Zer da ekintzailea izatea? Definizioa eta gakoak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,38 KB
Zer da ekintzailea izatea?
Gaur egun, leku guztietan entzuten da ekintzaileak izan behar garela. Baina zer da ekintzailea izatea? Ekintzailea ekonomia batean zerbitzu berriak sortu, horiek modu berri batez merkaturatu edo ekoizpen-metodo berriak asmatu eta aplikatzeari ekiten dion pertsona da.
Ekintzaile hitzaren bilakaera historikoa
Ekintzaile hitzaren esanahia asko aldatu da mendeetan zehar:
- Hasieran: Espainian eta beste herrialde batzuetan, abenturazaleei deitzeko erabiltzen zen.
- XVI. mendean (Frantzia): “Entrepreneur” hitza zubiak eta errepideak eraikitzen zituztenentzat erabiltzen zen.
- Espainian: Garai hartan, beste batzuekin kontratu bat lortzen zuen eta horren karguan zegoen pertsona zen.
- XX. mendearen hasieran: Esanahia aldatu eta pertsona berritzailea izendatzeko erabiltzen hasi zen.
Ekintzaile baten ezaugarri nagusiak
Ekintzailea izateko, ezaugarri batzuk izan behar dituzu. Pertsona ekintzailea honakoa da:
- Berritzailea eta dinamikoa.
- Arriskuak bere gain hartzeko prest dagoena.
- Sortzailea.
- Esku artean duen egitasmoa hazteko asmoa duena.
Ekintzailetzaren abantailak
Nire ustez, ekintzailea izatea ona da, eta abantaila gehiago ditu desabantailak baino. Ona da, zer egin nahi duzunaren ideia argia daukazulako, zerbaitek motibatzen zaituelako eta norberaren modura egin dezakezulako. Norberaren jabea izateak arriskuak ditu, baina baita gauza onak ere.
Together: Startinnova proiektua
Startinnova ekintzailea izatearen adibide bat da. Programa horretan, eskoletako ikasleek proiektu ekintzaileak sortzen dituzte. Gure taldea Nerea G., Nerea E., Igone G., Aintzane L. eta ni osatzen dugu, eta Together deitzen gara.
Gure proiektuaren helburua
Espainian (eta munduko leku askotan), krisia dela eta, lana aurkitzea ez da erraza. Horregatik, gazte askok ikasketak amaitu eta gero, atzerrira joaten dira lan egitera. Hala ere, beste herrialdeetara joateko baldintza asko eskatzen dituzte (paperak bete, etxebizitza eta lana bilatu...). Gure enpresak prozesu horiek errazten ditu: behar diren paperak kudeatzen ditugu, eta etxebizitza zein lana bilatzen laguntzen dugu, enpresa batzuekin elkartuta.