Espainiako Errestaurazioa (1875-1931): politika eta gizartea

HistoriaActualizado el 4,41 KB

Resumen

Dokumentu honek Espainiako Errestaurazioaren garaia (1875-1931) aztertzen du: sistema politiko txandakatzailea, Cánovas del Castillo eta Sagastaren alderdiak, jauntxokeria eta hauteskunde iruzurra. Oinarri ekonomikoa, gizarte egitura eta nazionalismoen sorrera ere azaltzen ditu. Ikasleak erregimenaren gainbehera eta Primo de Riveraren diktadura ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Errestaurazioa 1874an hasi zen, Alfontso XII.a buru zela, eta 1923ra arte iraun zuen.
  • 1876ko Konstituzioak erlijio katolikoa ezarri zuen ofizial gisa eta subiranotasuna erregearen eta Gorteen esku utzi zuen.
  • Bi alderdi nagusi txandakatzen ziren: Alderdi Kontserbadorea (Cánovas) eta Alderdi Liberal Fusionista (Sagasta).
  • Jauntxokeria eta hauteskunde iruzurra erabili ziren txandakatze sistema bermatzeko.
  • 1876an Euskal Foruak deuseztatu ziren, eta Kontzertu Ekonomikoa ezarri zen.
  • Euskal nazionalismoa Sabino Aranak bultzatu zuen, foruen indargabetzearen ondorioz.
  • Siderurgia Bilbon izan zen industriaren muina, eta 1878an jo zuen goia.

Ponte a prueba

Sarrera

Monarkia berrezarri eta Alfontso XII.ak erregetza hartu zuen garaian, bi alderdiren artean hitzartutako txandakatzean oinarritutako sistema politikoa finkatu zen. Sistema hari eusteko, hauteskunde iruzurra eta jauntxokeria erabili zituzten agintariek.

Iberiar penintsulako periferiako lurraldeetan, kontzientzia nazionalista ernatzen hasi zen. Ekonomiari dagokionez, egoera oso kaskarra zen; Euskadiko eta Kataluniako industriaren susperraldia izan zen ekonomiaren eragile nagusia.

Gizartean, estamentukako banaketa zurruna eta oso polarizatua zegoen. Nekazariek eta hirietako langileek bizi-baldintza kaskarrak zituzten, eta langile mugimenduetan antolatzen hasi ziren beren arazoak eta eskakizunak adierazteko.

Errestaurazioaren sistemak gainbehera egin zuen azken koloniak galtzearen ondorioz, Alfontso XIII.aren erregealdian. Gainbehera horren erakusgarri izan ziren txandakatze sistemaren kontrako kritikak, langileen eta nazionalisten aldarrikapenak eta Marokoko Gerra.

Arazo horiei autoritarismo kontserbadorearen bidez erantzuten saiatu zen Primo de Riveraren diktadura. Baina diktadurak agerian utzi zuen sistema monarkikoa agortuta zegoela, eta Monarkiak hondoa jo zuen. Herritarren borondatez, beste erregimen bat jarri zen indarrean: errepublika. Herria modernizatzeko eta demokraziaren bidera eramateko zeregin zaila hartu zuen bere gain sistema hark.

1. Erregimen Politikoa

Seiurteko Iraultzaileak hondoa jo eta errepublika finkatzeko saioak ezerezean gelditu zirenean, 1874. urte amaieran, Borboitarren monarkia ezarri zen berriro Espainian, Isabel II.aren seme Alfontso XII.a buru zela.

Sistema 1923 arte iraun zuen indarrean (Primo de Riveraren diktadura hasi arte), eta alderdi politiko guztien artean oreka eta batasuna lortzea izan zuen xede nagusia.

Hainbat errege egon ziren agintean:

  • Alfontso XII.a (1875-1885)
  • Maria Kristina (Erregentzia, 1885-1902)
  • Alfontso XIII.a (1902-1931)

1.1. Cánovas del Castilloren sistemaren oinarriak

Antonio Cánovas del Castillok eratu zuen Errestaurazio garaiko sistema politikoa. Alderdi Kontserbadorea sortu zuen, eta gizarte-ordena eta aurrebide ekonomikoa bermatu zituen sistema politikoaren oinarri juridikoak finkatu zituen.

a) 1876ko Konstituzioa

1876an konstituzio berria ezarri zen, 1845ekoaren oso antzekoa:

  • Subiranotasuna erregearen eta Gorteen esku.
  • Diputatuak herritarrek aukeratzen zituzten.
  • Erlijio katolikoa da ofiziala.

b) Txandakatzea eta bi alderdiko sistema

Alderdi guztien batasuna lortu zen, bi alderdi nagusiren bidez:

  • Alderdi Kontserbadorea: Cánovas del Castillo buru, 1875ean sortua.
  • Alderdi Liberal Fusionista: Sagasta buru, 1880an sortua.

Hauez gain, oposizioan zeuden ezkertiarrak (sozialistak eta errepublikarrak) eta eskuindarrak (karlistak).

c) Jauntxokeria (Caciquismo)

Burgesiaren alderdien arteko txandakatzea bermatzeko, hauteskundeak manipulatu eta iruzur egiten zen.

Latifundioa Andaluzian hedatu zen. 1876an, Euskal Foruak deuseztatu egin ziren, eta Kontzertu Ekonomikoa ezarri zen.

1.2. Sistemaren kontrako oposizioa

Agintean zeuden bi alderdi ofizialetatik kanpo beste joera ideologiko batzuk zeuden:

  • Errepublikazaletasuna
  • Anarkismoa
  • Sozialismoa

1.3. Nazionalismoak

Espainiako mugimendu nazionalistak XIX. mende amaieran sortu ziren, Katalunian eta Euskal Herrian, hain zuzen ere.

Euskal Nazionalismoa

1876an foruak indargabetu izanaren ondorioz sortu zen. Industria garapenaren alde egiten zuten. Euskal nazionalismoa Sabino Aranak bultzatu zuen.

2. Oinarri Ekonomikoa

2.1. Nekazaritza eta Meatzaritza

Nekazaritza ez zen aldatu Errestaurazioarekin; egitura tradizionalei eutsi zitzaien. Meatzaritzak, berriz, gora egin zuen, baina esplotazio askorekin.

2.2. Industria eta Garraioa

Siderurgia industria Bilbon zegoen, eta 1878an jo zuen goia. Industrializazioa beste sektore batzuetara zabaltzen hasi zen.

XX. mende hasieran, industria elektrikoa sendotzen hasi zen Gipuzkoan.

2.3. Merkataritza

Ordainketen balantza negatiboa izan zen, enpresen etekinak atzerrira eraman zirelako. 1890etik aurrera, merkataritza jardueraren gainbehera etorri zen.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz hasi zen Errestaurazioa Espainian?

Errestaurazioa 1874. urte amaieran hasi zen, Borboitarren monarkia berriro ezarri zenean, Alfontso XII.a buru zela. Sistema hori 1923 arte iraun zuen.

Zer ziren Alderdi Kontserbadorea eta Alderdi Liberal Fusionista?

Alderdi Kontserbadorea Cánovas del Castillok sortu zuen 1875ean, eta Alderdi Liberal Fusionista Sagastak 1880an. Bi alderdi horiek txandakatzen ziren agintean.

Zer da jauntxokeria (caciquismo)?

Burgesiaren alderdien arteko txandakatzea bermatzeko hauteskundeak manipulatu eta iruzur egiten zituen sistema bat da. Testuaren arabera, hori erabili zen sistema politikoari eusteko.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz ezarri zen Borboitarren monarkia berriro Espainian?
2. Zein urtetan onartu zen 1876ko Konstituzioa?
3. Nork sortu zuen Alderdi Kontserbadorea?
4. Zer gertatu zen 1876an Euskal Foruekin?
5. Nork bultzatu zuen euskal nazionalismoa?
6. Zein industria zegoen Bilbon, eta noiz jo zuen goia?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.