Langileen mugimenduak: Historia eta ideologiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,68 KB

Langileen mugimenduak

Ludismoa

Langileek mekanizazioa jotzen zuten euren egoeraren errudun; horregatik, makinak suntsitzeari ekin zioten. Langileek protesta bortitzak egin zituzten nagusien kontra.

  • Jatorria: Ned Ludd.
  • Garapena: 1800-1830.

Elkarri laguntzeko elkartea

Istripurik gertatu edo lanik gabe geratuz gero, langileek elkarri laguntzen zioten.

  • Helburua: Langileak elkartu, lan eta soldata hobekuntzak eskatzeko.

Lehenengo erantzun antolatuak

Trade Unions

Langileen sindikatuak dira. 1825ean parlamentuak legez onartu zituen.

  • Eskakizunak: Lan-egoera hobetu eta eskubide batzuk lortu (elkartzekoa, greba, agerraldiak).

Kartismoa

Proletarioen aldeko lehen eskaera politikoak bildu zituen.

  • Eskakizunak: Langileek parlamentuan parte hartzea (ez bakarrik jabetzak zituztenak), sufragio unibertsala, ezkutuko bozketa eta parlamentariei soldata ordaintzea.

Lehenengo Internazionala

Langileen nazioarteko elkarte bat zen, hainbat herrialdetako sindikatu, alderdi eta elkarte sozialista eta anarkistek osatua.

  • Bi buru: Marx (sozialismoa) eta Bakunin (anarkismoa).
  • Helburua: Kapitalismoaren kontrako borroka koordinatzea.
  • Iraupena: 1864tik 1876ra arte.
  • Desegitearen arrazoia: Kideen arteko borrokak.

Sozialismoa eta anarkismoa

Sozialismoa

  • Helburua: Jabetza pribatua suntsitzea, hori baitzen burgesiaren eta langileriaren arteko bereizketaren erruduna.
  • Buruzagia: Marx.
  • Nola lortu: Proletalgoaren diktaduraren bidez; proletarioek ekoizpen-baliabideak bereganatuko dituzte.
  • Borroka politikoa: Sindikatuen eta alderdi politikoen bidez.
  • Sortutako antolakuntza: Jabetza kolektiboa ezarri eta klaserik gabeko gizartea.

Anarkismoa

  • Helburua: Banakoen askatasunik handiena lortzea. Horretarako, askatasuna mugatzen zuen guztia ezabatu behar zen: Estatua, jabetza pribatua eta erlijio-sinesmenak.
  • Buruzagia: Bakunin.
  • Nola lortu: Ez bakarrik proletarioek, baizik eta nekazariek ere iraultza egitea. Baliabide garrantzitsuena: greba.
  • Borroka politikoa: Sindikatuen eta terrorismoaren bidez.
  • Sortutako antolakuntza: Estatua ezeztatu eta ekoizpenerako eta kontsumorako berdintasunezko erkidegoak ezarriko ziren.

Entradas relacionadas: