Zoriontasuna eta salbazioaren gakoa. San Agustinen etika maitasunaren etika bat Da: “Ama, et fac quod vis” (“Maite Ezazu eta egin nahi duzuna”). Hala ere, maitasun mota guztiak ez dira zilegi: Gizakiaren maitasuna Jainkoarenganantz zuzendu behar da, gizakiak eta Kreazioaren gauzak maitatuz Jainkoaren arabera. Aitzitik, gizakiaren maitasuna Norbere buruarenganantz eta munduko gauzetarantz zuzentzen bada, gizakia Bekatari bihurtu eta Jainkoarengandik urruntzen da, arima "garbia" ez Duenak ezin baitu Jainkoaren jabe izan.
HISTORIAREN FILOSOFIA: MUNDUKO HIRIA ETA JAINKOAREN HIRIA
Mendebaldeko filosofian, historiaren filosofia, hau da, gertakari Historikoen gaineko interpretazio filosofikoa, Agustin Hiponakoaren (354-430) De Civitas Dei (“Jainkoaren Hiria”) obrarekin hasten da. Agustinek idazlan hau Erromaren gainbeheraren zergatiak argitzeko asmoarekin idatzi zuen, Giza Historia unibertsalaren zentzua sistematikoki aztertu zuen lehen pentsalaria Bilakatuz.
Alarikoren godoak Erroman sartu ziren 410. Urtean, Inperioaren hiriburua
Arpilatuz eta suntsituz. Gertaera horrek zirrara handia sortu zuen, Erromatar
Inperioak betirako iraungo zuela uste baitzuten askok. Gogoeta egin beharra
Zegoen gertatutakoaz. Erromatar jentilek kristauei leporatu zieten jazotakoaren
Erantzukizuna: kristauek aldarrikatutako biolentzia ezaren praktikaren erruz,
Erromak bere eraginkortasun politiko eta militarra galdu zuen. 413. Urtetik
426. Urtera bitartean idatzitako Jainkoaren
Hirian, Agustinek jentilen erasoei aurre egiten die, Eliza kristaua
Babesteko asmoz: Hiponako filosofoaren ustetan, Erroma paganoaren
Harropuzkeria, handinahikeria eta luxu eta plazer grina (erromatar virtus
-a, hain zuzen ere) izan ziren
Hondamendiaren benetazko kausak, Inperioa ahuldu baitzuten.
Hasieran esan bezala, Agustin historiaren filosofiaren lehen egilea dugu. Grekoen ikuspegi ziklikoari aurka eginez, giza historiaren ikuspegi lineal bat Proposatu zuen: historia gertakari errepikaezinez eta etapa ezberdinez osatuta Dagoen prozesu teleologikoa da; hau da, historia helburu transzendente bat Daukan prozesua da (telos: “helburu”, grekeraz), helburu hori Jainkoaren Borondatea izanik. Horrexegatik, Agustinen ustez Inperio Erromatarraren Amaierak ez du inolaz ere munduaren amaiera adierazten, etapa baten amaiera Baizik.
Agustinek burututako giza historiaren interpretazio honen arabera, giza Historia bi hiri sinbolikoen arteko borrokaren kronika da: Munduko Hiriaren eta Jainkoaren Hiriaren artekoa, alegia. Gizadia bi taldetan banatzen du Agustinek: Batetik, Jainkoa mespretxatuz, beren burua Jainkoa baino gehiago maite dutenak Dira Munduko hiritarrak; bestetik, norbere buruaren mespretxuraino Jainkoa Gauza guztien 250gainetik maite dutenak dira Jainkoaren Hirikoak. Jainkoaren Hiriko eta Munduaren Hiriko hiritarrak nahasirik daude historian zehar, baina Azken Egunaren Epaiketaren bitartez bananduak izango dira: haragiaren arabera Jokatu dutenak zigortuak izango dira; espirituaren arabera jokatu dutenak, Berriz, sarituak. (290 hitz)