Jatorria, zilegitasuna eta gizarte antolaketa: kontzeptuak eta gizarte motak

Ciencias socialesActualizado el 4,41 KB

Resumen

Dokumentu honek botere politikoaren jatorria eta zilegitasuna bereizten ditu, eta jatorria eta zilegitasuna konbinatzeko lau kasu azaltzen ditu adibideekin. Gainera, gizarte-antolaketaren lau motak (tribala, esklabista, feudala eta modernoa) eta gizarte-arauen hiru mota (arau moralak, zuzenbidezko arauak eta gizarte-usadioak) aurkezten ditu. Azkenik, botere politikoa legitimatzeko hiru argudio nagusi (teologikoak, naturalistak eta funtzionalistak) laburbiltzen ditu.

Puntos clave

  • Jatorria historiari buruzko galdera da (nola, noiz, zergatik); zilegitasuna, berriz, onargarria eta komenigarria den galdera.
  • Jatorria + zilegitasuna + kasuan instituzioa legitimotzat hartzen da (adibidez familia, merkataritza, artea).
  • Jatorria – zilegitasuna – kasuan jatorria indarkerian dago eta instituzioa ilegitimotzat hartzen da (adibidez esklabutza, mafia, inkisizioa).
  • Gizarte-antolaketaren motak: tribala, esklabista, feudala eta modernoa; azken honetan estatu nazionalak kontrolatzen du ordena politikoa.
  • Gizarte-arauak hiru motatakoak dira: arau moralak (barnekoak, askeak), zuzenbidezko arauak (botere politikoak ezarriak, babestuak) eta gizarte-usadioak (ohiturak).
  • Botere politikoa legitimatzeko argudioak: teologikoak (Jainkoaren borondatea), naturalistak (komunitatearen beharra) eta funtzionalistak (ordena soziala bermatzea).

Ponte a prueba

Jatorriaren eta Zilegitasunaren Kontzeptuak

1.1 Jatorria

Zerbaiten jatorria aztertzen dugunean, gauza horren historiari buruz hitz egiten dugu. Botere politikoaren jatorria jakiteko, lehen giza komunitateen gobernariak eta gobernatuak nola, noiz eta zergatik aztertu behar dugu.

JATORRIA = HISTORIA (Nola?, Noiz?, Zergatik?)

1.2 Zilegitasuna

Botere politikoa legitimoa den ala ez aztertzen badugu, jatorria kontuan hartu gabe, onargarria den ala ez galdetu behar dugu (komenigarria den ala ez, ona ala txarra den).

ZILEGITASUNA = (Onagarria?, Komenigarria?)

1.3 Konbinazioak

  • 1. Jatorria + Zilegitasuna +: Instituzioaren jatorria ona da eta instituzioa legitimotzat (ontzat) hartzen dugu. Adibidez: Familia, merkataritza, artea, erlijioa, zientziak…
  • 2. Jatorria – Zilegitasuna –: Gehiegikerian / indarkerian du jatorria eta instituzio ilegimotzat hartzen ditugu. Adibidez: Esklabutza, mirabetza, mafia, inkisizioa, erregimen arrazistak…
  • 3. Jatorria – Zilegitasuna +: Baliteke gehiegikerian / indarkerian jatorria izatea, baina baldintza batzuk betetzen dituenez, legitimoa izatea. Adibidez: Lur sailen jabetza pribatua.
  • 4. Jatorria + Zilegitasuna –: Instituzioaren jatorria ona da etikaren ikuspegitik baina ilegimotzat hartzen dugu. Adibidez: Herri-jaietan alkoholaren gehiegizko kontsumoa, nazismoa…

Gizartea eta Gizarte-Antolamendua

2.1 Gizartea Antolatzeko Moduak

Gizarte bakoitzak kideen arteko harremanak mugatzen dituen jokabide-arauak ditu, eta hori da antolaketa.

  1. Tribala: Komunitate txikiak, familia loturetatik sortu, iraupeneko ekonomia dute.
  2. Esklabista: Tribalak baino handiagoak (hiriak, inperioak). Esklaboen esku dago ekoizpena.
  3. Feudala: Jauntxo feudalen eta buruzagi militar / politikoek kontrolatzen dituzte gizarte bateko ordena politikoa eta babes militarra. Ekonomia nekazaritzakoa da, morrontza-harremanetan oinarrituta (besteen menpe lan egin).
  4. Modernoa: Estatu nazionalak kontrolatzen du gizarteko ordena politikoa. Industriaren eta merkataritzaren garapenean oinarrituta.

2.2 Menderatzea eta Legitimazioa

Gizartearen funtzionamendu egokia bermatzeko eta helburuak lortu ahal izateko, ezinbestekoa da gizabanakoen ekintzak zehaztuta egotea. Aldi berean, beharrezkoa da herritarren jokabidean eragin dezakeen boterea egotea eta zenbait jokabide beteko direla bermatzeko, botere horren barruan zigorrak eta bortxak egotea.

Gizarte-Arauak

3.1 Bizitzarako Arauak

Hiru motatako arauak ezartzen dizkiogu geure buruari gizartean dugun jokabidea bideratzeko:

  1. Arau Moralak: Gizakiok nola jokatu behar dugun adierazten dute gizaki bezala portatu nahi badugu. Modu kontziente eta guztiz askean egin behar ditugu gureak. Gainera, kontzientzia-mailan agintzen dute. Adibideak: Errespetu falta bat (gurasoak iraindu).
  2. Zuzenbidezko Arauak: Komunitate politiko bakoitzeko agintariek ezartzen dituzte eta biztanle guztiei zuzenduta daude. Botere politikoaren babesa dute, eta, behar izanez gero, indarkeria ere erabil dezakete. Zuzenbidearen edo indarrean dagoen legearen barruan daude. Betetzen ez baditugu, legearen aurkako jarrera da. Adibidez: Norbait hil (homizidioa).
  3. Gizarte-Usadioak: Ohiturak dira, ez daude arau moralen ez zuzenbidezko arauen mailan. Gizarte-usadio bat ez betetzea ez da legearen kontrakoa, eta ez da ez-morala, baina gizartean txarto ikusita dago. Adibidez: Opariak, kortesia-arauak.

3.2 Botere Politikoa Legitimatzeko Argudioak

  • Argudio Teologikoak: Jainkoek nahi zutelako sortu zen botere politikoa; haiek finkatu zituzten hierarkiak gizartean, gutxi batzuek agindu eta gainerakoek esana bete behar zutela esaten zutenak.
  • Argudio Naturalistak: Komunitateek agintariak izan behar dituzte derrigorrez, eta kideek agintarien esana bete behar dute.
  • Argudio Funtzionalistak (Hobbes, Weber…): Botere politikoa gizarte gehienetan (ziurrenik guztietan) dago. Gizarteko kideentzat erabilgarria eta onuragarria da agintari politiko batek ordena soziala eta bizikidetza baketsua bermatzea.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein da jatorriaren eta zilegitasunaren arteko aldea?

Jatorriak nola, noiz eta zergatik sortu zen galdetzen du, eta historiari dagokio. Zilegitasunak, berriz, instituzioa onargarria eta komenigarria den ala ez aztertzen du, jatorria kontuan hartu gabe.

Zein dira gizarte-antolaketaren motak?

Lau mota daude: tribala, esklabista, feudala eta modernoa. Tribalean komunitate txikiak daude; esklabistan ekoizpena esklaboen esku dago; feudalean jauntxoek kontrolatzen dute; modernoan estatu nazionalak.

Zein dira gizarte-arauen hiru motak?

Arau moralak, zuzenbidezko arauak eta gizarte-usadioak. Arau moralak barnekoak dira, zuzenbidezkoak botere politikoak ezarriak eta babestuak, eta usadioak ohiturak dira.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein galderari erantzuten dio jatorriak?
2. Zein kasutan dago jatorria indarkerian eta instituzioa ilegitimotzat hartzen dena?
3. Zein gizarte-antolaketa motatan kontrolatzen du estatu nazionalak ordena politikoa?
4. Zein gizarte-arau mota da ohiturak direnak eta ez daudenak ez arau moralen ez zuzenbidezko arauen mailan?
5. Zein argudiok azaltzen du botere politikoa Jainkoek nahi zutelako sortu zela?
6. Zein da zuzenbidezko arauen ezaugarri nagusia?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.