Enpresaren Oinarriak: Ekonomia, Funtzioak eta Sailkapena
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 17,15 KB
1. Enpresa Ekonomia Unitate Gisa
Enpresa, oinarrizko ekoizpen unitatea da: ekoizpen faktoreak konbinatuz, enpresaren zuzendaritzak antolatu eta koordinatzen du.
Kontzeptu Nagusiak
- Errentaren fluxu zirkularra
- Balio erantsia
- Mozkinen maximotzea eta haztea
1.2. Enpresaren Elementuak
Elementu Gizatiarrak
Enpresarekin lotura zuzena duten pertsonak dira: bazkideak.
Elementu Materialak
Enpresaren ondasun ekonomikoak dira.
- Aktibo Ez-korrenta: Enpresaren ekitaldi bat baino gehiago irauten dutenak (makinak).
- Aktibo Korrenta: Ekitaldi bakoitzaren berritzen direnak (lehengaiak).
Antolakuntza eta Ingurunea
- Antolakuntza: Botere, koordinazio eta komunikazio erlazioen multzoa.
- Ingurunea: Enpresaren jarduna baldintzatzen duten faktoreak dira.
Ingurune Orokorra
Enpresa guztiarengan berdin eragiten duena:
- Faktore ekonomikoak
- Faktore soziologikoak
- Lege- eta politika-faktoreak
- Ingurune teknologikoa
- Ingurune ekologikoa
Ingurune Espezifikoa
Enpresa bakoitzarengan desberdin eragiten duena:
- Hornitzaileak
- Bitartekoak
- Bezeroak eta kontsumitzaileak
- Lehiakideak
- Finantza-bitartekariak
1.3. Enpresaren Funtzio-Arloak
- Merkaturatze Arloa: Merkatua eta bezeroen beharrak aztertzen ditu. Merkatal politika diseinatzen du.
- Ekoizpen Arloa: Ondasunak produzitzeaz arduratzen da.
- Inbertsio eta Finantzaketa Arloa: Behar den dirua lortzen du. Inbertsio desberdinen artean aukeraketa egiten du.
- Giza Baliabideen Arloa: Lankideak hautatu eta formakuntzaz arduratzen da. Plantilla antolatu eta kudeatzen du.
Esternilizazioa (Outsourcing): Enpresa batek bere funtzioetako batzuk kanpoko enpresa espezializatu baten esku uzteko prozesua da.
1.4. Enpresaburua
Enpresaburua, aurretik zehaztutako helburua lortzeko, enpresan erabakiak hartu behar dituen pertsona da, enpresa osatzen duten elementuen arteko orekari eutsiz, eta beti ere arriskupean jardunez.
Enpresaburua desberdina da enpresa txikietan (bera da jabea) eta handietan (profesionala da).
- Enpresa Kapitalista: Enpresa proiektu baten hasten duenak.
- Enpresa Zuzendaria/Profesionala: Enpresa arloko erabakiak hartzen dituena.
Enpresaburuen Funtzioak
- Planifikatu: Merkatu ikerketa egin ondoren, helburuak zehaztu eta ekintza plana diseinatu.
- Kudeatu: Merkatuko helburuak lortzeko enpresa osatzen duten elementu guztiak bideratzea.
- Koordinatu: Enpresaren elementu guztiak antolatzea ahalik eta eraginkorrena izan dadin.
- Kontrolatu: Planen merkaturatutako helburuak ze neurritan bete diren aztertu eta behar izanez gero zuzenketak egin.
1.5. Enpresen Sailkapena
Tamainaren Arabera
| Sailkapena | Langileak | Fakturazioa |
|---|---|---|
| Mikroenpresa | < 10 | < 2 milioi € |
| Txikia | 10-50 | 2 - 10 milioi € |
| Ertaina | 50-250 | 10-50 milioi € |
| Handia | > 250 | > 50 milioi € |
Jardueraren Arabera
- Lehen Sektorekoak: Baliabide naturalekin zerikusia dutenak.
- Bigarren Sektorekoak: Ekoizpen prozesu bat dutenak.
- Hirugarren Sektorekoak: Merkatal enpresak (supermerkatuak) edo Zerbitzu enpresak (bankuak).
Domino Efektua: Arrakastak edo porrotak beste enpresengan duen eragina.
Lanpostuak:
- Zuzenak: Enpresa jakin batekin lan-harreman zuzena dutenak.
- Zeharkakoak: Enpresaren jarduerek inguruko beste enpresa batzuetan sortutakoak.
Kapitalaren Jabezaren Arabera
- Enpresa Pribatua: Pertsona partikularren jabetzakoak (adib. Telepizza).
- Enpresa Publikoa: Estatuaren edo erakunde publiko baten jabetzakoa (adib. Euskotren).
- Enpresa Mistoa: Estatuaren edo partikularraren artean banatutako jabetza (adib. Atadis).
Privatizazioa: Estatua kudeatzen dituen enpresa edo zerbitzu publiko bat enpresa pribatuen esku uztea da.
Forma Juridikoaren Arabera
- Banako Enpresa (Indibiduala): Jabe bakarra (autonomoak).
- Bazkide Enpresa edo Sozietatea: Bazkideek ondare bat jartzen dute amankomunean, enpresaren jabetza beraien artean banatuz (adib. BBVA).
1.6. Enpresaren Kokapena eta Dimentsioa
1.6.1. Kokapena
Kokapena erabakitzeko faktoreak:
- Merkatu Eskaria: Toki horretan bezerorik dagoen.
- Lehengaien Hornikuntza: Lehengaien kalitatea, kostua, eskuratzeko erraztasuna…
- Lan Merkatua: Enpresan lan egin dezaketen langileak…
- Komunikabideak eta Garraioa: Lekuko garraiobideak.
- Hornidurak: Beharrezkoak diren hornidurak eta kostuak.
- Eraikuntza Lanak eta Orubearen Kostua: Lurren prezioan leku batetik bestera asko aldatu daitezke.
- Legedia: Ordaindu beharrezko zergak, merkatal araudia…
- Inbertsioa eta Finantzaketa: Baliabideak lortzeko erraztasuna eta kostuak.
- Eskualdearen Garapen Ekonomikoa: Azpigaratutako eskualdeetan zailagoa izango da aurrera egitea.
Deslokalizazioa: Enpresa beste herrialde batera eramatea da, kostuak murriztu eta lehiakorragoak izateko. Eragin negatiboa jatorrizko herrialdean (langabezia/desinbertsioa).
Birlokalizazioa: Lehengo herrialdera itzultzea, langile kualifikatuak eta bertako hornitzaileak erabiliz, lehiakortasuna handitzeko.
1.6.2. Dimentsioa
Enpresa ekoizpen unitatetzat hartzekotan, dimentsioa (tamaina ez) ekoizpen ahalmena da.
Barne Hazkundea
Ekoizpen gaitasuna handitzea:
- Espezializazioa: Ekoiztutako produktuen ekoizpenarekin jarraitzea, kantitatea handituz. Helburua: produktu gehiago saltzea (lehiakideen kontsumitzaileak bereganatuz eta egungo kontsumitzaileen erostea areagotuz).
- Merkatuaren Garapena: Produktua beste merkatu batzuetan saltzen saiatu.
- Produktuaren Garapena: Produktuak hobetu edo aldaketak egiten dituzte.
- Dibertsifikazioa: Produktu berriak sortzean datza, merkatu berriak lortzeko.
Kanpo Hazkundea
Barne hazkundearekin nahikoa ez denean erabili. Enpresak erosiz, kontrolatuz, edo horiekin bat eginez zein lankidetzan arituz lortzen den hazkundea da.
- Bat-egitea: Enpresa batzuk elkartzea, beste enpresa berri bat sortzeko.
- Xurgapena: Enpresa batek beste bat erosten (xurgatzen) du.
- Partaidetza: Enpresa batek beste baten kapitalaren (akzioen) zati bat erosten du (Kontrola erabatekoa: %80 >, %50 >, %50 <).
- Lankidetza: Enpresa independenteen arteko harreman bereziak dira, kostuak eta arriskuak gutxituz.
Egitura Korporatiboak
- Holding: Enpresa nagusi batek enpresa batzuen akzioak erosten ditu horiek kontrolatzeko.
- Kartel: Sektore bereko zenbait enpresen arteko elkarte bat da, lehia murrizteko prezio eta salmenta estrategietan ados jartzen direnak.
- Trust: Enpresa multzoak dira, ekoizpen prozesuaren fase guztiak hartzen dituztenak, kostuak murriztu eta merkatuan nagusi izateko.
- Kluster: Ekonomia sektore jakin batean erronka antzekoak dituzten enpresa eta erakundeen elkartea da.
- Joint Venture: Herrialde desberdinetako enpresen aldi baterako elkarteak dira (kapitala/teknologia vs. tokiko ezagutza).
- Aldi Baterako Enpresa-Elkarteak (UTE): Bi enpresa edo gehiagok osatutako elkarteak dira, obra bat edo zerbitzu bat egiteko elkartzen direnak, obrak edo zerbitzuak iraun bitartean.
1.7. Multinazionalak eta ETEak
Nazioartekotzea
Barne-merkatuak enpresa baten hazkundea mugatzen duenean, nazioarteko merkatuetara hedatzen da. Multinazionalak ekoizpen gaitasun handia duten korporazioak dira.
Multinazionalen Ezaugarriak
- Emaitzak herrialde bat baino gehiagotan dituzten enpresak dira.
- Herrialde batean baino gehiagotan lan egiten dute.
- Emaitza negatiboak beste emaitza positiboekin berdintzen eta konpentsatzen dira.
- Merkatu berrietan sartzeko gaitasun handia daukate.
- Teknologia aurreratuagoak erabiltzen dituzte, kostuak gutxituz.
- Helburu ekonomikoa dute: etekin handiena lortzea.
- Botere ekonomiko eta sozial oso handia izaten dute.
- Eskala-ekonomiak lortzeko aukerak oso handiak dira.
ETEak (Enpresa Txiki eta Ertainak)
Langileen eta fakturazioaren arabera txikiak edo ertainak diren enpresak dira.
Ezaugarri Negatiboak
- Enpresa-prestakuntza urria: Ezagutza tekniko gutxi izaten dute.
- Finantza Gaitasun Gutxi: Enpresa familiarrak izaten dira, baliabideak aurkitzea zaila egiten zaie.
- Zaharkitzapen Teknologikoa: Aurrerakuntza teknologikoetara egokitzeko zailtasunak.
Ezaugarri Positiboak
- Antolakuntza Malgua: Langile kopurua txikia denez, malgutasun handiagoa dago.
- Langileen Integrazioa: Langileak oro har enpresan integratuta egoten dira, ardurak hartzen dituzte eta motibazio handiagoa dute.
- Merkatuko Zirrikituak Aprobetxatu: Enpresa handiek uzten dituzten espazioak aprobetxatzen dituzte.
- Enplegu Sortzaileak: Proportzionalki enpresa handiek baino lanpostu gehiago sortzen dituzte.
ETEen Etorkizuna
Globalizazioa dela eta etorkizuna geroz eta ilunagoa da. Garrantzi sozial eta ekonomikoa kontuan izanda, honako hauek bultzatu behar dituzte:
- Bezeroei zerbitzu zuzena bultzatu.
- Produktuen kalitatea hobetu.
- Eskaera aldaketei azkar erantzun.
- Jarduera etengabe berritzeko plana izan.
- Hazkunde aukerei ez uko egin.
- Joera kontserbatzailea apurtu.
1.8. Enpresaren Gizarte-Erantzukizuna
Jarduera egitean, enpresak zeinbat kostu ditu. Gizarte-kostua dago: enpresaren jarduerak, enpresaren parte ez diren beste pertsona batzuei kalte egitean eragindako kostua. Enpresak gizarte kostu horiek ez eragiten edo eragiten badituzte bere gain hartzen saiatu behar dira.
Enpresak etika aplikatu behar du jarduera guztietan: zintzotasuna barne eta kanpo harremanetan, legeak eta ingurumena errespetatzea… Etika-printzipioak aplikatzeak izen ona, bezeroen leialtasuna eta langileen motibazioa sortzen ditu.
Balantze Soziala: Enpresak gizarte-ikuspegiz egindako jarduerak jasotzen dituen borondatezko dokumentua da.
2. Merkataritza eta Zerga Legedia
2.1. Merkataritza Legedia
Enpresaren helburua irabaziak lortzea da, eta horretarako, jarduteko askatasuna du. Merkataritza Zuzenbidea, zuzenbidearen adar honek enpresak egiten dituen jarduera ekonomikoa arautzen du.
Merkataritza Kodea: Merkataritza-eragiketak arautzen dituen lege nagusia da.
Enpresaren Betebehar eta Eskubideak
- Kontabilitate Arauak: Enpresak burututako merkatal eragiketak kontabilitate liburu batzuetan jaso behar ditu. Balantze zein inbentarioak egin behar aldiro.
- Lehia: Merkatuetan lehia bermatzeko eta hura leiala izango dela ziurtatzeko zenbait lege egin dira. Lehiaren defentsarako legeak, merkatuan lehia eragotzi, murriztu edo faltsutu dezaketen jarduerak zigortu (prezioak adostea, adibidez).
- Publizitatea: Publizitatearen lege orokorrak, publizitatea eremu zintzo baten egitea bilatzen du. Legeak publizitate iruzurtia, desleiala eta subliminala debekatzen ditu.
- Industria Jabetza: Estatuek zenbait arau sortu ditu industria jabetza babesteko. Patenteen eta Marken legeak, asmakizun eta teknika berrien sortzaileak babestea bilatzen du.
- Kontsumitzaileen Defentsa: Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Legeak, kalte ordainak jasotzeko eskubidea aitortzen die ondasunak kontsumitzerakoan kalteak jasan dituztenei, zigorra betetzen ez dutenentzako.
- Merkataritza Erregistroa: Estatuaren erakunde bat da eta bertan izena emanda dauden enpresa egoeraren berri ofizialki ematea helburu duena. Enpresak sortzerakoan, erregistroan inskribatu beharra dute, eta kontabilitate liburuak bertan legeztatzen dituzte.
2.2. Zerga Legedia (Zerga Zuzenbidea)
Estatuak diru sarrerak behar ditu gastu publikoak estaltzeko, eta arau batzuk onartu horretarako.
2.2.1. Tributuak: Tasak, Kontribuzio Bereziak eta Zergak
Tributuak, Estatuari egin beharreko ordainketak dira, zergapetuarentzat nahitaezkoak izanik. 3 tributu mota:
- Tasak: Zerbitzu publiko baten truke egiten diren ordainketak.
- Kontribuzio Bereziak: Estatuak egindako obra publiko baten onuradunak izan diren partikularrek ordaintzen dituzte.
- Zergak: Erakunde publikoak eskatutako ordainketak dira, kontraprestazio zuzenik ez dutenak.
2.2.2. Zerga Motak
Zerga motak osatzen dituzten elementuak:
- Zerga Baten Zergapeko Egitatea: Legean aurreikusitako zirkunstantziek osatzen dute. Gertatzen direnean zerga-araua aplikatzen da (errenta lortzea).
- Zerga-Oinarria (Dirusarrerak - Gastuak): Zerga-tasa aplikatzen den kopurua (faktura baten totala).
- Zerga-Tasa: Zerga-oinarriari aplikatzen zaion portzentaje bat da.
- Zerga-Kuota (Zerga Oinarria x Tasa): Oinarriari zerga-tasa aplikatzearen ondorioa da eta ogasunari ordaindu beharreko diru kopurua litzateke.
- Zergapekoa: Zergak ordaindu beharreko pertsona fisiko edo juridikoa da.
Zerga Tasa motak:
- Zerga Proportzionala: Zerga-tasa bakarra edo konstantea (BEZa).
- Zerga Progresiboa: Oinarriari aplikatzen zaion tasa handitu zerga-oinarria handitzen den neurrian (PFEZa).
A. Zergak Zuzenak
Pertsonak eta enpresak zuzenean zergapetzen dituzten zergak dira, ondare bat edukitzeagatik edo errenta bat lortzeagatik.
- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ): Pertsona fisikoen errenta zergapetzen duen zerga progresiboa da (soldatak, interesak, ondare gehikuntzak). Autonomoek lortutako irabaziak sartu beharko dituzte.
- Sozietateen gaineko Zerga (SZ): Sozietateen mozkinak zergapetzen dituen zerga proportzionala da. Nortasun juridiko propio duten enpresek ordaintzen dute. Zerga-oinarria, ekitaldian lortutako diru-sarrerei gastuak kenduz lortzen da. EAEn %24ekoa da eta enpresa txikientzat %20a.
- Ekonomia Jardueren gaineko Zerga (EJZ): Udal-zerga bat da, enpresa jarduera artistikoak edo jarduera profesionalak burutzea zergapetzen duena (EAEn 2 milioi € baino gehiago fakturatzen dutenek soilik ordaindu behar dute).
Ekonomia Ituna jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoan, zerga garrantzitsuenak Foru Aldundiak kudeatzen dituzte. EAE-ko gastuak estaltzeko erabili, eta beste zati bat “kupoa” ordaintzeko.
B. Zergak Zeharkakoak
Produktu edo zerbitzu bat erostean ordaintzen diren zergak dira, kontsumoa zergapetzen dute.
- Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ): BEZ = Output - Input. BEZa, balio erantsi honen gainean aplikatzen den zeharkako zerga da.
Zerga-tasa produktu motaren araberakoa:
- Tasa Oso Murriztua (%4): Premiazko ondasunei ezarri (esnea, ogia…).
- Tasa Murriztua (%10): Kontsumo arrunteko ondasun askori ezarri (etxebizitzak, garraioa…).
- Tasa Orokorra (%21): Gainontzeko ondasun eta zerbitzuei aplikatu (ile apaindegia, telefonia mugikorra…).
- Zerga Berezia: Ondasun konkretu batzuen kontsumoa zergapetzen duten zergak dira (adib. tabako/aholkola).
Zerga Izurria: Funtsezko helburua da pertsona eta enpresa guztiek jaso dituzten errenten arabera zergak ordaintzea dagokien herrialdean. Hau ez betetzea zerga izurria deritzo eta jarrera insolidarioa da gizartearekiko (aitortu gabeko errentak jasotzea).