Kontabilitate Balantzea: Aktiboa eta Pasiboa Azaldua

Economía4,54 KB

Kontabilitate Balantzearen Egitura

Ibilgetua

Ibilgetu ukiezina: ikerketa, aplikazio informatikoak (software) eta marka industriala (ibilgetu ukiezinaren amortizazio metatua).

Ibilgetu materiala: lurrak, eraikuntzak, makineria, garraioak, altzariak eta informazioa prozesatzeko ekipamendua (ordenagailuak eta inpresorak).

Ondasun hifiezinetako inbertsioak: lur eta ondasun naturaletako inbertsioak (alokairua) eta eraikuntza inbertsioa (alokairua).

Epe luzeko finantza inbertsioak:

  • Epe luzeko inbertsioak ondare tresnetan (urtebete baino gehiago).
  • Epe luzeko kreditua: beste enpresa bati urtebete baino gehiagorako emandako mailegua.
  • Ibilgetu salmentagatiko epe luzeko kredituak: ibilgetua saltzean sortutako epe luzeko kredituak.

Ondare Garbia

Kapital soziala: bazkideen ekarpenak.

Erreserbak: aurreko urteetako irabaziak.

Ekitaldiko emaitza: urte honetako emaitza, sarreren eta gastuen arteko diferentzia.

Aktibo Zirkulatzailea

Izakinak:

  • Salgaiak (erosi eta saldu gabe transformatuak).
  • Lehengaiak (materia primak).
  • Bukatutako produktuak (lehengai hauekin fabrikatutakoak).

Bihurgarriak:

  • Bezeroak: niri zor didate eta nik kobratu ez dut.
  • Bezeroak, kobratzeko merkataritza efektuak: letra bidez kobratzeko diren efektuak.
  • Zordunak: enpresatik kanpoko beste zerbait dela eta zor didatenak.
  • Zordunak, kobratzeko merkataritza efektuak (letra).
  • Ogasun publikoa zordun: Ogasunak zor didana.
  • Gizarte Segurantza zordun.
  • Langileei emandako aurrerakinak.
  • Epe laburreko inbertsioak, ondare tresnak, epe laburreko kredituak eta ibilgetu salmentagatiko epe laburreko kredituak.

Erabilgarria:

  • Bankua: bankuetan dagoen dirua.
  • Kutxa: eskuragarri dagoen dirua.

Pasiboa eta Zorrak

Epe luzeko zorrak:

  • Kreditu erakundeekiko epe luzeko zorrak (bankuekiko dauden zorrak).
  • Epe luzeko ibilgetu hornitzaileak (ibilgetua erosi eta zorrean utzitakoa).
  • Epe luzera ordaintzeko efektuak (kanbio letrak ordaindu beharrekoak).

Epe laburreko zorrak

Epe laburreko zorrak: kreditu erakundeekiko epe laburreko zorrak.

Epe laburreko ibilgetu hornitzaileak: ordaindu beharreko epe laburreko zorrak.

Epe laburrera ordaintzeko efektuak: epe laburrean ordaindu beharreko efektuak.

Hartzekodunak eta merkataritza zorrak
  • Hornitzaileak: erosketengatik ordaindu beharrekoak.
  • Hornitzaileak, ordaintzeko merkataritza efektua (letra).
  • Zerbitzu prestazioengatiko hartzekodunak: zerbitzuengatik zor direnak.
  • Hartzekodunak, merkataritza efektuak (letra).
  • Ogasun publikoa hartzekodun, Gizarte Segurantza eta ordaintzeko langileen soldata.

Descargar

PDF Word HTML