Frankismoa Euskal Herrian: errepresioa, erresistentzia eta kultura
Resumen
Dokumentuak frankismoaren garaia Euskal Herrian aztertzen du, 1939tik trantsiziora arte. Errepresioa, oposizio politikoa eta sindikala, ETAren sorrera eta euskal kulturaren berpizkundea jorratzen ditu. Ikasleak erregimenaren faseak, eragile nagusiak eta ondorioak ulertuko ditu.
Puntos clave
- Frankismoak euskal kultura, hizkuntza eta Kontzertu Ekonomikoak debekatu zituen, eta gizartea erregimenaren aldekoetan eta aurkakoetan banatu zen.
- 1940ko hamarkadan Eusko Jaurlaritzak erbestetik oposizioa bildu zuen, eta 1947an erreferendum frankistaren aurkako abstentzio kanpaina egin zen.
- 1950eko hamarkadan frankismoa nazioartean onartzen joan zen, eta 1956an lehen euskal kongresua eta 1959an ETA sortu ziren.
- 1959tik aurrera garapen ekonomikoa eta industrializazioa etorri ziren, eta langile mugimendua (CCOO, LAB 1974) indartu zen.
- 1968an Euskara Batua sortu zen eta ikastolak zabaldu ziren; diktadura Franco hil ondoren amaitu zen eta trantsizio demokratikoa hasi zen.
Frankismoa Euskal Herrian: Errepresioa eta Erresistentzia
Gerra Zibilaren Osteko Egoera eta Errepresioa
Frankismoak gogor eraso zien euskaldunei. Espainiak bakarra izan behar zuen, eta horregatik, zapalkuntza handia jasan zuten. Debekatutako elementuen artean zeuden, besteak beste:
- Giza eskubideak eta eskubide politikoak.
- Euskal kultura, ohiturak eta hizkuntza.
- Kontzertu Ekonomikoak (Bizkaian eta Gipuzkoan).
- Ezaugarri sinbolikoak eta tradizioak.
Gerra Zibilaren ondoren, euskal gizartea bi zatitan banatuta geratu zen: erregimen berria babesten zutenak (militarrak, falangistak eta tradizionalistak) eta erregimenaren aurkakoak (nazionalistak, komunistak, anarkistak eta sozialistak).
Erregimenaren hasiera, Francisco Francok inposatutako 40 urteko diktaduraren oinarri, Espainia guztiz kaskar batean eman zen. Nazioarteko isolamendua zela eta, Espainian autarkia ezarri zen. Baina honek hornidura zailtasunak, prezioen gorakada, soldata baxuak eta arrazionamendu kartilak soilik ekarri zituen. Biziraupena bilakatu zen arazo nagusia.
Oposizioaren Antolaketa eta Lehen Ekintzak (1940-1950)
Euskal Herriko aldundien portzentaje handia karlistak ziren, eta ia ez zegoen falangistarik. Hortaz, frankistak atentatuak egiten hasi ziren, adibidez: 1942an Bilboko basilikan edo 1945ean Iruñeko plazan. Horrelakoen aurrean, Euskal Herriak bere oposizioak eratu zituen erregimen demokratikoa eta autonomia ezartzeko asmoarekin:
- 1940ko hamarkadan: Eusko Jaurlaritzak, Agirre buru zela, erbestetik oposizioko alderdi gehienak bildu eta errefuxiatuak lagundu zituen. Ezkerreko indarretan, berriz, PSOEren zatiketa eman zen (Prieto eta Aznarren arteko tirabiren ondorioz).
- Bigarren Mundu Gerraren ostean: Euskal Herriko sindikatu eta alderdi gehienek Baionako Ituna sinatu zuten (errepublika, estatutua eta Eusko Jaurlaritzaren aldekoa zelarik).
- Ekintza zuzenak: 1947an erreferendum frankistan abstentzioa egitearen aldeko kanpaina egin zuten, eta 1947 eta 1951n greba orokorrak eratu zituzten.
Frankismoaren Nazioarteko Onarpena eta ETAren Sorrera (1950eko hamarkada)
1950eko hamarkadan, Frankismoa erbestean onartuz joan zen (UNESCO, NBE...). Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzari Parisko egoitza uztera behartu zioten, Manzonek dimititu egin zuen eta PSOEren barruan zatiketa handia eman zen. Honen aurrean, 1953 eta 1957 urteen bitartean EAJ berregituratu zuten:
- Munduko lehen euskal kongresua sortu zuten 1956an.
- ETA (Euskadi Ta Askatasuna) eratu zen (bere aurrekaria EKIN izanik eta marxismo ideologia jarraituz).
- Jose Antonio Agirre 1960an hil zen.
Garapen Ekonomikoa eta Oposizio Berriak (1960-1975)
1959tik aurrera Frankismoaren bigarren garaia hasi zen, aldi teknokrata eta ekonomia garapenarena, hain zuzen. Ekonomiaren askapenarekin Euskal industrializazioa garatu zen: inmigranteak etorri ziren eta gizartea konplexuagoa bihurtu zen. Honek ohituren berrikuntzara gidatu zuen Euskal Herria, eta euskaldunen bizimodua asko aldatu zen, baina politikak berdin jarraitu zuen.
Urte horietan oposizio berriak sortu ziren:
- Langile Mugimendua: CCOO bezalako sindikatuek greba ugari egin zituzten Bizkaian eta Gipuzkoan. Gizarte eskaeren artean izaera politikoko aldarrikapenak gordetzen ziren (lan ordu gutxiago, soldaten igoera...).
- LAB sindikatua ere sortu zuten 1974an, klase errebindikazioen eta independentziaren alde egiteko.
ETAren jarduera: 1959an agertu zen ETA. Nahiz eta hasieran era moderatuan (pintadak eta abar) hasi, indarkeriazko ekintzak areagotu zituzten:
- 1973an Carrero Blanco hil zuten.
- 1974an Madrilen beste 13 pertsona hil zituzten kafetegi batean.
Horrelakoek ETAko kideei hilketa eta indarkeriazko ekintzak leporatzea ekarri zuen, hots, 1970ean Burgosko Prozesuan emandakoa. Ondorioz, eta Txiki eta Otaegi kideen hilketen ondorioz, ETA bi ataletan zatitu zen: bando militarra (atentatuak egiten jarraitu zuena) eta politiko-militarra.
Euskal Kulturaren Berpizkundea
Azkenik, Euskal kulturaren eraberritzea eman zen: artea, musika eta letrak adierazpenerako baliabide bihurtu ziren. Honen helburua, frankismoak berak sortutako kultura propio eta sinboloei lepoa emanez, euskal tradizioak babestea nahiz Europako abangoardiako mugimendu berriak bateratzea zen. Hainbat pertsonaia nabarmendu ziren, kasu, Benito Lertxundi eta Mikel Laboa.
Lorpen nagusiak:
- 1968an Euskara Batua sortu zen.
- Ikastola gehiago zabaldu ziren.
- Komunikabideetan eta prentsan euskaraz egiten zen.
Diktaduraren Amaiera eta Trantsizioa
Azken batean, diktadura oposizioko erasoen aurrean desegiten joan zen. Azken urteetan erregimena garaiz kanpo geratu zen, eta Franco hil ondoren, erregimena desegin eta Trantsizio demokratikoa hasi zen Espainian zein Euskadin.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein debeku ezarri zituen frankismoak Euskal Herrian?
Frankismoak euskal kultura, ohiturak eta hizkuntza debekatu zituen, baita Kontzertu Ekonomikoak (Bizkaian eta Gipuzkoan) eta ezaugarri sinbolikoak ere.
Noiz sortu zen ETA?
ETA 1959an agertu zen, eta bere aurrekaria EKIN izan zen. Hasieran era moderatuan jardun zuen, baina gero indarkeriazko ekintzak areagotu zituen.
Zer lorpen nagusi izan zituen euskal kulturak 1960ko hamarkadan?
1968an Euskara Batua sortu zen, ikastola gehiago zabaldu ziren eta komunikabideetan eta prentsan euskaraz egiten hasi ziren.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.