Litosferaren higidura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,52 KB

5. Litosferako higidura bertikalak. Isostasia

Litosfera mantuaren (astenosfera) gainean flotatzen dago, ISOSTASIA prozesuaren bitartez (flotatze oreka prozesuaren bitartez.).

Oreka apur edo alda daiteke barne (tolesdurak,..) zein kanpo dinamikaren ondorioz (higadura, sedimentazioa).

Materialak tolesteak Litosferaren lodiera handiagotzen dute. Pisua handiagotzearen ondorioz litosfera hondoratzea eragin dezake (SUBSIDENTZIA), litosferaren berezko joera astenosferan (goi mantuan) murgiltzea da. Hori posible da astenosfera FLUIDOA delako.


Meteorizazio eta  erosioaren etengabeko jardunak litosferaren lodiera txikiagotzen dute urte askoren barruan. Hori gertatzean geruza horren pisua gutxitu egiten da eta gorantz egiten du (ALTXATZEA).


5
. Litosferako higidura horizontalak. Fixismoa eta mobilismoa

Lurrak duen itxura azaltzeko, hau da, erliebearen jatorria azaltzeko bi teoria multzo desberdintzen dira:

A/TEORIA FIXISTAK:


 •Teoria hauen arabera, plakak ez dira mugitzen
.    •Lurra uzkurtu egin zen hoztu ahala eta     uzkurdura horrek lurrazalean sortu zituen     zimurrak dira erliebeak.

B/TEORIA MOBILISTAK:


•Teoria hauen arabera, plakak horizontalki mugitzen dira.

• Mugimendu hoiek kontinenteen arteko talkak eta aldentzeak eragiten dituzte eta erliebe desberdinak sortu (mendikateak, dortsal ozeanikoak….).

Gaur egun TEORIA MOBILISTAK dira onartuenak. Esan daiteke ALFRED WEGENER meteorologoak eman ziola hasiera mobilismoari bere KONTINENTEEN JITOAREKIN

















Entradas relacionadas: