Kuba eta Vietnam: Kubako Krisia, Vietnamgo Gerra, eta Beste Gatazka Batzuk

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,62 KB

Kubako krisia

1952. urtean, Kuban Batista jenerala diktadura ezarri zuen. Geroztik, Fidel Castrok eta gerrillari komunista batzuk Batista boteretik kendu nahi eta 1959an lortu zuten. Amerikako Estatu Batuek Kubarekin merkataritza harremanak hautsi zituzten eta Castro sobietarrei zuzendu zituen interes ekonomikoak.

Sobietarrenganako hurbilketagatik, Castrok eta Khrustxev buruzagi sobietarrak hitzarmen bat sinatu zuten Kuban misil nuklearrak ezartzeko. Kuba Estatu Batuetatik oso hurbil zegoenez, misilen krisia sortu zen, Estatu Batuak Kuba blokeatu zuen eta Khrustxevek misilik ez jartzea onartu zuen. Gero, Kuba eta Estatu batuen artean indarren oreka hasi zen, gatazka nuklear baten beldur baitziren.

Vietnamgo Gerra

Bigarren Mundu Gerra baino lehen Indotxina Frantziaren mende zegoen, baina 1954an hiru estatu independentetan banatu zen: Vietnam, Laos eta Kanboia. Vietnam ere bitan zatitu zen, eremu komunista iparraldean eta komunisten aurkakoak hegoaldean.

Hegoaldean, Vietcong sortu zen. AEBk sartu zen, komunismoa saihesteko. Gerra hasi zen, alde batetik AEBk eta Hego Vietnam, bestetik Ipar Vietnam eta Vietcong.

Estatu Batuarrek atzera egin behar izan zuten. Gerra iparraldekoen eta Hegoaldekoen artean izan zen. Azkenean, iparraldeak irabazi zuen eta erregimen komunista ezarri zen.

Beste gatazka batzuk eta amaiera

Urte horietan tentsio gehiago ere izan ziren. Adibidez, Pragako udaberria, Txinako iraultza, Suezko krisia, eta Poloniak eta Hungariak irekitzeko egindako ahaleginak.

1989. urtean, Berlingo harresia erortzearekin batera,Gerra hotza amaitu zen.

Entradas relacionadas: