Errusiako Iraultza: jatorriak, gerrak eta ondorioak

HistoriaActualizado el 5,54 KB

Resumen

Dokumentuak Errusiako Iraultzaren jatorriak azaltzen ditu: egitura sozial eta ekonomikoa, gizarte-banaketa, sistema politikoaren ustelkeria eta gerrek eragindako gainbehera militarra. Gero 1905eko eta 1917ko iraultzak, boltxebikeen boterea eserita, gerra zibila eta gerra garaiko komunismoa aztertzen ditu. Irakurleak iraultza horren faseak eta ondorio nagusiak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Iraultzaren jatorriak: ekonomia atzeratua, feudalismo landatarra, gizarte-banaketa sakona eta sistema politikoaren ustelkeria.
  • Gainbehera militarra: porrotak Japoniaren aurka (1905) eta Alemaniaren aurka (1914-1917), eta janari-falta.
  • 1917ko urrian boltxebikeek Neguko Jauregia (Petrogrado) hartu zuten eta iraultza hirietara zabaldu zen.
  • Brest-Litovsk itunarekin Alemaniarekin bakea sinatu zen; 1922an Sobietar Batasuna sortu zen.
  • Gerra zibilean errusiar zuriak boltxebikeen kontra borrokatu ziren; Armada Gorria Trotskik antolatu zuen eta 1920ko amaieran zuriak errenditu ziren.
  • Gerra garaiko komunismoak industria nazionalizatu eta uztak konfiskatu zituen; 1905eko iraultzan Duma sortu zen eta mentxebikeak eta boltxebikeak banatu ziren.

Ponte a prueba

Iraultzaren jatorriak

Azaroan, iraultzaren arrazoiak egitura sozial eta ekonomikoan finkatu ziren:

Atzeratutako ekonomiaren, industria- eta finantza-azpiegituren faltagatik eta landa guneetako feudalismoagatik.

Gizartearen banaketa sakona. Alde batetik aristokrata dirudunak zeuden, eta bestaldetik gosez zeuden herritarrak.

Sistema politikoaren ustelkeria: teorikoki sistema demokratikoa bazen ere, nazioaren arazoak konpontzea ezinezkoa egiten zen.

Gainbehera militarra eta gizarte tentsioa

Gainbehera militarra: 1905ean Japoniaren aurka porrota izan zuten, baita 1914-1917 urteetan Alemaniaren aurkako guda ere.

Gizartearen haserrea: aurreko guztiak + janari faltagatik, baita gerran hildako gazteengatik ere.

Iraultzaileek hau guztia erabili zuten, herriaren haserrea aprobetxatu eta Tsarraren erregimena ahultzeko.

1917ko iraultzaren lehen ekintzak

1917ko urrian, boltxebikeek armadan altxatu ziren; Tsarraren Neguko Jauregian (Petrogrado) indarrez hartu zuten. Laster iraultza Errusiako beste hirietara zabaldu zen, gerra Alemaniaren kontra galtzeagatik oso ahultuta baitzegoen estatuaren egoera.

Boterea eta neurriak

Boterea lortzerakoan, boltxebikeek gainontzeko alderdiak eszena politikotik atera zituzten. Lurrak, ondasunak eta ekoizpen-baliabideak kolektibizatu zituzten. Guztia nekazarien hartzean banatzeko agindu zuten. Alemaniarekin bakea sinatu zuten Brest-Litovsk itunean.

1922an Sobietar Batasuna sortu zen, errepublika federal sozialista gisa.

Gerra zibila eta gerra garaiko komunismoa

Iraultzaren ondoren, errusiar zuriak —boltxebikeen kontrakoak zirenak (lurren jabeak, armadako goi-karguak, eliza ortodoxoa, etab.)— armatu egin ziren, antzinako sistema politikoa berreskuratzeko asmoz.

Gerra garaiko lehen faseetan, tsaristen generalek zuzenduriko eta Europako potentzien laguntza zuten armada zuria izan zen. Garaipen militar batzuek lortu zituzten, boltxebikeen mende zegoen lurralde-eremua txikituz.

Gerra egoera azkar aldatu zen Liev Trotskik Armada Gorria antolatu ondoren. 1920aren bukaeran armada zuriek errenditu zuten, fronte guztietan garaituak izan zirelako eta kanpoko laguntzak galdu zituztelako.

Gatazkaren ondorioz Errusiak Finlandia, Baltikoko errepublikak, Polonia, Moldavia eta Kareliaren kontrola galdu zuen.

Bi urte geroago Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna sortu zen. Erabaki guztiak boltxebikeen esku gelditu ziren eta haiek Alderdi Komunista izena hartu zuten. Gainerako alderdiak debekatu ziren, eta diktadura komunista gogorra ezarri zen.

Gerra garaiko komunismoa

Gatazkan zehar, frontea eta hirietarako hornikuntza ziurtatzeko gobernuek gerra garaiko komunismoa ezarri zuten: industria nazionalizatu zen eta uztak konfiskatu ziren, armadari janaria emateko.

Neurri ekonomiko eta politikoek grebak eta matxinadak eragin zituzten, eta gobernuak indarkeriaz erantzun zien.

Errusiako Iraultzaren eragina

1905eko Iraultza

1905ean japoniar tropak Tsarraren indarrak garaitu zituzten, Errusiak Asia konkistatzea helburu zuenean; porrot horrek istiluak eta nahasmendu soziala eragin zituen garaiko krisiaren ondorioz.

Urtarrilaren 9an hasi zen, jendetza Sankt Petersburg-eko jauregira joan zenean euren eskaerak egitera. Agintariek jendetzaren kontra egin zuten, hainbat hildako eta zauritu utziz. Egun horri "Igande Odoltsua" (Bloody Sunday) deitzen zaio. Manifestariek ez zuten Tsarismoa kentzea nahi: beren bizi-baldintzak hobetzea eta erreforma politikoaren hasiera bultzatzea nahi zuten.

Protesta eta greba bolada horrek hainbat hilabete iraun zuen; nekazariak eta langileak sobietetan (herriko bilkuretan) bildu ziren. Bertan langile-mugimendua sortu zen.

1905eko iraultzak kale-gertakizunetan oinarrituta egon zirenez, Tsarrak nazio-politika liberalizatu behar izan zuen, parlamentu bat sortuz (Duma). Alderdi sozial demokratikoa sortu zen. Alderdi honen bi adar nagusiak politikan nola jokatu nahi zuten banatuta geratu ziren:

  • Mentsxebikeek: Duman gehiengoa izan zuten, izaera moderatua eta sistema burgesa proposatzen zuten. Burua: Aleksandr Kerenski.
  • Boltxebikeek: gutxiengoa ziren, eta marxismoaren ideologia zuten; Errusian sistema sozialista-komunista ezartzen saiatu ziren. Buruzagi nagusiak: Vladimir Lenin eta Liev Trotsky.

1917ko Iraultza

1917ko otsailean, Mentsxebikeen eta beste indarren menpe, Petrograd (gaur egungo San Petersburg) hirian lehenengo iraultza gertatu zen. Kerenski lehen ministro izendatu zuten, eta horrek tsarra abdikatzera behartu zuen; errepublika aldarrikatu zen. Herriari askatasunak eta eskubideak eman zizkion, eta sistema demokratikoa ezarri nahi izan zen.

Langileek, nekazariek eta soldaduek sobietak eratu zituzten; batzuk milizia armatuak izan ziren (Guardia Gorria). Denbora gutxira, sobietak boltxebikeen kontrolpean geratu ziren.

Boterea bitan zatikatuta zegoenez, egonkortasun politikoa falta zen (alde batetik Duma —parlamentua— eta bestetik sobietak).

Sobieten protagonismoak gora egin zuen. Boltxebikeen liderrek, Leninek, haien programa hau aurkeztu zuten, puntutan antolatuta:

  1. Errusiak bakea sinatzea.
  2. Lurren birbanaketa.
  3. Langile-batzordeek fabrikak kontrolatzea.
  4. Nazionalitateei buruzko boterea Sobieten eskuetara pasatzea.

1917ko urrian Errusiako historia aldatu zen: hamar egunetan, errege-erregimen absolututik erregimen komunista batera igaro zen Errusia.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zergatik izan zen iraultza 1917an?

Testuaren arabera, arrazoiak egitura sozial eta ekonomikoan finkatu ziren: ekonomia atzeratua, gizarte-banaketa sakona, sistema politikoaren ustelkeria, gerrako porrotak eta janari-falta. Iraultzaileek herriaren haserrea aprobetxatu zuten Tsarraren erregimena ahultzeko.

Zer izan zen 1905eko Igande Odoltsua?

Urtarrilaren 9an Sankt Petersburgeko jauregira joan zen jendetza agintariek kontra egin zuten, hainbat hildako eta zauritu utziz. Manifestariek ez zuten Tsarismoa kentzea nahi, bizi-baldintzak hobetzea eta erreforma politikoa bultzatzea baizik.

Zein ziren mentxebikeen eta boltxebikeen arteko desberdintasun nagusiak?

Mentxebikeek moderatuak ziren eta sistema burgesa proposatzen zuten, Duman gehiengoa zutelarik. Boltxebikeak gutxiengoa ziren eta marxismoan oinarritutako sistema sozialista-komunista ezarri nahi zuten.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtean sortu zen Sobietar Batasuna?
2. Nork zuzendu zuen Armada Gorria?
3. Zein hiritan hartu zuten boltxebikeek Neguko Jauregia 1917ko urrian?
4. Zein tratatu sinatu zen Alemaniarekin bakea lortzeko?
5. Zer neurri hartu zituen gerra garaiko komunismoak?
6. Zer erakunde sortu zen 1905eko iraultzaren ondorioz?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.