Errepresioa eta Oposizioa Frankismoan: 1939tik 1975era
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,56 KB
Errepresioa eta Oposizioa Frankismoan
Errepresio Frankista Gerraostean
Gerra amaitu baino lehen, frankistek izua hedatu nahi zuten, erresistentziarekin amaitzeko eta etsai politikoak eta ideologikoak fisikoki suntsitzeko. Horretarako, hasieratik erabilitako errepresioa bortitza, sistematikoa eta selektiboa izan zen. Hainbat eta hainbat fusilazio egin zituzten, aldez aurretik epaiketarik egin gabe. Fronte Popularreko agintariak eta buruzagiak, intelektualak, profesionalak eta funtzionarioak ateraldien eta paseoen prozeduraren bidez hil zituzten, herritarren artean eragina handiagoa izan zedin.
Behin gerra bukatuta eta frankismoa hasita, errepublikaren alde borrokatu zuten gehienak erbestera joan ziren. Beste batzuk Espainian gelditu ziren, errepresioa jasateko arriskuarekin. Hauen artean, zenbaitek mendietan ezkutatzea erabaki zuten, errepresiotik aldentzeko. Hala ere, erbesteratu gehienak Espainiara itzuli behar izan ziren Bigarren Mundu Gerra piztean.
1939an Erantzunkizun Politikoaren Legea argitaratu zen, eta honen arabera garaituek ez zeukaten lekurik Espainia “berrian”. Errepublikano gehienak preso sartu zituzten, eta beste asko exekutatu zituzten. Beste zenbaitek zigorrak kitatzeko lana egitea onartu zuten, eta hauek ere sekulako sufrimenduak pairatu behar izan zituzten. Gutxi batzuk aske geratu ziren, leku falta zela eta. Hau guztia zela bide, beldurra Espainian zabaldu zen, eta jendea ikustera, entzutera eta isiltzera ohitu zen.
Oposizioa Erregimen Frankistari
Erregimenaren aurkako oposizioa ez zegoen ondo antolatuta, klandestinitatean jardun behar izan zuelako, eta poliziaren eta militarren kontrola oso zorrotza zelako.
1940ko Hamarkada: Makiak eta Monarkikoak
1940ko hamarkadan, anarkistek eta komunistek gerrilla-ekintzak (makiak) burutu zituzten Espainiako hainbat eremuetan, aliatuen laguntzaz erregimena desegingo zutela pentsatuz. Makiak ekintza bakartuak egin zituzten landa-eremuetan eta eremu menditsuetan. Biztanleriak parte-hartze txikia izan zuen gerrilletan, izan ere, erregimenak segimendu zorrotza egiten zion eta Guardia Zibilaren eta armadaren errepresioa jasan zuten.
Bestalde, Don Joanen aldeko monarkikoak monarkia berrezartzea defendatu zuten, eta Don Joan Borboikoa errege jartzeko eskatzen zuten eta monarkia konstituzionala berrezartzea eskatu zuten. Halaber, legez kanpokotzat jo zuten Ondorengotza Legea (1947) Don Joan Karlos, Don Joanen semea, etorkizunean ondorengo izateko bide ematen zuelako.
1950eko Hamarkada: Erbestea eta Barne-Sareak
1950eko hamarkadan, berriz, erbestean zeuden alderdi politikoek (errepublikanoak, sozialistak, anarkistak, Kataluniako eta Euskadiko nazionalistak, sozialistak) Franco gerrilla-ekintzen bidez kentzea ezinezkoa zela onartu behar izan zuten, eta barruan jarduteko sareak sortu zituzten unibertsitate-, sindikatu-, eta lan-esparruetan sartuz. Kontrol politiko zorrotza egon arren, baldintza ekonomikoen aurkako protesta-ekintzak egon ziren, eta greba izan zen protesta egiteko modu eraginkorrena. Era berean, ikasle-mugimendua frankismoaren aurkako oposizioaren sinbolo bihurtu zen.
1960ko Hamarkada: Oposizioaren Hedapena
1960ko hamarkadan, frankismoaren aurkako oposizioa sektore guztietara hedatu zen. Ekonomia-hazkundeak erregimena apurka hondatuz joan zen. Halaber, alderdiek eta sindikatuek klandestinitatean egindako lana oso garrantzitsua izan zen gizarte-mobilizaziorako.
Langile-mugimendu berria industriagune nagusietan hazi eta sendotu zen, Langile Komisioen (CCOO) sindikatuaren inguruan. Bestalde, unibertsitateko ikasleek Espainiako gizartearen nahiz unibertsitatearen demokratizazioa aldarrikatu zuten, beraz, unibertsitatea frankismoaren aurkako gune bihurtu zen.
Gainera, elizak gero eta jarrera independenteagoa zuen, elizaren zenbait sektore askatasunaren eta giza eskubideen alde baitzeuden, eta politika- eta sindikatu-erakundeetan parte hartzen hasi ziren.
Oposizio politikoaren protagonistak alderdi politikoak izan ziren. Klandestinitatean bazeuden ere, frankismoaren kontrako alderdi asko sortu baitziren.
Mugimendu nazionalistak oposizio handia sortu zuten. Alde batetik, Katalunian, Kataluniako Ezker Errepublikanoak eta Kataluniako Konbergentzia Demokratikoak Kataluniako Biltzarra sortu zuten, joera nazionalista nabarmenekoa. Bestalde, Euskadin, ETAren (EAJtik banandutako nazio-askatasunerako mugimendu iraultzailea) terrorismoak EAJ bazterrean utzi zuen.