CAF eta Familia Espazioak Eguesibarren: zerbitzuak eta haurtzaroko programak

Ciencias socialesActualizado el 8,95 KB

Resumen

Dokumentuak Eguesibarko familiei laguntzeko zentroa (CAF) eta 0-3 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako familia espazioak azaltzen ditu. Zentroak harrera, aholkularitza juridikoa, familien orientazioa, bitartekotza eta boluntariotza bezalako zerbitzuak eskaintzen ditu, eta gazteentzako eta haurrentzako programak ere badaude. Familia espazioen funtzionamendua, antolaketa eta komunitatearekin duten lotura ere azaltzen dira.

Puntos clave

  • CAF zentroa familiei laguntzeko udal baliabidea da, haurtzarotik hirugarren adinera arte.
  • Eguesibarren erroldatutako familiak eta ibarreko laguntza profesionalak dira zerbitzuaren hartzaileak.
  • Zerbitzuen artean aholkularitza juridikoa (Nafarroako Abokatuen Elkargoarekin hitzarmenez), famili bitartekotza eta denbora bankua daude.
  • Haurtxoen espazioa jaiotzatik 9 hilabete arteko haurrentzat da; espazio familiarra 9 hilabetetik 3 urte arte.
  • Haurtxoen espazioko saioek bi ordu eta erdi irauten dute eta astean behin egiten dira.
  • Espazio familiarrean astero bi saio egiten dira, bakoitza bi ordu eta erdikoa.
  • Espazio hauetan komunitateko beste zerbitzuekin (pediatrak, komadrona, zerbitzu sozialak) koordinatuta lan egiten da.

Ponte a prueba

CAF: Zer da familiei laguntzeko zentroa?

Familia da oinarrizko erreferentzia guneetako bat, maitasun eta laguntza iturri nagusia, eta sozializaziorako lehenbiziko agentea. Horregatik, udal baliabide bat eskaintzen dute, familiei laguntzen diena etapa guztietan, haurtzaroan hasi eta hirugarren adinera arte. Zentroak hainbat beharri erantzuteko zerbitzuak biltzen ditu: lana eta familiako eginkizunak bateratzeko laguntza, hezkuntza jarraibideetarako orientazioa, krisi eta gatazketarako orientabideak... Gainera, denei zabaldutako gune bat sortu nahi dute, jendearen parte-hartzea eta lankidetza dituena oinarri.

Norentzat da?

  • Eguesibarren erroldatuta dauden eta gure ibarrean bizi diren familia guztientzat.
  • Ibarreko familiei laguntzen dieten profesionalentzat.

Zer eskaintzen du?

  • Harrera: Zentroaren zerbitzuei eta familiei laguntzeko beste baliabide batzuei buruzko informazioa eta familientzako arreta eta segimendua.
  • Aholkularitza Juridikoa: Familiarekin zerikusia duten gaietan. Nafarroako Abokatuen Elkargoarekiko hitzarmenaren barreneko zerbitzua da.
  • Familientzako Topaketak: Lantegiak, saio pedagogikoak, eta prestakuntza-jarduera irekiak.
  • Familientzako Orientabideak eta Hezkuntza: Barneko esku-hartzeak, familien gaitasunak sendotzearren problemak konpontzerakoan eta erabakiak hartzerakoan.
  • Famili Bitartekotza: Profesional inpartzialek elkarrizketa bideratzen dute familiek beren gatazken konponbidea aurki ditzaten.
  • Denbora Bankua eta boluntarioentzako Laguntza: Elkarri laguntzeko sarea, Eguesibarko herritarrena, zerbitzatu eta jarduera trukeen bitartez.
  • Gazteentzat: Gazteen hezkuntza programa (13-17 urte): eskolako laguntza, topaketa, eta zibergunea. Gazteentzako Informazio Gunea (30 urte bitarte).
  • Txikientzako: Haurrentzako Hezkuntza Programan (4-12 urte) eskolako laguntza eskaintzen da, baita aisialdiko jarduerak ere. Haurren garapen integrala errazten du, eta balioen hezkuntzaren bitartez oinarrizko trebetasunak eskuratzeko bidea ematen du. Bizikidetza sustatzeko Zerbitzua eskolaren esparruan garatzen da. Jarrera bortitzei aurrea hartzeko eta gatazkak egokiro kudeatzeko tresnak ematen dira.
  • Lana eta familiako eginkizunak bateratzeko: Familiarentzako arnasa eskolako oporretan oinez dakiten haurrak zaintzeko zerbitzua da (6 urte arte). Udako ludo-haurtzaindegia urte batetik seira bitarteko haurrak hartzen ditu, eta aisialdi eta hezkuntza programa egiten da haiekin.
  • Gainera... Kontsumitzaileei informazioa emateko udal bulegoa. “irache” Kontsumitzaileen Elkartearekiko hitzarmena. Lokalen lagapena, toki entitateentzat, helburu sozialetarako. Erabilera publikoko ordenagailuak eta Interneterako sarrera.

Taldea: Familiei laguntzako Zentroan profesional talde bat aurkituko duzu, diziplina askotakoa, arlo hauetan guztietan esperientzia duena: gizarte lana, psikologia, pedagogia eta psikopedagogia, gizarteratze lana, hezkuntza, zuzenbidea, animazio soziokulturala, soziologia eta administrazioa.

FAMILIA ESPAZIOAK: Zer dira familia espazioak?

0-3 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako atentzio zerbitzuak dira, zeinak laguntza eskaintzen duen seme-alaben hezkuntzan eta hazkuntzan. Hauen helburua, jokoarentzako eta esperientziak bizitzeko inguru egokia izatea, eta beste haurrekin eta helduekin harremanatzea da, azken finean haurren eta gurasoen artean dagoen lotura afektiboa indartu. Familia kantitatea 10 eta 14 artean kokatu dezakegu. Lehen esan bezala haurren eta gurasoen arteko lotura afektiboa indartzea dute helburu, horrela helduak haurra laguntzen du bere sozializazio prozesuan familia nukleotik kanpo. Hauek errespetutik konpartitzen dira, jakintzak, esperientziak, emozioak, egiteko beste moduak etab. Modu honetan haurrak, helduarekin erlazionatzen da, haurren artean, hezitzaileekin, etab.

Funtzionamendua eta antolaketa:

Haurraren adinaren arabera bi programa daude, haurtxoen espazioa eta espazio familiarra:

Haurtxoen espazioa: Programa honetan, jaiotzatik, 9 hilabete arte dituzten haurren familiak parte hartu dezakete. Helburu nagusia, segurtasuna eta gurasoen konfiantza sustatzen duen ingurua eskaintzea da, haien zalantzak eta gertakizunak jaio berri honen inguruan plazaratzea eta jaiotza honek suposatutako aldaketak, bikotearengan, modu pertsonalean eta inguru sozialean ere. Saioek bi ordu eta erdi inguru irauten dute eta astean behin egiten dira. Familia kopurua hamabi izan ohi da, hala ere lekua izanez gero urteko edozein momentuetan sar daitezke familiak. Izan ere, askotan zenbait plaza libre geratzen dira arrazoi ezberdinengatik. Espazio fisikoa biguna den zonalde baten inguruan prestatzen da (koltxonetak, alfombrak…) eta haurrak lasai eta eroso egon daitezkeen zonaldea da, zeinean espazioa esploratu, beste haurrekin erlazionatu, etab egin dezaketen. Amak, aulki baxuen inguruan jartzen dira, eroso egon daitezkeen zonalde batean titia emateko. Bestalde, lokalaren barnean aldagailu bat jartzeko zonaldea egon beharko da, baita ere sukalde antzeko bat eta bukatzeko silletak uzteko espazio zehatz bat. Saioaren denbora honela antolatzen da:

  • Familien harrera, lehenengo inpresioak komentatzen dira profesionalekin zein bestelako gurasoekin.
  • Talde dinamika, esperientziak, aurrerapenak, zalantzak, komunean jartzen dira. Profesional bat saioa zuzentzeaz eta bideratzeaz arduratuko da. Beste profesional bat egonen da amak haien haurren beharrak asetzeko behar dituzten gauzak emateko.
  • Gosaria/askaria.
  • Agurra.
  • Hausnarketa.

Zerbitzu gehienetan “liburu bidaiaria” egiten da, zeinean amek txandaka zerbait idazten duten haien ama izatearen esperientziaren inguruan.

Espazio familiarra: Espazio familiarrera 9 hilabetetik 3 urterarte dituzten haurren familiak parte-hartzen dute. Topaketa gunea, haurren eta helduen arteko erlazioa ematen dena eta haurren garapenean laguntza ematen duen espazioa da. Astero bi saio antolatzen dira 2 ordu eta erdiko iraupenarekin bakoitza. Espazio fisikoa, jolasteko gela handia da, bereizita dagoen gela edo eremu bat dago tailer ezberdinak prestatu ahal izateko, helduen bilerentzako gela bat, komun bat aldagailuarekin, sukalde txiki bat eta aire librean dagoen zonalde bat. Saioen antolaketa:

  • Harrera: Hezitzaileak harrera egiten diote familiari eta modu indibidualean erantzuten zaie.
  • Heldua eta haurraren arteko jolasa: Familiek lasai aski erabil dezakete jolas eta materialak. Gelak txokoetan banatuak daude, taldearen araberako beharrak eta haurren adinak kontuan hartuz.
  • Gidatutako ekintzak: Hezitzaileek antolatutako ekintza gidatuak dira.
  • Helduen eta haurren arteko ekintza simultanea: Alde batetik gurasoen artean hitz egiten dute nahi duten gaien inguruan eta bestetik haurrak hezitzaile batekin daude jolasean. Gela berean ematen denez, gurasoak haien haurrak hurbil izan ditzakete.
  • Korroa eta agurra: Denen artean materialak biltzen dira eta korro bat osatzen da, haur bakoitza bere amarekin eseriz. Abestiak proposatzen dira, ipuin motza irakurtzen da eta agurra egiten da.
  • Hausnarketa.

Espazio familiarrak eta komunitatea:

Espazio hauetan lan egiteko ezinbestekoa da modu koordinatuan lan egitea, bestelako komunitate zerbitzuekin, izan ere familiarekin erlazioa dute. Zerbitzu hau familia bakoitzak duen egoerara egokitu ahal izatea eskaintzen du.

Zerbitzuaren zabalketa eta parte-hartzea: Pediatrak, komadrona, asoziazioak, zerbitzu sozialak... Lehen haurtzaroko zerbitzuak, kalitatezko zerbitzu bezala, komunitate sarearekin integratu behar da.

Bestelako familiarrentzako zerbitzu irekiak: Zenbait egunetan bestelako familia kideak etortzeko aukera izanen dute. Hala ere, printzipioz ama etorriko da eta normalean etortzen ez diren aitak posiblea denean taldera gehituko dira.

Gehien baloratutako aspektuak

Familien aldetik:

  • Hezkuntza zerbitzu batean aktiboki parte hartu ahal izatea.
  • Haien haurrekin modu lasaian egon ahal izateko denbora izatea.
  • Espazio seguru batez disfrutatu ahal izatea.
  • Haien haurrak behatu eta lagundu ahal izatea heien sozializazio eta garapen prozesuan zerbitzuaren barne.
  • Beste familiekin konpartitu, ezagutu eta loturak sortu ahal izatea.

Profesionalen aldetik:

  • Zerbitzuak familiek haien haurrak hobeto ezagutzeko baliogarria da haiei segurtasuna eskainiz.
  • Familien arteko erlazioak sortzeko baldintzak ematea.
  • Hemengo familien eta atzerriko familien arteko erlazioak sustatzea.
  • Arazoren baten aurrean lehenago hezagutu daiteke eta interbentzio bat eskaini.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Nork izan dezake CAF zentroaren zerbitzuetara sarbidea?

Eguesibarren erroldatuta dauden eta ibarrean bizi diren familia guztiek izan dezakete sarbidea. Ibarreko familiei laguntzen dieten profesionalak ere zerbitzuaren hartzaileak dira.

Zein adin-tarterako dira familia espazioak?

Familia espazioak 0-3 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat dira. Haurtxoen espazioa jaiotzatik 9 hilabete arteko haurrentzat da, eta espazio familiarra 9 hilabetetik 3 urte arteko haurrentzat.

Zer zerbitzu eskaintzen dira haurrentzako eta gazteentzako?

Haurrentzako Hezkuntza Programan (4-12 urte) eskolako laguntza eta aisialdiko jarduerak eskaintzen dira. Gazteen hezkuntza programak (13-17 urte) eskolako laguntza, topaketak eta zibergunea eskaintzen ditu.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da CAF zentroaren helburu nagusia?
2. Zein adin-tartetarako da haurtxoen espazioa?
3. Zenbat denbora irauten dute haurtxoen espazioko saioek?
4. Nork ematen du aholkularitza juridikoa?
5. Zein da famili bitartekotzaren helburua?
6. Zer dira haurtxoen espazioko 'liburu bidaiaria'?
7. Zein adin-tartetako haurrak hartzen ditu udako ludo-haurtzaindegiak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.