La Gloriosa (1868) eta 1873ko Errepublika: ondorioak
La Gloriosa (1868) eta Sei Urteko Demokratikoa
La Gloriosa izeneko iraultzarekin (1868) 1874ra arte liberalismo demokratikoa ezarri zen Espainian. Halaber, alderdi politikoen zatiketak eta karlista eta kantonalisten arma bidezko oposizioek eredu demokratiko berriaren porrota ekarri zuten.
Topete, Prim eta Alcoleako gudua
Topete almirantea Cadizen matxinatu zenean hasi zen La Gloriosa izeneko iraultza. Zenbait jeneralek, hala nola Prim eta Serrano, eta baita Batasun Liberalekoek, progresistek, demokratek eta errepublikarrek harekin bat egin zuten; batzorde iraultzaileen eraketarekin Armada Alcoleako gudua galdu zuen. Batzorde iraultzaileak jarrera errepublikarreko eta demokratikoko batzordeak ziren. Honek Isabel II.a Frantziara erbesteratzea eta liberalismo demokratikoaren ezarpena eragin zuen; Sei Urteko Demokratikoa (1868-74).
Behin behineko gobernua: Serrano eta Prim
Behin-behineko gobernu iraultzailea Serrano eta Prim zuzendu zuten, errepublikazaleak kanpoan utziz. Gobernu iraultzaile hartan neurri batzuk bultzatu ziren, hala nola:
- elkartzeko askatasuna;
- irakaskuntza-askatasuna;
- gizonezko sufragio unibertsala;
- Gorte konstituzionalak biltzeko eta prentsa-askatasuna.
Konstituzioak eta lehen hauteskundeak
Gorte konstituzionaletarako lehen hauteskundeetan Batasun Liberalekoek, progresistek eta demokrata monarkikoek irabazi zuten. Espainian karlistek indarra lortu zuten, iraultzaileen politika antiklerikalek sortutako erantzunari esker. 1869an Gobernuak konstituzio berri bat aldarrikatu zuen. Konstituzio honek oinarri hauek zeuzkan: subiranotasun nazionala, botere banaketa, eskubide eta askatasun guztien aitorpena, gizonen sufragio unibertsala eta monarkia demokratikoa gobernu gisa.
Era berean, udal administrazioa eta gobernua deszentralizatzeko proposamenak ez ezik, kontsumoaren gaineko zergak kentzea eta truke askea sustatzeko aduanetako zergen murrizketa proposatzen ziren. Hori horrela, pezeta diru unitate gisa ezarri zen.
1871-1873: Amadeo Saboiakoa eta barne-zatiketak
1871ko urtarrilean Amadeo Saboiakoa tronoa hartu zuen 1873ra arte. Halaber, ezin izan zion alderdi ezberdinen zatiketari aurre egin. Alde batetik, alderdi progresistaren moderatuen (Sagasta buru) eta erradikalen (Zorrilla) arteko zatiketa eman zen; bestetik, errepublikarren artean bi talde ezberdin sortu ziren: proiektu unionistaren alde agertu zirenak (Pi i Margallen ideiari jarraituz) eta federalismoaren aldekoak. Horrez gain, intrantsigente, hots, amore ematen ez zutenen talde bat ere sortu zen. Hauek erregimen monarkikoaren indarra suntsitzea eta agintea hartzea zuten helburu.
Hamaikatxo liskarren ondoren, Primek errege hautagai bezala aukeratu zuten Amadeo Saboiakoa (1871-73) Espainiako erregeorde izateko. Halaber, gobernu iraultzaileen proposamenetatik at, ezinegon handia zegoen. Errepublikarren agintetik kanpo geratzeak hainbat altxamendu eragin zituen eta Espainian errepublikarrek hitzarmen federala sinatu zuten Eibarren; Araba, Gipuzkoa eta Nafarroa Espainiako mugimendu federalarekin bat egin zuten. Era berean, langile asko matxinatu ziren Espainiako hegoaldean eta Katalunian, langile mugimendua sendotuz.
Gainera, 1868 eta 1878 urteen artean Kuba eta Puerto Ricoko altxamendu independentista —Gerra Luzea— gertatu zen. Horrez gain, Hirugarren Karlistaldia (1872-76) hasi zen. Hauek Karlos VII (Karlos Maria Isidroren iloba) tronorako proposatu zuten. Euskal lurraldeetan moderatu kontserbadore gehienek bat egin zuten karlistekin, foruen, tradizioaren eta erlijio katolikoaren defentsa erradikalagoa egiteko, eta horrela antiklerikalismoaren kontrako jarrera nabarmentzen hasi zen. Guzti honek ezegonkortasun soziopolitikoa nagusitu zuen eta 1873ko otsailaren 11n Amadeo Saboiakoaren abdikazioa eragin zuen. Horrela, Gorteek, nazio biltzarrean bilduta, I. Errepublika (1873-74) aldarrikatu zuten, Espainiaren historiako lehenengo erregimen errepublikarra.
1873ko Errepublika Federalaren sorrera
Fígueras presidenteak Gorte konstituzionalak aukeratzeko hauteskundeetarako deia egin ondoren, errepublikar federalak izan ziren garaile. Horrela, 1873ko ekainean Errepublika Federalari hasiera eman zitzaion, Pi i Margall lehendakari zela. Aurkeztutako egitasmoak subiranotasuna herriari aitortzen zion, botere banaketa arautzen zuen eta eskubide guztiak eta federalismoa onartzen zituen. Bertan, Elizaren eta Estatuaren arteko banaketa eta deszentralizazioaren bidean autonomia handia aitortzen zitzaien probintziei. Unitarioek proiektuari kontra egin zioten.
Kantonalismoa eta gizarte-gatazkak
Era berean, errepublikaren zatiketa—kontserbadoreak eta erradikalak, unitarioak eta federalistak—nabarmentuz joan zen; hirietara iraultza kantonala Levante eta Andaluzira zabaldu zen. Bitartean, muturreko federalistek (kantonalistek) Gorteetatik alde egin eta langileen greba orokorrak antolatzen hasi ziren Katalunian eta Valentzian. Kantonalismoak Suitzako antzeko kantoi edo eskualde burujabeen federazioa ezarri nahi zuen. Ideologikoki sozialismoari eta anarkismoari lotuta zegoen. Espainian Hirugarren Karlistaldia Katalunian eta Castellonen zabaltzen hasi zen.
Liskar guzti hauek 1873ko uztailean Pi i Margallen dimisioa eragin zuten; Salmerón presidente izendatu zuten ondoren.
Salmerón eta Castelar: unitarioen errepresioa
Salmerónen agintaldiak Errepublika Unitarioari hasiera eman zion. Honek errepresio gogorra erabili zuen armada eta Guardia Zibilez fronte karlistaren aurrerapenei eta kantonalismoaren zabalkundeari aurre egiteko. 1873ko irailean Castelar (unitarioen sektore kontserbadoreenetako bat) kargua hartu zuen.
Castelar presidentearen agintaldiak kantonalismoa indarrez desegin eta ordena publikoa berrezartzeko zapalkuntza gogorra erabili zuen. Aurreikusita zegoenez, 1874ko urtarrilean Manuel Pavía-k estatu-kolpe bat eman zuen; horrek erregimen demokratikoa deuseztatu zuen, Errepublikaren gainbehera eragin eta Gorteak desegin zituen, Guardia Zibilaren bidez oposizioko taldeei bidea mozteko. Ondoren, eskumen bereziarekin, hots, botere guztiak bere esku utzirik, Serrano jeneralak hartu zuen gobernuaren lehendakaritza. Errepublikar iraultzaileen ekintzekin kezkatuta, gizarteko eta politikako sektore askok —hala nola apaizteria, armada eta kontserbadoreak— Alfontso XIIaren alde jarri ziren.
1874ko kolpeak eta Errestaurazioaren hasiera
1874ko abenduan Martínez Camposen altxamenduaren ondoren, Alfontso Espainiako errege izendatu zuten eta horrela Errestaurazioaren garaia hasi zen.