22 testua antonio añoveros

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,77 KB

22. Testu iruzkina: Antonio Añoveros Bilboko gotzinaren sermoia (1974/02/24)


Jarraian aztertuko dugun testua sermoi bat da, apaiz baten hitzaldia delako eta  jendearengan eragina sortzeko da. Testu hau eduki aldetik, soziala dela esan daiteke, euskal herritarren kultura eta gizarteko eskubideetaz hitz  egiten duelako. Lehen mailako iturri historikoa da, hau da, egilea garai historikoa zuzenean bizi zutelako eta testua haiek sortu bezala heldu zaigula. Testua ez da kolektiboa, Antonio Añoveros Bilboko gotzaina idatzi zuelako. Hartzaileari dagokionez, publikoa da, herriei zuzenduta dagoelako, konkretuki Bilboko herritar katolikoei. 1974ko otsailaren 24an irakurritako sermoia dugu, Bilbon idatzia, frankismoaren bukaerako garaian.


Euskal Herriko egoera eta haien identitatea garatzeko zailtasunak salatzea da.  Bigarren mailako ideiak bi dira:

Lehenengoa, euskal gatazkaren nondik norakoetan sakontzen du. Euskal Herria bere hizkuntza propioekin, euskal nortasuna defendatzeko eskubide osoa du askatasunean oinarrituriko antolamendu sozio-politiko batean.


Bigarrena, euskal elizak egoera hori salatzeko duen ardura da.

Testua hobeto ulertzeko kontzeptu batzuk argituko ditut:

  • Antonio Añoveros: Gerra Zibilean altxatuen armadaren kaperaua izan zen. 60. Hamarkadan Cadizko eta Ceutako apezpikua izendatua izan zen eta 1971tik 1978ra arte, Bilboko apezpikua.Garai horretan idatzitako Francoren gobernuaren eta eliza katolikoaren arteko krisia sermoia ekarriko zuen.

  • Homilia: Erlijio kontuak azaltzeko eta eliztar guztiei helarazteko elizgizonek botatzen duten diskurtso bat da.


Gerra Zibilean eta ondorengo diktaduran elizak jokatuko zuen papera garrantzitsua izan zen. Elizako hierarkia altxatuen alde agertu zen eta Espainia indarrez hartzeko gerra hori gurutzada deituko zioten, fedegabeko guztien kontrako gurutzada hain zuzen ere. Mugimendu horiek erregimenaren onarpena eta Eliza katolikoaren babesa izan zuen gerraosteko diktaduran, baina urte batzuk geroago, frankismoaren aurkako oposizio-sektoreen jatorria izan ziren, eta abertzaletasunari loturiko oinarrizko fededunak erregimenari aurre egiten hasi ziren.

Desarrollismoaren garaian, oposizioa berrindartu zen, eta bi elementu hauek markatu zuten oposizioa: euskal Eliza katolikoak frankismoaren aurkako jarrera hartu zuenean eta euskal nazionalismo erradikala sortu zenean. Garai horretako beste elementu nabarmen bat ETA taldearen sorrera izan zen. Talde honen jatorria Bilboko Ekin unibertsitateko ikasleak sortu zuten. 1959an, ETAk manifestu bat plazaratu zuen, Euskal Herriaren ezaugarrien eta eskubideen alde, horretarako ikurrinak, pintadak eta panfletoak egin zituzten, era klandestinoan.

Gainera, Vatikanoko II. Kontzilioak adierazi zuen Espainiako Eliza katolikoak Francoren erregimenaren babesarekin amaitu behar zuela , Espainia erregimen antidemokratikoa zelako. Kontzilioa elizaren hierarkia berrantolatzen hasi zen eta honen helburua, adiskidetza politikoa zen.


1974an, Antonio Añoveros,  Bilbora iritzi zenean, euskal identitate kultural eta linguistikoa aldarrikatzen hasi zen frankismoaren bukaeran. Diskurtso honek gobernuaren erantzuna izan zuen baina erantzun honek gotzainaren atxiloketa ekarri zuen. Honekin, Añoveros euskal abertzaletasunen sinboloa bilakatu zen. Baina, Arias Navarro gobernuan zegoenean, Añoveros Erromara joan behar zen, baina ez zela joango esan zuenean etxe-kartzela inposatu zioten.


Trantsizioaren garaian, 1977an, hauteskunde demokratikoak egon ziren eta bi alderdiko sistema politikoa eratu zen, alde batetik, UCD, eta bestetik, PSOEk.  Hurrengo urtean, 1978ko Konstituzioa idazten hasi ziren. Kontituzioa izaera progresista zen, baina nolabaiteko anbiguotasuna ere bazuen, horrela, ezkerrak nahiz eskuinak onartu zuten. Bi ganberek onartu ondoren, erreferenduma egin zen.

1979an Euskal Herrian, Gernikako Estatutuaren idazketa amaitu zen.


Testu hau baliagarria da, frankismoaren bukaera eta Elizaren jarrera garai honetan ulertzeko eta baita Euskal Herriaren egoera kulturala batez ere ikusteko.


Entradas relacionadas: