Langabezia, BPG eta Inflazioaren Oinarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,44 KB
Langabezia motak
- Langabezia ziklikoa: Ekonomiaren zikloekin lotuta dago. Ekonomia krisialdian dagoenean, langabeen kopurua etengabe hazten da; egoera ona denean, aldiz, jaitsi egiten da.
- Urte sasoiko langabezia: Ekonomia-sektore batzuetako langileen kopurua ez da egonkorra urtean zehar. Hilabete jakin batzuetan langile asko behar izaten dira, eta beste batzuetan, askoz gutxiago.
- Egiturazko langabezia: Batzuetan, enpresak langileak kontratatzeko prest agertzen dira, eta lanik ez duten asko lan egiteko prest egoten dira, baina ez dute bat egiten.
- Langabezia frikzionala: Talde honen barruan borondatez lanik egiten ez duten pertsonak daude (formazioa hobetu nahi dutelako, adibidez); baita lehenengo lanaren bila dabiltzanak ere.
BPG (Barne Produktu Gordina)
Herrialde batean, denbora-aldi batean (normalean, urtebete) ekoizten diren azken ondasun eta zerbitzuen balioa da, dirutan neurtua.
BPG-aren ezaugarriak:
- Moneta bat erabiltzen da neurtzeko.
- Aitortutako jarduerak soilik izaten ditu kontuan.
- Azken ondasunen balioak soilik adierazten ditu.
Inflazioa
Inflazio motak
- Eskariaren inflazioa: Gehiegizko eskaria izatea da: enpresak (kapital-ondasunen eskaria gora), sektore publikoa (azpiegiturak egitea) eta familiak (gehiago kontsumitzea).
- Kostuen inflazioa: Natura-baliabideak garestitzea, oinarrizko prezioen igoerekin; soldatak igotzea (kostuak igotzea soldatak igoz); eta merkatu-ahalmena (monopolioaren kasuan, adibidez, Iberdrolak argindarraren prezioa igotzea).
Inflazioaren ondorioak
- Erosteko ahalmena galtzea: Diru jakin batekin erosi ahal duguna murrizten da. Kaltetuak: pentsiodunak, langileak, aurreztaileak. Onuradunak: zordunak, estatua, atzerriko produktuak esportatzen dituzten enpresak.
- Ziurgabetasuna: Enpresek zein kontsumitzaileek ez dakite zenbat kontsumitu eta ekoitzi.
Merkatu-hutsegiteak
Merkatuaren funtzionamenduan ondorio kaltegarria da, eta merkatuak eskura dituen baliabideak efizientziaz erabiltzen ez dituenean gertatzen da.
Motak:
- Ziklo ekonomikoen ezegonkortasuna.
- Ondasun publikoak egotea.
- Kanpo-eraginak.
- Lehia ez-perfektua.
- Errentaren banaketa desberdina.