Latinezko esamolde juridiko nagusiak eta haien esanahia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,45 KB
Latinezko esamolde juridiko nagusiak
Jarraian, zuzenbidearen munduan maiz erabiltzen diren latinezko esamoldeak eta haien esanahiak azaltzen dira:
1. Consuetudo pro lege servatur
“Ohitura legearen aurretik doa”: Gizarte batean hedatuta dauden ohiturek legearen indarra daukatela adierazten du.
2. Ab intestato
“Testamenturik gabe”: Testamenturik gabe hil direnen ondasunak senide hurbilenari eman behar zaizkion defendatzen duen oinarri juridikoa.
3. Exequatur
“Exekutatu zaitez”: Pertsona bat bere herritik kanpo epaitua bada, epailearen erabakia bidezkoa delakoan, jatorrizko herrialdeari erabaki hori errespetatzeko egiten zaion eskaera internazionala da.
4. Ignorantia legis neminem excusat
“Legearen ezjakintasunak ez du inor erruduntasunetik libratzen”: Delitu bat burutzea, delitua zela ez jakiteagatik, ez du inor errugabe bihurtzen; legedia ezagutu behar da.
5. Ad imposibilia nemo tenetur
“Inor ez dago ezinezkoa dena egitera behartuta”: Zuzenbide alorrean, ezinezkoa dena ezin dela bete adierazteko erabiltzen da.
6. Adhuc sub iudice lis est
“Arazoa epailearen menpe dago”: Epaiketa batean oraindik ez dela akordio batera heldu adierazten du.
7. Nemo esse iudex in sua causa potest
“Ez dago epaileak bere kausa propioan epaitu dezakeenik”: Epaile batek ezin du berarekin zerikusia duen kausa edo epaiketa batean parte hartu; epailea neutrala izan behar da.
8. Nemo tenetur se ipsum accusare
“Inor ez dago bere burua salatzera behartuta”: Esamolde hau zuzenbidearen hastapena da.
9. Da mihi factum, et dabo tibi ius
“Emaidazu gertaera eta legea emango dizut”: Legegintzaren beharra azpimarratzen du; edozein ekintzarako lege bat dagoela adierazten du.
10. Referendum
“Onetsia izan behar dena”: Lege bat aurrera eramatea edo bertan behera uztea herriaren botoaren bidez erabakiko da.
11. Cessante ratione legis, cessat lex
“Lege bat izatearen arrazoia desagertzean, legea bera desagertzen da”: Lege bat bizirauteko, lege horrek defendatzen duen errealitatea beharrezkoa da.
12. Cogitationis poenam nemo patitur
“Inor ezin da bere pentsamenduengatik zigortua izan”: Gure pentsamenduak ezin ditu inork atxilotu; bakoitzak nahi duena pentsa dezake.