Zer da ongia?

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,79 KB

3.Paragrafoa

Kantek “Zer da ilustrazioa?” galderaren erantzuna oinarritzat duen obran, legeen iraunkortasunari buruz hitz egiten digu. Bere aurrekari izan diren filosofoen antzera, Platon, Aristoteles, Tomas… besteak beste, “ongi bakarraren” kontzeptuaren inguruan pentsatzen  du, baina bere kasuan, “lege” hitza darabil, ongia definitzearren. Bertan, hainbat keinu egiten dizkio bere gobernadoreari, Prusiako Federiko II.Ari. Eredu politiko bezala miresten eta goratzen du, herritarrei erlijioan, arrazoiaren erabilera publikorako askatasuna uzten baitie, besteak beste. Baina, legeak betierekoak, perfektuak, aldaezinak  al dira, Platon, Sokrates eta Tomasek esaten zuten moduan? Ala aitzitik, aldatu daitezke, Sofistei eta Kantei, arrazoia emanaz? Goazen bada hau jorratzera.


Lehenik  eta behin pentsatu dezakegu, legeak iraunkorrak izan behar dutela estatu baten agintaritza era eraginkorrenean zuzendu ahal izateko. Hain zuzen ere, agintzen dutenak jakintsuak izango direlako, eta hauek legeak definitzean, ongia ezagutzen dutenez, lege justuak egingo dituztelako. Beraz, adituak badira eta ongiaren berri  badute, teorian hauen premia bakarra estatuaren ongizatea ziurtatzea izango da guztiaren gainetik, handikeria eta ustelkeria alde batera utziz, eta legeak honen alde eginaz. Halaber, “agintari izan nahi ez dutenez” ez dira beraien interes propio eta beraien aberastasunean murgilduko eta beraz, ez dute abariziarik izango. Aitzitik, teoria hau praktikan jartzerakoan, gauzak erabat aldatzen dira, giza zuhurkeriak eta diru goseak premia eta lehentasun handiagoa baitute. Beraz non geratzen da erdibidea bilatzen duten legeak agintzen duen hiri perfektu hori?


Bigarrenik, legeak aldatu daitezkeen elementutzat har ditzazkegu, ongi absolutua ez baitago. Ideia honen defendatzaileak, Sofistak batik bat, ongia ez dela existitzen diote eta hau egotearen kasuan, ezingo genukeela ezagutu (eszeptizismo epistemologikoa). Hortaz, agintariek ezagutzen duten ongia oso erlatiboa dela iritzi dute. Ondorenez, herritarron aurka joateko, edo hauentzat “kaltegarri” izan daitezken erabakiak eta legeak har ditzakete. Horrez gain legeen konbentzionaltasunari erreparatzen badiogu, ez dago ez on edo txarrik, gizakiak egiten ditu lege eta gertakariak on edo txar.


Era berean, Kant aipatu dezakegu. Bere ustez, gizakion helburua aurrerapena da (ilustrazioa), eta hau bermatzeko, beharrezkoa da legeak aldatzeko aukera izatea. Posibilitate hori ez badago ordea, ondorengo belaunaldia kondenatzen ari zara, ez baitute aurreratuko, eta hortaz gizakion aurkako krimena egiten ari gara.


Beraz, guzti honekin, zera ondorioztatu daiteke, egi morala ezin dela finkatu bakoitzak berea duelako (bakoitzaren moralak pisu berdina du, moral bat ez da bestea baino hobeago). Beraz demokratizatze prozesua egin beharko litzateke legeak finkatzeko garaian. Horretarako erabilera publikoan askatasuna edukiz, edozein inposaketatik libre dagoen jarduera kritikoa egiteko aukera izatea alegia, eta honen kontura, proposamenak egiteko hautamena izatea aldi berean. Aurrerapena horrela, ziurtatuz.

Entradas relacionadas: