Lanaren Garrantzia, Langabeziaren Analisia eta Merkatuaren Hutsegiteak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 6,67 KB
Lanaren Garrantzia eta Langabeziak Sortutako Ondorioak
Zergatik da lana izatea hain garrantzitsua?
Mantenua behar dugulako guretzat eta gure familiarentzat. Izan ere, lanari esker gure diru sarrera nagusiena hartzen dugu: soldata. Bestalde, lana izateak pertsona bezala garatzen laguntzen gaitu.
Zer ondorio ditu langabeziak?
- Oro har: Ez da herrialdearen ahalmen osoa erabiltzen eta ez da eraginkorra.
- Estatuarentzat: Diru sarrerak gutxitzen dira (Gizarte-segurantzako kotizazioa eta gaineko zergak). Bestalde, gastu publikoa handitu egiten da (langabeziako prestazioak eta gizarte-laguntzak).
- Norberarentzat: Diru sarrerak txikitzean, bizi kalitatea ere txikitzen da. Horrez gain, arazo pertsonalak eragin ditzake: autoestimuaren beherakada eta familia harremanak okertzea.
Langabezia Motak
Langabezia-motak desberdintzeko eta identifikatzeko gai izan behar zara. Lau langabezi mota daude, hauek jatorriaren arabera sailkatzen dira:
- Frikzionala: Lan egin dezakete, baina borondatez lan ez egitea aukeratzen dute, ikasteko, lan hobeago bat aurkitzeko, deskantsatzeko, etab.
- Urte-Sasoikoa: Zenbait jardueratan, urteko denboraldi jakin batzuetan bakarrik behar dute lana. Hala nola, turismoan, San Ferminetan... Adibidez: Taberna batean lan egitea San Ferminak irauten duten bitartean.
- Ziklikoa: Ekonomiaren egoeraren arabera doa; krisialdietan langabezi hau handitzen da eta ekonomia hazkundetan, aldiz, txikitu egiten da.
- Egiturazkoa: Enpresa batek behar duen langilearen profila ez denean betetzen.
Langabezi Kausak
Zeintzuk dira langabeziaren kausak? Hiru kausa mota daude:
- Langileen Ezaugarriak: Batzuetan espezialitate jakin batean langile gehiegi daude edo kontrakoa. Lan merkatuaren barruan dauden langileen aparteko orduak eta enplegu aniztasunak, beste langile batzuk sartzea eragozten du.
- Eskari Urriegia: Gizarteak ez duelako eskatzeko, lan egiteko moduan dauden langile guztiak enplegatzeko behar adina ondasun eta zerbitzu.
- Gutxieneko Soldatak: Gutxieneko soldatak estatuak ezartzen ditu enpresa eta sindikatuekin adostuz gero. Estatua interbenitzen bada, enpresen gehiegikeriak eragozten ditu eta lanean dagoenarentzat onuragarria da, baina kaltegarria lanean sartu nahi duenarentzat. Estatua ez badu interbenitzen, ez litzateke langabeziarik existituko, baina gehiegizko esku-lana egotean, soldatak baxuagoak izango ziren guztiak kontratatu ahal izateko. Hemen batez ere argi izan lanbide arteko gutxieneko soldataren alde onak eta txarrak.
Enplegu Estatistika Garrantzitsuenak
Hiru mota daude:
- Biztanleriaren Aktiboaren Inkesta (EPA): Enplegu maila neurtzen du.
- Gizarte Segurantzako Afiliazio-zifrak: Erregistratutako kontratuen kopurua eta ezaugarriak kontabilizatzen dira.
- Enplegu-bulego publikoen datuak: Langabezi tasa neurtzen da, langabe gisa izena emandakoak kontuan hartuta egiten da, baina asko ez daude erregistratuak; honi, langabezi adoratua esaten zaio.
Enplegu-Politikaren Helburuak
Bi helburu ditu:
- Enplegua sortzea: Honetarako hartzen diren neurriak guztiz aktiboak dira.
- Langabezia Babestea: Honetarako hartzen diren neurriak guztiz pasiboak dira (Diru Laguntzak).
Politika Aktiboen eta Pasiboen Arteko Aldea
Pasiboak, diru laguntzak dira eta batez ere langabezian hartzen dira. Aktiboak aldiz hiru motatakoak daude:
- Enplegu Eskaintzan Eragiten Dutena: Hiru neurri mota:
- Enplegu publikoa: Administrazio publikoak sortu.
- Lan-Eskaintzaren murrizketa: Nahitaezko neurriak edota pizgarriak eman lanean dagoen jendearen lana mugatzeko da.
- Prestakuntza eta Laneratzea: Langileen planifikazio maila handitzea da haren helburua.
- Enplegu Eskarian Eragiten Dutena:
- Enpresen kontratazioa sustatzea: Sektore publikoak pizgarriak ematen dizkiete enpresei langileak kontratatzeko.
- Autoenplegua: Administrazioak diru laguntzak ematen dizkiete, informazioa eta ikastaroak.
- Lan merkatua malgutzea: Langileak kontratatzeko eta kaleratzeko oztopoak eta arau-mugak kentzean datza.
- Eskaintza eta Eskaria Arteko Bitartekaritza: Lana emateko eta bitartekaritza lanak egiteko bulegoak dira, hiru mota daude:
- Publikoa: SEPE.
- Pribatua: Enplegu Agentziak.
- ETTak (Enpresas de Trabajo Temporal): Denboraldiko lanaldi agentziak dira.
Merkatuaren Hutsegiteak
Zergatik esaten da merkatuak hutsegiteak dituela?
Merkatuaren hutsegiteak, merkatuaren funtzionamendu kaltegarriak dira eta gizarte guztiarentzako gogokoak ez diren egoerak sortzen dituzte. Merkatuaren huts egite bat, adibidez, Armen Merkatua da. Merkatuak osotara bost hutsegite ditu.
Zeintzuk dira merkatuaren hutsegiteak? (Bostak jakin eta adibideak ematen jakin)
Hauek dira bost hutsegiteak:
- Ondasun publikoen urritasuna: Merkatuak ondasun pribatuak ekoizten ditu, baina ia ez ditu publikoak ekoizten, hau ez zaielako errentagarria egiten (Hezkuntza publikoa, etab.). Honri aurre egiteko, sektore publikoak ondasun eta zerbitzu hauek hornitzen ditu (Hezkuntza sistema publikoa ezarriz, etab.).
- Esternalitateak: Ekonomia jarduera askok ondorioak sortzen dituzte gizartean eta ingurumenean, eta batzuetan hauek kaltegarriak izaten dira.
- Lehiarik eza: Enpresa handiek merkatua kontrolatzen dute, eta beraz prezioak eta baldintzak ezarri ditzakete (teknologia, arropa, etab.). Sektore publikoa lehia defendatzen saiatzen da, zigorrak eta arauak ezarriz.
- Errentaren banaketa desorekatua: Merkatu librean, aberatsak gehiago aberasten dira eta pobreak geroz eta gehiago pobretzen dira. Honri aurre egin ahal izateko, errentaren birbanaketa egiten da.
- Ekonomia-zikloen egonkortasuna: Hutsegiterik garrantzitsuena da, eragin zuzenena eragiten duelako: enpleguan eta lanpostuen ezaugarrietan, ekoizpenetan eta prezioetan. Aldian-aldian krisiak egoten dira ekonomian. Ekonomia-zikloak, ekonomia-jardueran ematen diren gorabeherak dira, hedapen aldiko eta atzeratze faseetan txandakatuz.