Foruen ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,35 KB

KOKAPENA

Foruen Erreformarako Legea izeneko testua lehen mailako iturrikoa da, gertatu zirenean argitaratu egin zelako. Formaren aldetik, testu juridikoa da lege bat delako; eta edukiaren aldetik, politikoa da foruei buruz hitz egiten duelako. Testu publikoa da lege bat delako eta beraz, herritar guztiengan eragina duelako. Testu honen egilea kolektiboa izan zen, Gorteek egin zuten, eta estatuburua, Maria Kristina erregeordetzak berretsi zuen. Testua Lehen Karlistadaren (1833-1839) bukaeran kokatzen dugu, Bergarako Itunean Esparterok egindako promesaren ondorioz. Legea Madrilgo Jauregian aldarrikatu zuten eta Espainiako biztanleei, eta batez ere Euskal Probintziei eta Nafarroari zuzenduta dago.

TESTUINGURUA

Foruak


Euskal Lurraldetan usadio eta ohiturak biltzen dituen dokumentua da. Ohituraren ondorioz sortu ziren eta denboraren poderioz lege bihurtzen ziren. Ohiturazko zuzenbidea zen, baina lege bihurtzeko erregearen baieztapena behar zuten (ez ziren pribilegioak, ohiturazko zuzenbideak baizik). Sistema dinamikoa zen, legedia berritu egin zitekeelako gizarteak aldaketak eskatzen bazuten (legeak beharren arabera zeuden). Beraz, Bizkaiak bere forua zuen, Gipuzkoak berea, Araba berea eta Nafarroa berea. Gainera, Erregeak foruak zin egin behar zituen errespetatuko zituela hitz emateko. Foruen ezaugarri nagusiak hauek ziren:

1. Aduanen kokapena: barnealdean zeunden, elikagaien inportazioa errazteko. Burgesiari ez zitzaion komeni, barne-merkataritzarako oztopoa zelako.

2. Zerga salbuespena: ez zegoen Espainiako erresumako Ogasunari ordainketak egiteko betebeharrik. Dirua hemen geratzen zen, ez zioten erregeari eman (eta egitekotan, Batzar Nagusien bidez izan behar zen).

3. Soldadutza egitetik salbuespena: Lurraldeak zuzenean mehatxatuta zeudenean izan ezik, hau da, arazoa bere lurren bazen. Ez zuten Ameriketara joateko beharrik, eta egiten bazuten, erregea ordaintzen zien.

4.Kaparetasun unibertsalaBiztanle guztiak berdinak ziren legearen aurrean (guztiak hidalgoak ziren)

5. Berezko zuzenbide zibila: Maiorazkoa zegoen baina hemen gaitasun handiena erakusten zuenari lurra uztea posiblea zen (semeen artean erabaki ahal zuten).

6. Foru Pasea: foru erregimena babesteko mekanismoa zen. Erregea foruak zin egin behar zituen eta lege bat foruen kontran egiten bazuen kontraforutzat hartzen zen eta “onartzen zen baina ez zen betetzen”. Beraz, erregearen botera mugatua zen (adib. Ez zituen aduanak lekuz aldatu).

Foruen erakundeen artean garrantzitsuena Batzar Nagusia zen, agintaria nagusia, eta korrejidorea burua zen. Batzarkidez osatuta zeuden, gaztelaniaz idazten eta irakurtzen jakitea eta errenta jakin bat izatea beharrezkoa zen batzarkidea izateko. Batzar Nagusiaren  eginkizunak
Erregeari legeak proposatzea, Foru Pasea erabiltzea, erregearen diru eskariak onartzea ala ez, aldundia edo diputazioa aukeratzea, aurrekontuak eta zergak bilketa antolatzea, administraritzaren gaiak, lurraldeen defentsa antolatu, adibidez. Botere legegilea zegokion, arau foralak egiten zituzten. Beste erakunde batzuk zeuden, DiputazioaForalak Batzar Nagusietatik sortutako organoak ziren, hortik hartutako erabakiak gauzatzeko. Eguneroko arazoei aurre egiteko, ezinezkoa zen batzarkideak egunero biltzea. Botere betearazlea zuten, haien eginkizuna Batzar Nagusiak erabakitakoa martxan jartzea zelako.



Entradas relacionadas: