Lehen Mundu Gerra: kausak, ondorioak eta gakoak

HistoriaActualizado el 13,24 KB

Resumen

Dokumentu honek Lehen Mundu Gerraren kausak (kolonien gaineko desadostasunak, Balkanetako nazionalismoa, lehia ekonomikoak eta armamentu lehia), hasiera, herrialde parte-hartzaileak eta ondorio demografikoak, ekonomikoak eta sozialak azaltzen ditu. Halaber, kolonialismoaren kausak eta ondorioak, 1917ko krisia eta Versaillesko Ituna laburbiltzen ditu.

Puntos clave

  • Gerra 1914ko ekainaren 28an hasi zen, Austria-Hungariako tronuko oinordekoa hil ostean, 'esku beltza' elkarte sekretuko gazte batek egin zuen.
  • Aliantza hirukoitza (Alemania, Austria-Hungaria eta Italia, 1882) eta potentzia aliatuak (Frantzia, Erresuma Batua eta Errusia, 1907) gerran sartu ziren.
  • Gerrak 10 milioi hildako utzi zituen (soldadu eta zibilak) eta populazioan desoreka demografiko handiak sortu zituen.
  • 1917an Errusian Tsarra dimititu zen eta Brest-Litovskeko Ituna sinatu zen 1918ko martxoaren 3an; AEB 1917ko apirilean gerran sartu zen Ententearen alde.
  • 1918ko azaroan gerra amaitu zen eta 1919an Versaillesko Ituna sinatu zen Parisko Bake Konferentzian.
  • Gerraren ondorio sozialen artean langileen bizi-baldintzen okerrera, matxinadak eta greba ugari daude; zortzi orduko lanaldia ere garai honetako lorpena izan zen.

Ponte a prueba

KAUSAK:

1870tik 1914ra, nazioarteko liskar ugari izan ziren potentzia nagusien artean:

  • KOLONIEN GAINEKO DESADOZTASUNAK: 1905ean lehenengo krisialdi ekonomikoa sortu zen Ipar Afrikan, Alemaniak gerraontzi bat bidali zuen eta bere isolamendu diplomatikoa handitu egin zen. Frantziaren eta Britainia Handiaren arteko alianza sendotu egin zen.

  • BALKANETAKO NAZIONALISMOA: Nazionalistek lurralde aldarrikapen eztabaidak sortu zituzten. 1912tik 1913ra luzatu zen gerra, Errusiaren eta Austria-Hungariako arteko lehia politiko-ekonomikoaren ondorioz.

  • LEHIA EKONOMIKOAK: XX. Mendearen hasieratik aurrera, Alemania lehiakide beldurgarria bihurtu zen.

  • LURRALDETASUNAREN INGURUKO LEHIAK: Austria-Hungariako Inperioa eta Errusia, Poloniaren kontrola lortzeko borrokatu ziren. Grezia eta Turkia, Egeo uharteak eskuratzeko lehiatu ziren.

 Gatazka haiek tentsioa areagotu zuten, ondorioz, armamentu lehia sustatu zen.


HASIERA:

Gerra handia 1914ko ekainaren 28an hasi zen. 

Austria-Hungariako inperioa atxikitu zenean, “esku beltza” izeneko elkarte sekretu bateko gazte batek hasi zuen. Austria-hungariako inperioak serbiari gerra deklaratu eta beste aliantza sistemak gerran sartu ziren, Errusia, Alemania, Frantzia eta Britainia Handia.

ONDORIOAK:

Gerra handiak ondorio izugarriak eduki zituen.

  • ONDORIO DEMOGRAFIKOAK: 10 millioi pertsona (soldadu eta zibil) hil ziren. Alemaniak, Frantziak eta Errusiak 20 eta 40 urteko adindunen arteko %20ko populazioa galdu zuten. Jaiotza-tasak gutxitu ziren, lan egiteko adina zuten pertsona gutxi geratu ziren eta heriotza- tasak oso altuak izan ziren, populazioan desoreka handiak sortuz.


  • ONDORIO EKONOMIKOAK: Ekonomiak galera handia izan zuen. Frantziako kasuan, suntsiketa nagusiak materialak izan ziren:  laborantza-lurretan, industria guneetan, komunikazio eta azpiegitura-sareetan (zubiak, errepideak, etab..) guztiz galduz. Berreraikitzeak oso garestia zen, ondorioz, krisialdi sakona jasan zuen herrialdeak.

  • ONDORIO SOZIALAK: Langileen bizi-kalitatea okerrera egin zuen eta ondorioz matxinadak sortu ziren. Europa osoan industria eta garraioak oso kaltetuak izan ziren eta greba ugari sortu ziren.  Horretaz aparte, gaur egungo bizi baldintza hobeagoa da, eta garai honi esker zortzi orduko lanaldia daukagu.


GERRAN JARDUN ZUTEN HERRIAK

Aliantza hirukoitza: 1882an Alemania, Austria-Hungaria eta Italia.

Potentzia aliatuak: 1907an Frantzia, Erresuma Batua eta Errusia.

Frantziak Alemaniaren itsas armadaren hazkundeari aurre egiteko bultzatua.

Emakumeak eta gerra

Gerraren ondorioz hainbat aldaketa sortu ziren gure gizartean, esate baterako emakumeen egoera. Gizonak frontera joaten ziren bitartean emakumeak industrietako lanpostuak bete behar zituzten, krisi ekonomikoa ez egoteko, armamentua sortzeko eta etxera dirua eramateko. Emakumearen irudia zerbitzu eta lanbidetan esanguratu zen eta honek modak eta ohiturak aldatu zituen. Gerra amaitzean gizonak beraien lanpostuetara bueltatu behar ziren emakumeak etxera bidaltzeko asmoz baina emakumeak ezezkoa eman zuten.

1917 ko Krisialdia

1917an, Errusian, Tsarrak dimisioa egin zuen boltxebikeen iraultza komunistak aurrera egin zuelako. Gertakari honek inperio errusiarra barrutik aldatu zuen eta Lehen Mundu gerratik irtetea erabaki zuen herrialdeak.

Brest-Litovskeko Ituna boltxebikeek Alemaniarekin zinatu zuen eta Errusiak lurralde batzuk galdu zituen. 

1917ko apirilean AEB gerra deklaratu zion Alemaniari eta Ententearen aldeko bandora aldatu ziren gerraren norantzak. Ordutik, AEB-ak gerraosteko galera ekonomikoak ordaindu ahal izateko, nazioarteko mailan mailegatzaile handiena bihurtu zen eta geroztik, gaur egun arte, nagusitasun ekonomikoa mantendu du.


Ententearen garaipena

1918ko urtarrilak 8an, AEBtako presidenteak azaldu zituen “14 puntuak” deituriko aldarrikapena, gerora, Nazio Batuen Elkartearen oinarriak bideratzeko sortzeko printzipio nagusiak izan zirenak.

Urte bereko amaieran, Turkiak eta Austriak amore eman zuten eta Alemania bakarrik gelditzen hasi zen. Horrez gain, matxiandak jasan izan behar izan zituen hainbat hiritan eta errepublika Alemaniarra ezarri zen.

1918ko azaroan Lehen Mundu Gerraren amaiera eman zen eta urtebete beranduago Pariseko Bake Konferentzian, Versaillesko Ituna sinatu zen.

Kolonialismoaren kausak:

Kolonialismoa zabaltzearen kausa nagusiak:

  • EKONOMIKOAK: XIX.
    mendean, Europak gainprodukzio-krisia bizi zuen eta industriak merkatu berriak behar zituen.

  • POLITIKOAK ETA IDEOLOGIKOAK:  Britainia Handiak balio estrategikoa zuen merkataritzan.  Frantziari nazioarteko fama interesatzen zitzaion.

Eragina izan zuen sentimendu nazionalistak eta kolonizaturiko herriei mendebaldeko kultura inposatzeak. 

  • DEMOGRAFIKOAK ETA SOZIALAK: Europako gobernuari arazoak ekarri zizkion biztanleriaren hazkundea haztea eta protesta ugari sortu zituen lan gabeziak. Emigrazioa izan zen aldaketa demografikoaren ondorioa.


Kolonialismoaren ondorioak:

Ondorio nagusiak hauek izan ziren:

  • EKONOMIKOAK: Metropoliaren mendean jardun zuten koloniek, hornitzaile eta erosle bihurtu ziren. Industralizazioa momentu txarrean zegoen, prezio merkean salduriko gaiak,  garestiagio erosi behar zituzten.

  • POLITIKOAK: Agintari kolonialek herriak eta kulturak nahasi zituzten.

Egonkortasuna hautsi zen Afrikako lurralde askotan, eta arma-liskarren giroan bizi dira.

  • DEMOGRAFIKOAK ETA SOZIALAK: Indigenen gizarte-antolamendua galarazi zuen kolonizazioak, eta klase agintari berri bat inposatu zen

  • KULTURALAK: Kolonizaturiko herrien nortasuna galarazi zuen,  mendebaldeko kultura inposatu zen oituretan, sinesmenetan, kultura balioetan eta hizkuntzan.


GERRA ZIBILAREN GALDERAK

1.- Zein sistema politikoa zegoen boterean II.Errepublika garaian? Demokrazia

2.- Non izendatzen da lehendabiziz Espainia mailan II.Errepublika? Eibarren (1931ko apirilaren 14ean)

3.- Noiz idatzi zen Konstituzioa? 1931ko abenduaren 9a

4.- Zeinzuk osatzen zuten Fronte popularra? Izquierda Republicana, PSOE, PCE, POUM (Partido Obrero de Unificación Marxista) eta  Esquerra Republicana de Catalunya. CNT-k ere eskatu zuen botua hauentzat nahiz eta bere izaera antisistemarra izan.

5.- Zeintzuk osatzen zuten Fronte Nazionala? CEDA, Renovación Española, Comunión Tradicionalista, Partido Agrario Español eta Partido Nacionalista Español.

6.- Nortzuk dira altxamenduan parte hartu zutenek? Emilio Mola, José Sanjurjo eta Francisco Franco

7.- Non eta noiz gertatu zen zen altxamendua? Melillan 1936ko uztailaren 17a

8.- Non eta noiz amaitu zen Gerra Zibila? Burgosen amaitu zen 1939ko apirilaren 1a

GERRA ZIBILA EUSKADIN GALDERAK

1.- Zein goitizenez deitu zitzaion Euskadiri Gerra Zibilaren hasieran? Euskal Oasia

2.- Nondik nora zihoan Burdin hesia?Sendoa izan zen (zirrikituak izan zituen)? Somorrostrotik Urdulizeraino (Galdames, Larrabetzu, etab. Ingurutik pasatuz). Hesiak zirrikitu asko zituen, gainera, planoak egin zituen ingeniariak ihes egin zuen aurkako bandora eta erraza izan zen Bilbo galtzea.

3.- Zeintzuk izan ziren “Gerrako heroiak”? Nekazariak, abeltzainak eta batez ere, arrantzaleak (itsasoan lanean arituz bonbak tartean zeudela)


DEFINIZIOAK: 

  • Autoritarismoa: Agintekeria edo gehiegikeria ezaugarritzat duen erregimen edo sistema politikoa da. 

  • Emigrazioa: Beste eskualde edo herrialde batera bizitzera joateko ohiko bizitokitik alde egiten duen populazioaren mugimendua da. 

  • Inmigrazioa: Pertsona talde bat beste herrialde batera iristen denean gertatzen den biztanleria mugimendua da. 

  • Migrazio: Pertsona edo giza talde bat herri batetik bestera bertan finkatzeko asmoz, joatea, bereziko arrazoi akonomiko, sozialak etb direla medio. 

  • Inperio: Estatu batek bere nagusigoa beste zenbait herri edo lurralderen gainean hedatzen duen politika- antolaketa, burutzat errege edo enperadore bat duena. 

  • Monopolioa: Merkatu batean ondasun edo zerbitzu baten eskaintza enpresa bakar baten esku dagoenean. 

  • Metropoli: XIX. Mendean, kanpoan bere menpe dituen lurraldeekiko hiri nagusia da. 

  • Koloniak: XIX. Mendean kolonizatzaileak koloniari boterea eta subiranotasun nazionala kentzen dionean. Beraien legeak inposatzean sortzen den kolonialismo mota da. 

  • Protekturatua: Estatu batek nazio horretan erabat sortuta ez dagoen eta agintari propioak dituen lurralde baten gainean eginkaritzen duen subiranotasun partziala da. 

  • Kontzesioa: Herrialde independiente batean potentzia kolonizatzaileek ekonomia eta merkatuan esku- hartze bat duenean sortzen den kolonialismo mota da. 


  • Bake armatua: Europan, Frantzia- Prusiako gerraren amaieratik lehen Mundu Gerraren hasierara arte iraun zuen aro historikoa da. Potentzia gerra- industriaren garapena handia duena ezaugarri. 

  • Gerra handia:

    Lehen Mundu Gerra

    XX. Mendea definitu zuen gertaera historikoa izan zen, Europako orden politikoa, ekonomikoa eta soziala suntsitu zuena. 
  • Lubaki: Soldaduak gorputza tiroetatik babesteko lurrean egiten den ibiltzeko eta bertan instalatzeko moduko zulo luzea, aurrealdetik lubanez eta bestelako babesgailuz hornitua.

  • Versailleseko Ituna: 1919ko ekainaren 28an, Aliantzakoei eta Alemaniari gerra galdu ostean ezarri zizkioten zigor-neurri zorrotzak lurralde asko kenduz, armada desegitera behartuz eta gerrako kalteak ordainaraztearen akordioa.

  • Brest-Litovskeko Ituna:1918ko martxoaren 3an, Errusian,  alde batetik Alemania, Austria-Hungaria, Bulgaria eta Otomandar inperioak eta bestetik Errusia sobietarrak sinatutako bake-ituna. Honen bidez, Errusiak Polonia eta Baltikoko herrialdeak galdu zituen.

  • Armistizioa: Gerra-egoera deklaratua amaitu gabe dagoelarik ere, erasoak geldiarazteko buruzagi militarrek sinatzen duten ituna.

  • Ludismoa: XIX. Mendean, Europan, teknologia berrien ezartzearen ondorioz eta laua galtzeari beldurragatik langileek makinak apurtzearen erreakzioak. 

  • Proletargoa: XIX. Mendean, Europan, gizarte- klase maila baxuenean kokatuta zegoen eta industrian lan egiten zuten gizataldea. 

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz hasi zen Lehen Mundu Gerra?

Gerra 1914ko ekainaren 28an hasi zen, Austria-Hungariako inperioa atxikitu zenean, 'esku beltza' izeneko elkarte sekretu bateko gazte batek egindako ekintzaren ondorioz.

Zein izan ziren gerraren ondorio demografikoak?

10 milioi pertsona (soldadu eta zibilak) hil ziren. Alemania, Frantzia eta Errusiak 20 eta 40 urte bitarteko populazioaren %20 galdu zuten, eta jaiotza-tasak gutxitu ziren.

Zer izan zen Versaillesko Ituna?

1919ko ekainaren 28an, Aliantzakoek Alemaniari gerra galdu ostean ezarri zioten akordioa, lurraldeak kenduz, armada desegitera behartuz eta gerrako kalteak ordaintzera derrigortuz.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtean hasi zen Lehen Mundu Gerra?
2. Zein aliantza osatzen zuten Alemaniak, Austria-Hungariak eta Italiak?
3. Zein herrialdek utzi zuen Errusia Brest-Litovskeko Ituna sinatu zuenean?
4. Zein izan zen 1917an AEBak gerran sartzeko arrazoia?
5. Zein zen 'Ludismoa' terminoaren esanahia?
6. Noiz sinatu zen Versaillesko Ituna?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.