Lehen sektorea: ezaugarriak, bilakaera eta eragina

GeografíaActualizado el 3,18 KB

Resumen

Dokumentuak lehen sektorea definitzen du, nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta basogintza barne hartuta, eta bere bilakaera historikoa azaltzen du. Herrialde garatuen eta garapen bidean dauden herrialdeen arteko aldeak, Espainiako eta EAEko datuak eta nekazaritza intentsiboaren ezaugarriak ere jasotzen ditu. Azkenik, nekazaritzaren ingurumen-kutsadura eta baserrien paisaia-motak aipatzen dira.

Puntos clave

  • Lehen sektorea naturatik lehengaiak ekoizten dituzten jarduerek osatzen dute: nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta basogintza.
  • Historikoki lehen sektorea izan da garrantzitsuena, baina industria-iraultzarekin bigarren eta hirugarren sektoreek indar handiagoa hartu dute.
  • Gaur egun, biztanleria aktiboaren % 39 inguru lehen sektorean dabil, baina BPG-aren % 4 baino ez du sortzen.
  • Herrialde garatuetan lehen sektoreko langileak % 1-% 6 dira eta herrialde azpigaratuetan % 39 baino gehiago, Afrikaren erdialdean % 80raino.
  • Nekazaritza intentsiboak eskulan gutxi erabiltzen du, makineria mekanizatua eta produktu gutxitan espezializatzen da.
  • Herrialde garatuetako ekoizpen-sistemek ongarri kimikoen, pestiziden eta herbizidekin lurra eta lur azpiko urak kutsatzen dituzte.

Ponte a prueba

Sarrera

Lehen sektorea naturatik lehengaiak ekoizten dituzten jarduera ekonomikoek osatzen dute: nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta basogintza.

Lehen Sektorearen Bilakaera Historikoan

Historikoki, lehen sektorea izan da garrantzitsuena, eta eremu honetan aritzen zen biztanlerik gehiena.
Baina, industria-iraultzarekin, bigarren eta hirugarren sektoreek indar handiagoa hartu dute. Dena dela, gaur egun, biztanleria aktiboaren % 39 inguru lehen sektoreko jardueretan aritzen da, nahiz eta eremu honek ekoizten duen BPG-a txikia izan (% 4).

Herrialdeen Artekako Desberdintasunak

Batez besteko honen azpian, herrialde desberdinen arteko diferentzia handiak ezkutatzen dira:
  • Herrialde garatuetan, langile aktiboaren % 1-% 6 bitartean aritzen dira, eta BPG-aren % 4 baino gutxiago sortzen da.
  • Garapen bidean dauden herrialdeetan, % 6-% 39 bitartean aritzen dira, gehiago edo gutxiago herrialdearen garapen-mailaren arabera.
  • Herrialde azpigaratuetan aritzen da langile aktibo kopururik handiena (% 39 baino gehiago). Zenbat eta atzeratuago egon, orduan eta langile kopuru handiagoa izaten da; batez ere, Afrikaren erdialdean, % 80raino helduz.

Lehen Sektorea Espainian eta EAEn

  • Espainian, lehen sektoreak langileria aktiboaren % 4a osatzen du, eta BPG-aren % 2,5 ekoizten du.
  • EAEn, lehen sektoreak langileria aktiboaren % 2a osatzen du, eta BPG-aren % 1,21 ekoizten du.

Nekazaritza Intentsiboaren Ezaugarriak

Hedapena

Europako Batasuna, Ipar Amerika, Japonia, Hego Korea, Txinaren ekialdea, Israel, Australia...

BPG eta Langileria Aktiboa

Eskulan gutxi (% 1-% 6 artean, herrialdearen arabera). BPG-aren parte txikia osatzen du (% 4 baino gutxiago).

Helburua

Ekoizpena merkatura zuzentzen da, prezioarekin eta kalitatearekin jokatuz. Irabaziekin, lan-soldata lortzen da.

Ekoizpenaren Espezializazioa

Produktu bakar bat edo gutxi batzuk baino ez dira lantzen, ahalik eta produkturik lehiakorrena lortzeko. Adibidez: esnea, zerealak, okela, mahastiak...

Lanen Mekanizazioa

Makineria-erabilera maila handia. Makina mekanizatuak, informatizatuak eta errobotizatuak: uzta-biltzaileak, traktoreak...

Laborantza-teknika Berriak

  • Lantze-sistema berriak (negutegiak...).
  • Ongarri kimikoak, pestizidak eta intsektizidak.
  • Ureztatze-teknika berriak (tantaz tanta, ihinztagailuak...).
  • Bioteknologia nekazaritzan (errendimendu handiko haziak, hibridoak eta transgenikoak) eta abeltzaintzan (mestizoak, hibridoak eta klonazioa, Dolly ardia kasu).

Kutsadura eta Ingurumenaren Zaintza-neurriak

Herrialde garatuetako ekoizpen-sistemek, bestaldetik, kutsadura handia sortzen dute produkzio-faseetan erabiltzen diren baliabide kimikoengatik: ongarri kimikoak, intsektizidak, herbizidak, pestizidak... Lurra eta lur azpiko urak kutsatzen dituzte haien gehiegizko erabileraren ondorioz.

Baserrien Paisaia

Klimari lotuta, lau baserri-paisaia bereizten dira: paisaia ozeanikoa, paisaia mediterranearra, paisaia kontinentala eta paisaia txinatar-tropikala.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein jarduera osatzen ditu lehen sektorea?

Lehen sektorea nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta basogintzak osatzen dute, naturatik zuzenean lehengaiak ekoizten dituztenak.

Zer da nekazaritza intentsiboa?

Eskulan gutxi erabiltzen duen nekazaritza da, makineria mekanizatuan oinarritua eta produktu bakar edo gutxitan espezializatua. Ekoizpena merkatura zuzentzen da.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein jarduera EZ dira lehen sektorekoak?
2. Zein da lehen sektoreak BPG-an duen ehunekoa herrialde garatuetan?
3. Zein eremutan aritzen da langile aktibo kopururik handiena?
4. Zein da nekazaritza intentsiboaren ezaugarri nagusia?
5. Zein kutsadura-iturri aipatzen dira herrialde garatuetako ekoizpenean?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.