Lehen Mundu Gerra: Historia, Blokeak eta Garapena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,41 KB
Lehen Mundu Gerraren Aurrekariak eta Blokeak
Gerra hasi aurretik, Europako potentziak bi bloke nagusitan banatuta zeuden:
- Aliantza Hirukoitza (Inperio Zentralak): Alemania, Austria-Hungaria eta Italia.
- Entente Hirukoitza: Britainia Handia, Frantzia eta Errusia.
Bake Armatua eta Bismarck-en Sistema
Gilen I.a (bakezalea) enperadorearen garaian, Bismarck kantzilerrak kontinentean oreka bermatzeko aliantza sistema bat asmatu zuen. Sistema horren helburuak honako hauek ziren: Frantzia isolatzea (Alemaniak Alsazia eta Lorrena kendu zizkiolako) eta Balkanetako orekari eustea (Austria eta Errusiaren artean).
Gilen II.a eta Tentsioaren Hazkundea
Gilen II.a (erasotzailea) boterera iristean, Bismarck kargutik kendu zuen eta Bake Armatua deituriko garaia hasi zen. Tentsio-giro horretan, bi bloke militarrak sendotu ziren eta, mesfidantza handiaren ondorioz, armamentu norgehiagoka hasi zen.
Potentzien Arteko Istilu Armatuak
- Koloniak: Koloniak istilu-jatorri nagusiak izan ziren. Frantzia eta Britainia Handia ziren kolonia gehienen jabe, eta Alemania eta Italia lehengairik eta merkaturik gabe utzi zituzten. Hauek ere ingeniaritza koloniala erreklamatzen zuten. Horrek Marokoko krisiak ekarri zituen: Alemaniak Frantziari Marokoko lurrak kendu nahi zizkion, baina Britainia Handia Frantziaren alde agertu zen.
- Ekialdeko auzia: Austriak eta Errusiak Inperio Otomandarreko lurrak eskuratu nahi zituzten, eta horrek krisi larria sortu zuen.
1914ko Udako Krisia
Gerraren eztanda eragin zuten gertaera nagusiak:
- 1914ko ekainean, Austria-Hungariako tronuaren oinordekoa, Frantzisko Fernando artxidukea, Sarajevon hil zuten.
- Austriak Serbiari ultimatuma eman zion: hilketa ikertzen utzi ezean, gerra deklaratuko ziola.
- Serbiak ezetza eman zion eta Austriak gerra deklaratu zion.
- Honen ostean, beste herrialdeen artean gerra deklarazio gurutzatuak eman ziren.
Gerraren Garapena
Mugimenduen Gerra
Alemaniaren plana Frantzia azkar garaitzea zen, gero Errusiara abiatzeko. Hala ere, Marneko guduan Alemaniak porrot egin zuen eta ezin izan zuen Paris hartu.
Posizioen Gerra (1914-1917)
Fronteak sendotu egin ziren eta bandoek ezin zuten aurrera egin. Bi gudu handi gertatu ziren (Somme eta Verdun), baina ez zen aurrerapenik lortu eta ehunka milaka hildako izan ziren. Soldaduak hiru urtez egon ziren lubakietan oreka apurtu ezinik. Orduan, koloniak erasotzen hasi ziren, baina egoera ez zen aldatu. Itsasoko eta itsasazpiko gerra ere hasi zen.
1917ko Krisia
Bi gertaera nagusik desblokeatu zuten gerra:
- Errusiako Iraultza: Leninen iraultza komunista hasi zen eta Errusiak Lehen Mundu Gerra utzi zuen. Nahiz eta Alemaniari lurralde asko eman behar izan, bakea sinatu zuen.
- AEB gerran sartzea: Alemaniak Lusitania itsasontzia hondoratu zuen eta AEBk gerra deklaratu zioten.
Gerraren Bukaera
Inperio Zentralak errenditu egin ziren AEBen laguntza erabakigarria izan zelako. Alemaniako Gilen II.ak abdikatu egin zuen eta gerra amaitu zen.