Lan Arriskuen Prebentzioa eta Lan Osasuna Enpresan
Lan Arriskuen Prebentzioa
Prebentzio-lanek segurtasuna, lan-istripuak, industria-higienea, lanbide-gaixotasuna, ergonomia, nekea, psikosoziologia, atsekabea eta gizarte-politika kalteak ez gauzatzeko jarduten du. Laneko medikuntzak prebentzioan eta sendakuntzan jarduten du.
Laneko Segurtasuna
Lan-istripuak ekar ditzaketen arriskuen kausetan eragiten duten neurrien multzoa da laneko segurtasuna. Helburua du arriskuen kausak ezereztea edo murriztea, lan-istripurik ez gertatzeko.
Industria Higienea
Lan-ingurunean agertzen diren agente fisikoak, kimikoak eta biologikoak aztertzen edo aldarazten dituzten medikuntzaz kanpoko tekniken multzoa da industria-higienea. Helburua du agente horien eraginpean dauden langilearen osasuna ez kaltetzea.
Ergonomia
Banakakoak lana erosoago egin dezan baliatzen den teknika da, makinak, lanabesak eta ekipamenduak erosoagoak bihurtzen dituena.
Psikosoziologia
Lanagatiko atsekabea eragozten saiatzen den teknika da psikosoziologia. Lana antolatzeko edo ordenatzeko moduagatik edo langilearen ezaugarri pertsonalengatik sor daitekeena eragozten du.
Gizarte-Politika
Legez eta araubidez lan- eta osasun-baldintzak arautzen dituzten neurriak dira gizarte-politikak, eta helburua dute lan-arriskuak prebenitzea.
Laneko Medikuntza
- Prebentzioa: Gaixotasunak sortzea eragozten saiatzen da.
- Sendakuntza: Lanean istripuak gertatzean, lehen sendabideetarako laguntza ematen du, langilearen osasun-egoera onbideratzeko asmoz.
- Erreabilitazioa: Tratamendu bat da, gaixoak bere ahalmenak errekuperatzeko.
Arrisku eta Kalteen Sailkapena
Egiturazkoak
- Arriskuak: Instalazioak, erori, irristatu edo deskarga elektrikoa izateko arriskua.
- Kalteak: Traumatismoak, hausturak, zauriak, asfixia.
Makinak, Tresnak, Ekipamenduak
- Arriskuak: Harrapatzeak, itsualdiak, talkak, elektrokuzioak.
- Kalteak: Anputazioak, hausturak, ebakiak, traumatismoak eta erredurak.
Ingurune Baldintzak: Agente Fisikoak
- Arriskuak: Zarata, bibrazioak, tenperatura, hezetasuna, argiztapena.
- Kalteak: Gortasuna, suminkortasuna, takikardia, gihar eta hezurretako gaixotasunak, hipotermia eta deshidratazioa.
Ingurune Baldintzak: Agente Kimikoak
- Arriskuak: Gasak, hautsa, kea, lanbroa eta zuntzak.
- Kalteak: Arnas aparatuaren gaixotasunak, erredurak, infekzioak, begietako lesioak eta dermatitisa.
Ingurune Baldintzak: Agente Biologikoak
- Arriskuak: Bakterioak, birusak eta onddoak.
- Kalteak: Atleta oina, hiesa, hepatitisa, tenia, herpesa, etab.
Psikofisikoak: Ergonomia eta Pantailak
- Arriskuak: Jarrera eta mugimendu desegoki edo errepikatuak, gehiegizko esfortzuak.
- Kalteak: Eskumuturretako eta hatzetako tendinitisa, lunbalgiak, nekea, begietako lesioak.
Psikosozialak
- Arriskuak: Lan-baldintzak, antolaketa eta autonomia, lan-banaketa desegokia, helburu zehaztugabeak, ordutegi zurrunak, etab.
- Kalteak: Antsietatea, depresioa, estresa, atsekabea.
Langilearen Egoera Pertsonala
- Arriskuak: Absentismoa, jokabide negatiboa, zuhurtziagabekeria.
- Kalteak: Oldarkotasuna eta suminkortasuna, lan-konpromisoa alboratzea eta depresioa.