Lan-motibazioaren teoriak: Maslow eta Herzberg
Giza baliabideen motibazioa
Pertsonak beharrak ditu eta behar horiek asetzeko pertsonak behar duen bultzada da motibazioa.
Lan-motibazioa
Lan-motibazioa langileak jasotzen dituen estimuluak dira, lan-eremuan modu jakin batean jokatzera bultzatzen dutenak.
Giza baliabideak langileak motibatzeko tresnak:
- Dirua
- Lan-harreman ona
- Etorkizuneko itxaropenak
- Lanaren aitorpena
- Kontsumo-premiak
- Giro ona lanean
- Lanbidean gora egiteko aukerak
- Ahalegina saritzea
Abraham H. Maslowen teoria
Abraham H. Maslowentzat motibazioa gizakien 5 beharrak nola asetuta daudenaren araberakoa da. Behin lehen mailako beharrak asetzen direnean, bigarren mailakoak asetzen saiatzen gara.
Maslowen piramidea
- Oinarrizko premiak: jatea, edatea, hotzetik babestea…
- Segurtasun-premiak: Lehen mailako premiak bete direnean agertzen dira. Orain arte lortutakoa bermatzeko (adibidez, kontratu finkoa).
- Gizarte-mailakoak: Lankideen afektua bilatzen da, besteen aitorpena eta errespetua sentitzea.
- Autoestimuarekin lotutako premiak: Nork bere buruan duen konfiantza, fama eta izen ona. Lanerako duen gaitasuna baliostea.
- Bere burua errealizatzeko premia: Gehiago izateko eta pertsona bakoitza gai den lekura iristeko nahia.
Frederick Herzbergen teoria
Frederick I. Herzberg psikologoak lan-motibazioari buruz garatutako teorian, bi faktore motak langileen gogobetetze-mailan duten eraginean oinarritzen da: Higiene-faktoreak eta Motibazio-faktoreak.
Motibazio-faktoreak
- Lan interesgarriak
- Lorpenak
- Garapen profesionala
- Erantzukizuna
- Aitorpena
Higiene-faktoreak
- Kategoria
- Giza harremanak
- Ikuskaritza
- Lan-baldintzak
- Laneko segurtasuna
- Soldata