Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894): Euskal Nazionalismoaren Oinarriak

Historia5,92 KB

Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894/07/14)

11.

1. Kokapena

Agiri honek euskal nazionalismoak sortu zuen lehen Elkartearen estatutuak biltzen ditu, beraz, lehen mailako informazio iturria da. Formaren aldetik zirkunstantziala eta edukiaren aldetik politiko-ideologikoa den agiri publikoa da, bertan hasierako euskal nazionalismoaren doktrina politikoaren oinarriak azaltzen baitira. 1894ko uztailaren 14an idatzi zen, Berrezarkuntzaren aldian. Egilea Sabino Arana da, euskal nazionalismoaren eta EAJ alderdiaren fundatzailea. Helburua pentsaera nazionalista eta Elkartearen estatutuak publiko egitea da.

2. Azterketa: ideia nagusiak

Agiriak Euskeldun Batzokija izeneko Elkarte nazionalistaren sorrera jasotzen du. Elkartea “Jangoikoa eta Lagi-Zarra” leloaren jarraitzaileak elkartzeko tokia izango da. Elkartearen estatutuak eta bertan Sabino Aranaren pentsaera politikoaren gai nagusiak daude jasota:

Erlijioaren garrantzia

Bizkaia katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango da. Bizkaia estatu independentea izango da. Foruen defentsa eta hizkuntza ere aipatzen dira. Estatua Elizaren menpe egongo da eta Estatuaren legeak Jaungoikoaren legeen menpekotasuna izango dute; hala ere, Eliza eta Estatuaren arteko bereizketa proposatzen du, baina Elizaren menpe. Bizkaia, Euskal Herriko gainontzeko probintziekin elkartuko da eta Estatu konfederala eratuko du, guztiak batzen dituzten hainbat ezaugarri komun dituzten.

3. Testuingurua

Euskal nazionalismoa XIX. mendearen amaieran sortu zen Berrezarkuntzan. 1885ean Alfontso XII.a hil eta Gorteek bere emaztea, Maria Kristina, erregeorde izendatu zuten, 1902ra arte. El Pardoko Ituna sinatu zuten Cánovas eta Sagastak, sistema canovista errespetatuko zela adieraziz. Bi alderdiek (kontserbadorea eta liberala) gobernuan bakean txandakatzen jarraituko dute, hauteskunde-iruzurra eta jauntxokeria mantenduz. Sistemak, gainerako indar politikoek (sozialista, errepublikano, nazionalista) hasieran sistematik kanpo uzten zituen, baina poliki sisteman sartzen joan ziren Sagastaren neurri liberalizatzaileei esker.

Gerra karlista eta foruen abolizioa

Gerra karlista liberalek irabazteak aukera eman zion Cánovasi euskal Foru Erregimena behin betiko indargabetzeko. Foruen desagerpenak, euskal gizartearen hainbat sektoretan eragindako aurkako jarrera izan zen nazionalismoaren mugimendua sortzeko arrazoi bat. Bestalde, Bizkaian sortu berria zen industria iraultza izan zen. Gerra karlista bukatu zenean eta Berrezarpenaren gobernuak foruak abolitu ondoren, Bizkaiak aldi ekonomiko berria hasi zuen. Meategien ustiapena asko hazi zen eta burdinaren esportazioetatik lortutako kapitala bertako burdin industria garatzeko erabili zuten. Gertaera hauek gizartearen aldaketa sakonak eragin zituzten; nekazari eta abeltzain gizartetik, gizarte industriala eta modernoa izatera igaro zen denbora laburrean.

Gainera, industrializazioak behar zuen eskulan ugariak ekarri zuen immigrazio masiboak eta langileen mugimenduaren hedapenak arriskuan jarri zituen Euskal Herriko gizartearen oinarrizko ezaugarriak: hizkuntza, ohiturak eta bizimodua. Aldaketa guzti hauek izan ziren Sabino Aranak bere doktrina nazionalista garatzeko erabili zituen arrazoiak.

Beraz, esan dezakegu foruen abolizioa eta Bizkaian gertatu zen industrializazio iraultza, euskal nazionalismoa sortzearen arrazoi nagusiak izan zirela. Aranaren lehendabiziko proiektu politikoa Bizkaiari zegon zuzenduta, gero Euskal Herriko beste probintzietara. Euskal probintzia guztiak elkartu eta Estatu Konfederala eratzea zen bere helburua, guztiek komunean zituzten ezaugarriak- arraza, hizkuntza, foruak, erlijioa eta tradizioak kontuan izanda.

Sabino Aranak sortzen duen Elkartea JEL (Jaungoikoa eta Lagi Zarra) leloan biltzen dira helburu nagusiak:

JAUNGOIKOA

Katolizismoaren defentsa, hasierako nazionalismoaren pentsaera politikoaren ardatza izan zen. Aranarentzat helburua euskaldunak “salbatzea” zen eta horretarako etorkinengandik bereiztea beharra zegoen erlijiogabetasun eta moralaren suntsiketa baino ez zutela ekartzen zuten.

Erlijioaren garrantzia, hasierako nazionalismoak sortutako idatzi guztietan azaltzen zen leloan ikus daiteke: “Gu Euskadirentzat eta Euskadi Jaungoikuarentzat”.

LAGI-ZARRA

Independentzia justifikatzeko Aranak erabiltzen duen arrazoietako bat da Euskal Herria beti izan dela independentea, foruak independentziarekin identifikatzen zituen; berarentzat berezko eskubideak dira. Independentzia lortzea, antzinako ohiturak berreskuratzea da: galduta zegoen nekazale gizarte purua, espainolen kutsadurarik gabekoa, euskaldun arrazako familiez osatutako eta euskaraz soilik mintzatzeko zena.

JAUNGOIKOA eta LAGI-ZARRAREN bereizketa

Etorkizunean Elizan eta Estatuaren arteko harremanak nolakoak izango diren zehazten du; bi erakundeen arteko bereizketa defendatzen du, Eliza politikan parte hartzearen aurkakoa zen.

JAUNGOIKOA LAGI-ZARRAREN AURRETIK JARRIKO DA: estatuaren katolizismoarekiko, hau da, Jaungoikoarekiko menpekotasuna defendatzen zuen, Estatuaren legeak, beti Eliza katolikoaren menpean egongo direla.

4. Ondorioa

Agiri honek Sabinok garatutako proiektu politikoa adierazteko sortu zuen leloaren azalpena jasotzen du; bertan, bere pentsaeraren funtsezko printzipioak daude bilduta. Sabinok ematen zien garrantzia ikusten da alderdia “Euskal Alderdi JELtzalea” izendatzeko erabili zuela. XX. mendean zehar euskal nazionalismoak jarrera moderatuagoa, posibilistagoa eta autonomiazaleagoa hartu zuen, besteak beste, Ramon de la Sota burgesak izandako eraginagatik. Aldaketa honek hauteskundeetan emaitza onak eragingo ditu. Demokrazian ere, EAJ alderdi bozkatuen izaten jarraituko du. Sabino Aranaren irudiaz, bere aldekoek garaiko pentsamolde arrazista justifikatuko dute eta kontra daudenek, ordea, xenofobotzat hartzen dute.

Descargar

PDF Word HTML