Descartesen Filosofia: Ezagutza, Metodoa eta Errealitatea
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,98 KB
Descartesen (1596-1650) Egitasmo Filosofikoa
Aurreko filosofiari kritika egiten dio, zalantzagarria delako eta oinarri ziurrik ez duelako.
Asmoa: Filosofia ziurra, sistematikoa, ordenatua eta zientifikoa eraikitzea, zalantzarik gabeko egiatik abiatuz eta hortik beste proposizio batzuk deduzituz.
Lehen Printzipioa edo Egia
Lehen printzipio edo egiak apriorizkoa izan behar du: Arrazoiak bakarrik, errealitatearekiko esperientziarik gabe, lehen egia lortuko du. Arrazoia egiaren irizpide oinarrizkoa eta ezagutzaren iturri nagusiena da. Lehenengo printzipio edo egia argia eta bereizkorra da (sortzetikoa). Lehen egia honetatik filosofiaren proposizio guztiak deduzitzen dira, filosofia ziurra lortuz (dedukzioan matematika garrantzia du).
Bere proiektu filosofikoan zientzia guztiak bakar batean elkartu nahi ditu (zientzien batasuna), guztiak jakituriaren adierazpenak direlako. Guztietarako metodo bakarra proposatzen du, guztien artean unitate organikoa sortuz.
Biraketa (Subjektuaren Filosofia)
XVII. mendean, Erdi Aroko ikuspuntua aldatu zen (antropozentrismoa).
Ezagutza-ulerkuntza aldatu zen: Descartesek dio ideien bidez ezagutzen dugula, hauek pentsamendu edukiak eta moduak izanik. Subjektuak garrantzia hartzen du. Ideien bidez errealitatea ezagutzen dugu, filosofia aktiboa bihurtuz.
Epistemologiaren garrantzia handitzen da. Ezagutza mailatik ontologiara (ideietatik gauzetara) igarotzen da. Errealitateak kausa eta orden arrazionala du.
Aro modernoko idealismoa: Filosofia idealista (ideietatik errealitatera abiatzen da).
Epistemologia
Ideiak pentsamenduaren edukiak dira. Ez dute balio ontologikorik, soilik epistemologikoa. Ezinbestekoak dira ezagutzeko.
Ideia Motak (Jatorriaren Arabera)
- Adbertizioak: Esperientzia sentikorretik eratorritakoak.
- Faktizioak: Beste ideia batzutatik eratorritako irudimenezko ideia berriak.
- Sortzetikoak: Adimenak bere argiaz, esperientzia sentikorretik ondorioztatu gabe, dituen ideiak.
Filosofia Ziurra Izateko, Zein Ideia Bilatu Behar da?
Egia ziurra bilatu behar da, gero guztiak hauetatik ondorioztatzeko. Filosofia ziurra arrazoian oinarrituta egon behar da.
Intuizioa
Adimenezko intuizioan oinarria, filosofiaren abiapuntu ziurra lortzeko. Lehen egia antzematen duen arrazoizko eragiketa da.
Dedukzioa
Lehen egia batetik, honekin derrigorrez erlazionatuta dauden beste proposamen batzuk ateratzeko balio duen arrazoizko eragiketa da.
Metodoa, Zalantza Metodikoa (Kartesiarra), Lehenengo Egia
(...)
Egiaren Irizpidea
Ideia bat egiatzat ala faltsutzat hartzeko erabiltzen den neurgailua da. Lehen egia honen ezaugarria erabiliko da: Nabaritasuna (matematiken ezaugarria). Nabaritasunaz antzematen dugun guztia ziurtasunez baieztatuko dugu. Lehen egia baieztatzean, pentsamendu eta errealitatearen artean zubia dugu. Ni pentsatzaile substantzia bezala intuitzen da. Res cogitans terminoa erabiliko du. Res terminoak sustantzialtasuna adierazten du. Egia nabarietan oinarriturik eraikitzen da metafisika kartesiarra. Oinarrizko kontzeptua substantzia da.
Ontologia
Errealitatea, sortzetiko ideietatik baieztatzen diren hiru substantzien bidez egituratzen da: Ni pentsatzailea (Res cogitans), Jainkoa (Res infinita) eta gorputza (Res extensa).
Substantzia (Res): Existitzeko izatea besterik behar ez duen gauza existitentea da. Substantziak desberdintzen dira atributuen bidez, hauek dira substantziaren ezaugarriak. Res cogitans-en atributua pentsamendua da, Res infinita-rena perfekzioa edo infinitasuna, eta Res extensa-rena hedadura.
Res Cogitans: Ni Pentsatzailearen Existentzia (Arima)
Substantzia pentsatzailearen existentzia baieztatzen du. Gorputzak eta kanpoko errealitateak baino lehenago eta ziurrago ezagutzen da. Bere atributua (esentzia) pentsamendua da (kontzientziaren aktibitate bezala), beti pentsatzen du, bestela ez da existitzen. Pentsamenduaren moduak ideia desberdinak dira, jarduera kontzienteak. Arima bakarra, bakuna eta zatiezina da.
Res Infinita
(...)
Res Extensa
Niaren pentsamendua analizatuz, bi errealitateren existentzia finkatzen da: Ni pentsatzailearena eta Jainkoarena. Gorputz eta kanpoko errealitate ideietatik errealitatera abiatzen da, Jainkoaren ontasunean oinarrituz. Hirugarren substantzia dugu, Res extensa (materia), gorputz edo kanpoko errealitatearen existentzia. Bere atributua hedadura da. Moduak figura eta mugimendua dira.
Mekanizismoa, Naturaren Legeak, Unibertsoa, Fisiologia
(...)
Antropologia
Gizakia (...)
Substantzia infinitua: Jainkoa.
Gizakiaren Ikuspuntu Dualista
Arima eta gorputza substantzia direnez, ez dute elkarren beharrik existitzeko. Arimaren independentziak gizakiaren askatasuna bermatzen du. Arazoa bien arteko harremana da (garunean dagoen guruin pinealaren bitartez gauzatzen da). Bata bestea gabe existitu daiteke, batasuna akzidentala eta estua da.
Etika
Arrazoiaren Garrantzia
Ongi jokatzeko arrazoiaz baliatu behar da, pasioak kontrolatuz. Pasioek ariman eragiten dute, gizakiaren askatasuna kolokan jarriz. Autokontrola aldarrikatzen du. Ez da pasioen kontra agertzen, arrazoiaren bidez kontrolatu behar direla dio. Arrazoiak adierazten du zer den ongia eta egia.
Askatasuna, Behin-behineko Morala
(...)
Behin-behineko Morala
Bizitzeko eta ekintzak burutzeko agindu batzuk kontuan hartu behar dira. Behin-behinekoa da ezagutza arloan egia lortu arte. Hiru agindutan oinarritzen da:
- Lege eta ohiturak jarraitu, neurritasunez jokatu.
- Ekintzak burutzean irizpide trinkoak jarraitu.
- Munduaren ordena onartu eta horrekin konforme bizi.