Jose I.a eta Jovelanos: Indepentzia Gerako Gutun Politikoa

Historia3,53 KB

Aurean dugun dokumentu hau gutun politiko bat da, Horace Sebastianik (Jose Bonaparteren gobernukoa) Jovelanosi bidaltzen diona. 1809an bidali zen gutuna eta bi pertsona hauen artekoa zen pribatua zen. Ondoren, 1809an, Junta Nagusi Gorenaren aldizkarian argitaratu zen, hau da, Gaceta de Gobierno aldizkarian.

Lehen mailako iturria dugu, Indepentzia Gerako idazkia baita, interpretaziorik gabekoa.

Testuaren testuingurua

Erregimen Zaharraren krisiaren garaian kokatzen da, zehazki Indepentzia Gerraren (1808-1814) lehen fasearen amaieran. Indepentzia Gerraren aurrekaria Fontainebleuko ituna (1807) da, zeinarekin Frantziako tropak Espainia inbaditzen hasiko diren, Godoy ministroak hartutako erabakiaren ondorioz. Gizarteak erreakzionatuko du eta matxinatuko da, batez ere Aranjuezko Matxinada (1808) gertaeraren ondorioz.

Gertaera hauen ondorioz krisi dinastikoa egongo da, Frantziak Fernando VII Baiona bahitu dutelako eta Napoleonek Jose I.a izendatuko duelako erregetzat. Honekin Indepentzia Gerra hasiko da, gizartearen eta gobernuaren ideiak guztiz desberdinak baitira.

Jovelanosi egindako eskaintza

Eskutitza Jovelanosi zuzentzen zaio, Junta Nagusi Gorenko kidea baita, eta eskutitza jasotzen duenean Sevillan egongo da.

Jose I.ak badakien talde zabalago baten onarpen politikoa behar zuela eta horregatik Gaspar Melchor de Jovellanosi gutun bat bidaltzen dio bere gobernuan sartzeko gonbidapena eginez. Jovellanos "ospe onekoa" den pentsalari ilustratua da eta Junta Nagusi Gorenko kide izango da Indepentzia Gerra hasi denean. Aurretik Karlos III.aren eta Karlos IV.aren gobernuetan parte hartu zuen eta Godoy ministroaren aurka joan zen bere erabakien aldekoa ez zelako.

Testuaren helburua eta argudioak

Testu honek Jose I.aren ahaleginak erakusten dizkigu, Jovellanos bezalako gizon intelektual eta ilustratu ospetsuek bere gobernuarekin bat egin zezaten.

  • Lehenik, bi gobernuen ideiak antzekoak direla azpimarratuko du, desberdintasun nabarmenik gabekoak direla, eta Jovellanosen ideia ilustratuak goraipatuko ditu: "ideia liberalak, aberriaren zoriontasuna, garapena, goraldia" dituzte biek helburu, modu horretan bere aldera erakarri nahi du.
  • Gainera, Jose I.ak bezalako erregimen "justu eta ikasi" baten menpe egoteak dakartzan onurak edo ondorioak azaltzen dizkio. "Gobernu monarkia baten pean dagoen askatasun konstituzionala, bere erlijioaren askatasunez egikaritzea eta azken mende honetan..." konstituzioa, erlijio askatasuna eta Inkisizioaren deuseztapena nabarmentzen ditu eta, beraz, Erregimen Zaharra deuseztatzen du.
  • Azkenik, Espainiaren aliatuen kontra jartzen da, batez ere Ingalaterraren aurka, Frantziaren etsai izan dena beti, eta bere aliatuak ez direla fidagarriak eta ez dietela Estatuari onurarik ekartzen adierazten du ondorengo argudioekin: "...beraien ontziak lapurtzea, merkataritza galdu, Gadiz Gibraltar bilakatu..."

Jovellanosen erantzuna

Horren guztiaren ondorioz, nahiz eta eskaintza ukaezina izan, Jovellanosek ez du onartuko, Junta Nagusi Gorenko kidea baitzen eta frantsesen aurkako gerra zuzentzen eta hutsune politikoa betetzen ari zelako. Onarpena bere ideien aurkakoa izango litzateke, nahiz eta "frantsesekin" antzeko ideia politikoak partekatu. Jose I.ak Jovellanosen onarpena eskuratu izan balu, eragin propagandistiko ikaragarria izango luke talde zabalagoaren baieztapena eta legitimitate handiagoa lortuko zuen.

Descargar

PDF Word HTML