Industria Iraultzak: sektoreak, energia iturriak eta kontzeptuak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 5 KB

3) Lehen Industria Iraultza: sektore nagusiak aipatu eta azaldu

I. Industria Iraultzan bi sektore nagusi zeuden: kotoigintza eta siderurgia.

Kotoigintza

Kotoigintza: Kotoia ugaria eta merkea zen. Kolonietan nagusi zen industrializazioaren aurretik, eta Ipar Amerikan kotoia zegoen; kotoi hori Ingalaterrara bidaltzen zen eraldatu gabe. Kotoiaz egindako produktuak Indiatik pasatzen ziren, han errazagoa zelako kotoia ekoiztea, langileak hobeak zirelako eta, gainera, haien soldatak baxuagoak zirelako. Horren ondorioz, ehungintza hazi egin zen; barne merkataritza eta esportazioak handitu ziren. Esportazioek ez zuten lehiakiderik, produktu asko eta merke saltzen zituztelako.

Siderurgia

Siderurgia: Sektore hau Gales eta Ingalaterran garatu zen. Ikatza Britania Handian zuten eta burdina Euskal Herritik eta Suediatik inportatzen zuten. Teknologia berriak ezarri zituzten eta koke-ikatza aurkitu zuten; ikatza puruagoa zen. Hori kontuan hartuta, labe modernoagoak sortu ziren. Labe horietan altzairua ekoizten zen, eta labe horiei esker produkzioa handitu egin zen.

Beste sektore batzuk ere baziren: metalurgia, sektore kimikoa eta erikuntza.

4) Industria Iraultzak: energia iturriak eta azalpena

I. Industria Iraultza

  • Lurruna: James Wattek asmatu zuen. Lurrunaren indarra erabiltzen zen makinak eta ehungailuak mugitzeko.
  • Ikatza: Ikatza egurra ordezkatu zuen; lurrun-makinak funtzionatzeko erabiltzen zen.
  • Burdina: Ikatzaren eta burdinaren erabilerak industria siderurgikoa sustatu eta hedatu egin zituen.

II. Industria Iraultza

  • Elektrizitatea: Komunikabideetan, garraioan, argiztapenean eta aisian, besteak beste.
  • Petrolioa: Argiztapenean, erregai gisa eta beste erabilera batzuetarako.

5) Definitu kontzeptu hauek

Monarkia konstituzionala
Konstituzioa duena eta, beraz, parlamentuaren kontrolpean dagoen monarkia mota. Botere banaketa dago.
Il Risorgimento
Italia batua eta independentea aldarrikatzen zuen mugimendu kultural eta ideologikoa.
Nazionalismo zentrifugoa
Estatu nazionalek azpiratutako herrien independentzia aldarrikatzen zuen joera.
Zollverein
Zollverein alemanierazko izena duten aduana-batasunak izan ziren; Alemaniako herrialde batzuen artean sortu zituen ekonomia-elkarlanak. 1818. urte inguruan proposatutako eta Prusiak bultzatutako ekimen gisa aipatzen da.
Reich / II. Reich
Reich-a Alemaniako Inperioa da. II. Reich-a (Alemaniako Inperioa) 1871ean sortu zen.
Taylorismoa
Taylorrek proposatutako lan-antolaketa: langileen lana eta emandako denbora neurri objektiboen bidez aztertzen ziren, eta gehienetan soldata eta ekoizpenaren araberako neurrien bidez kudeatzen ziren.
Bizi-itxaropena
Belaunaldi batek bizi ahal duen batez besteko urte kopuruaren kalkulua.
Pilaketa bertikala
Jarduera osagarriak egiten dituzten enpresak elkartzea; kostu eta kontrola zentralizatzeko estrategia bat.

HIRUGARREN EBALUAZIOA

1) Langileen bizi- eta lan-baldintzak bereizi eta azaldu, adibideekin

Langileen bizi- eta lan-baldintzak gogorrak ziren, baita elikaduran ere.

Bizi-baldintzak

  • Elikadura, etxebizitzak, osasuna eta higienea oso eskasak ziren.

Lan-baldintzak

  • Lanordu asko egiten zituzten, soldata eta segurtasun gutxirekin; higienea ere eskasa zen.
  • Denboran, lan-eskubide batzuk lortu zituzten, hala nola baja eta oporrak.

2) Definizioak

Proletargoa
Soldata bidez bere lana saltzen duten langileek osatutako klase soziala: enpresa bati fisikoki lan egiten dioten langileak.
Kartismoa
Langileen lehen proiektu politikoa; kartistak esaten zuten langileek politikaren bidez parte hartu behar zutela, legeak aldatzeko eta lan-harremanetan esku hartzeko helburuarekin.
Gerra-ekonomia
Gerra garaian aplikatutako politika ekonomikoa, estatu esku-hartze handiarekin eta gerrari zuzendutako produkzioarekin (armak, elikagaiak, etab.).
Trade unions
Ingelesezko terminoa sindikatuentzat; sindikatua langileek osatutako erakundea da, beren interes sozial, ekonomiko eta profesionalak defenditu eta sustatzeko helburuarekin.
Posizio gerra
Lubaki-gerra ere deitua; 1914-1916 bitarteko fasea, non fronteak egonkortu eta (gerra) desgaste handia eragin zen.
Nazioen elkartea
Bakea bermatzeko eta nazioarteko elkarlana eta lankidetza sustatzeko, Lehen Mundu Gerraren ondoren sortu zen erakundea.