Kooperatibaren Oinarriak: Definizioa, Baldintzak eta Antolaketa

Economía3,19 KB

Zer da Kooperatiba?

Kooperatiba sozietate mota bat da, eta bazkideen jardunaren helburua da enpresaren behar eta asmo ekonomikoak, sozialak eta kulturalak asetzea, egitura eta funtzionamendu demokratikoarekin.

Kooperatiba Izateko Baldintzak

  • Gutxieneko bazkide kopurua: 3.
  • Gutxieneko gizarte kapitala, kooperatibaren estatutuetan ageri dena.
  • Bazkide bakoitzaren erantzukizuna zorren eta betebeharren aurrean jarritakora mugatua da.
  • Sozietateen zergaren zuzeneko ordainketa.

Izaera juridiko gisa kooperatiba aukeratzen denean, zenbait balio eta printzipio jarraitu behar dira, eta horien nazioarteko kooperatiba aliantzan zehaztuta daude.

Kooperatiban Zereginen Banaketa: Eskuduntzak eta Erantzukizunak

  • Zuzendaritza: Kooperatiban behar diren zereginak planifikatzea, antolatzea, kudeatzea eta berrikustea.
  • Administrazioa eta Finantza Saila: Kooperatibako zereginak administratzea eta diruaren fluxuak kontrolatzea.
  • Marketin Saila: Bezeroen premiei antzematea eta premia horiek asetzeko produktuen salmenta orientatzea.
  • Merkataritza Saila: Kooperatibaren eta merkatuaren arteko harremanak programatzea eta antolatzea.

Zer da Organigrama?

Enpresa baten egituraren irudikapen grafikoa da, eta bertan agertzen dira osagaien arteko harremanak. Lanpostuen artean bi harreman mota daude:

  • Harreman Bertikala: Lanpostuen arteko lotura hierarkikoa denean, hau da, agintari eta mendeko erantzukizun mailaren arabera.
  • Harreman Horizontalak: Lanpostu edo sailen arteko zereginak koordinatu beharretik sortzen dira.

Estatutuak Egitea eta Erregistroa

Batzar Eratzailea

Lan talde osoa elkartu behar duzue, kooperatiba finkatzeko, estatutuen zirriborra egin eta kide guztien artean eztabaidatzeko. Ondoren, eraketa akta eta erregistro fitxa egin behar da.

Estatutuak Egiteko Elementuak
  1. Izena eta jardun eremua.
  2. Sozietatearen helbidea.
  3. Ekonomia erregimena.
  4. Sozietatearen organoak.
  5. Liburuak eta kontabilitatea.
  6. Desegitea.
3. Kooperatiben Erregistroan Izena Ematea

Kooperatibako erregistroan izena eman ondoren zuen kooperatibak nortasun juridikoa du.

Merkatu Ikerketa

Merkatua ikertzea esaten zaio informazioa biltzeari eta aztertzeari, ahalik eta kontsumitzaileen beharrak aurkitzeko eta asetzeko, eta enpresen informazio beharrak estaltzeko. Merkatua ikertu ondoren sartu ohi da produktu berria merkatuan:

  • Produktu edo zerbitzu batek merkatuan duen tamaina jakinda, zenbat kontsumitzaile izan ditzakeen neurtzeko.
  • Bezero gaiak xeheago sailkatzeko, adina, diru sarrerak, erosketa ohiturak etab. kontuan hartuz.
  • Lehiakideak, beren merkatu kuota, indarguneak eta ahulguneak identifikatzea.
  • Kontsumitzaileen exijentziak identifikatzea.
  • Salneurriak, irudiak, ontziak etab. kontsumitzaileengan duten eragina antzematea.
  • Produktu bat merkaturatzean porrot arriskua gutxitzea eta galerak saihestea.

Descargar

PDF Word HTML