Beharrak, ondasunak eta ekonomiaren erabaki-hartzaileak
Beharrak
Beharra ez daukagun zerbait asetzeko gogoa da. Baina behar guztiak ez dira berdinak: are gehiago, behar asko subjektiboak dira, giza gogoak direlako.
Lehen mailako beharrak
Ezinbestekotzat jotzen dira, giza izaerarekin estu lotuta daudelako eta eragin zuzena dutelako norberaren biziraupena zein garapenean. Adibidez: elikadura eta jantziak.
Bigarren mailako beharrak
Izenak esaten duen bezala, ez dira ezinbestekoak. Behar mota horiek asetzeak ongizatea handitzen du. Adibidez: sakelako telefonoa.
Gure beharrak asetzeko moduan, faktore askok dute eragina (esaterako, gizarte-klaseak, historia-garaiak…), eta eskasiaren pertzepzioa baldintzatzen dute.
Ondasunak eta zerbitzuak
Giza beharrak ondasunen eta zerbitzuen bidez asetzen dira. Ondasunak materialak dira (jantziak, elikagaiak) eta zerbitzuak berriz, ez-materialak (hezkuntza, osasungintza).
Eginkizuna
Giza beharrak zuzenean asetzen dituzten ondasunak kontsumo-ondasunak dira (automobil bat, izozki bat). Kapital-ondasunek, berriz, beharrak zeharka asetzen dituzte (erremintak, ontziak edo diruak). Kapital-ondasunei “ekoizpen-ondasunak” ere esaten zaie, ekoizpen-jarduerak egiteko behar diren ondasunak direlako. Adibidez: Esnea da edateko beharra zuzenean asetzen duen kontsumo-ondasunetako bat; behia, berriz, behar hori zeharka asetzen duen kapital-ondasun bat da.
Eskasia-maila
Ondasun askeak esaten zaie mugagabeak direnei. Adibidez: airea eta izarren argia. Ondasun eta zerbitzu ekonomikoak esaten zaie, berriz, prezio bat dutenei, erabilgarriak, urriak eta transferigarriak izateagatik. Horregatik, neurriz erabili behar dira, administratu.
Eraldatze-maila
Bitarteko ondasunak esaten zaie azkenean ase behar duten beharra asetzeko gai ez diren ondasunei. Baliteke nolabaiteko ekoizte-maila izatea, baina oraindik ere eraldaketaren bat behar dute. Bukatuak dira, berriz, erabiltzeko edo kontsumitzeko prest dauden ondasunak. Adibidez: Bitartekoa: petrolioa. Bukatua: kotxea.
Ondasun osagarriak
Elkarrekin doazen ondasunak dira; batera kontsumitu behar direnak. Adibidez: autoa + gasolina.
Ordezko ondasunak
Erabiltzen edo kontsumitzen, produktu horiek asetzen duten behar berbera asezeko produktua bazterrazten dituzten produktuak dira. Adibidez: kafea eta tea.
Ondasunen eskuragarritasuna
Bi motan sailkatzen dira: pribatuak eta publikoak. Ondasun publikoetan ezin da inork baztertu; pribatuetan, berriz, baztertu ahal da.
Ekonomiaren erabaki-hartzaileak
Hau da, zer kontsumitu, nola ekoitzi edo non banatu erabakitzen duen norbait.
Kontsumitzaileak
Familiatan edo etxeko ekonomiatan bilduta, zer ondasun edo zerbitzu kontsumituko dituzten erabakitzen dute, beren beharrak ahalik ongien asetzeko.
Enpresak
Ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenari eta banaketari buruzko erabakiak hartzen dituzte, etekinen bat lortzeko, eskuarki.
Sektore publikoa
Administrazio publikoek osatzen dute, eta haren helburu nagusia da ahalik ongizate-maila altuena lortzea gizarte osoarentzat, horretarako erabaki egokiak hartuta.
Sektore publikoak legeek ematen dioten autoritate-printzipioa aplikatuz jarduten du, eta ez dago merkatuen menpe, enpresak ez bezala. Hiru esparrutan banatzen du bere ahalmena:
Tokiko administrazioa
Herritarrari hurbilak zaizkion eginkizunak betetzen ditu (espaloien konponketa, kaleak zabaltzea…).
Autonomia-erkidegoetako administrazioa
Autonomia-erkidegoak administrazio zentralak transferitutako eskumenak berenganatuz joan dira. Adibidez: hezkuntza eta osasungintza.
Administrazio zentrala
Estatuak eta haren erakunde autonomiadunek osatzen dute. Erakunde horrek gizarte-babeseko gastu garrantzitsu batzuk kudeatzeko ardura du. Adibidez: langabezia-prestazioa eta pentsioak.
Mikroekonomia
Ekonomia-eragile bakoitzaren banako portaera eta elkarren arteko erlazioak aztertzen duen arloa da.
Makroekonomia
Ekonomiaren portaera globala aztertzen du.