Barne komunikazio plana: garrantzia eta faseak

EconomíaActualizado el 3,25 KB

Resumen

Dokumentu honek barne komunikazio plan baten helburua, beharrezko baldintzak eta plana osatzen duten faseak azaltzen ditu. Enpresako komunikazioa hobetzeko zuzendaritzaren laguntza eta kide arduradun baten izendapena nola behar diren ikasiko da. Halaber, proiektutik jarraipenera arteko faseak eta plan batek bete beharreko ezaugarriak (harrera, jarduera, gizarte eta pertsonen arteko informazioa) aurkezten dira.

Puntos clave

  • Barne komunikazio planaren helburua enpresaren komunikazioa hobetzea eta partaideak komunikazioaren garrantziaz ohartaraztea da.
  • Plana egiteko zuzendaritzaren laguntza behar da eta plana burutzeko enpresan kide bat izendatu behar da.
  • Planaren faseak hauek dira: proiektua, komunikazioa, diagnostikoa, diseinua, aurkezpena, ezarpena eta jarraitzea.
  • Diagnostikoan enpresak ondo eta gaizki egiten dituen gauzak detektatzen dira.
  • Jarduera informazioak hiru mota ditu: zuzendari bakoitzaren harremana, goi zuzendariaren informazioa eta langileen zalantzen argitzea.
  • Harrera informazioak langile berriei enpresaren izaera, helburuak eta eginbeharrak azaltzen dizkie.
  • Pertsonen arteko komunikazioari arauak jartzea komeni da bidezkoak ez diren portaerak saihesteko.

Ponte a prueba

Barne komunikazio planaren helburua enpresaren komunikazioa hobetzeaz gain, enpresako partaideak komunikazioaren garrantziaz ohartzea da. Barne Komunikazio Plan bat egiteko, beharrezkoa da zuzendaritzaren laguntza eta baita enpresan kide bat izendatzea plana burutzeko. Horrez gain, kide horrek, departamendu ezberdinetako langileen laguntza edukiko du plana aurrera eramateko.

FASEAK:

  1. Proiektua: Enpresaren proiektua adieraztean datza. Goi helburua, baloreak, estrategia nagusiak, printzipioak… definitu beharko dira eta horiek idatzi.
  2. Komunikazioa: Barne komunikazioak enpresan dituen oinarrizko printzipioen azalpena.
  3. Diagnostikoa: Enpresan orain arte egon izan den informazioa berrikusiko da, enpresak ondo eta gaizki egiten dituen gauzak detektatzeko.
  4. Diseinua: Enpresaren alde informala ahaztu gabe (hau da, langileek-adiskideek beraien artean egiten dituzten komunikazio motak…), plana bera diseinatuko da. Garrantzitsua da, planak, orain arte erabilitako informazio mota, kasu bakoitzean erabiliko den informazioa, informatzeko era… txertatzea.
  5. Aurkezpena: Plana erabiltzen hasi aurretik, enpresan maila hierarkikoaren arabera batzar batzuk egin beharko dituzte, jendearen iritzia kontuan hartzeko eta plana ezagutzera emateko.
  6. Ezarpena: Hau da, plana bera egingo da. Martxan jarriko da plana.
  7. Jarraitzea: Plana bera jarraitzen den ikusteko aldian behin ikuskaritza batzuk egingo dira (inkestak eginez, elkarrizketak eginez…). Hau da, laburbilduz, planak ezarri dituen helburuak betetzen diren ikusi beharko da.

Barne komunikazio planaren ezaugarriak: Bete beharko diren ezaugarriak hauek dira:

  1. Harrera informazioa: Langile berriak enpresara heltzean ez dutenez enpresa ezagutzen, informatu egin beharko zaie enpresaren izaerari, helburuei, nortasunari, eginbeharrei… buruz.
  2. Jarduera informazioa: Hiru jarduera mota daude:
    1. a) Zuzendari bakoitzak bere langileekin duen harremana: Frekuentzia handiarekin egin burutu da informazio mota hau. Enpresaren etorkizuneko planei buruz... jakinarazi beharko die.
    2. b) Goi zuzendariak langileekin duen informazioa: Urtean behin bilerak edo hitzaldiak eman beharko ditu goi zuzendariak langile guztien aurrean. Enpresaren helburuak, asmoak, planifikazioak… azalduko dizkie.
    3. c) Langileen zalantzak argitzea: Langileek egiten dituzten galdera gehienak erantzun beharko dira.
  3. Gizarte informazioa: Langileek beraien lan jarduerari buruzko informazioa jakin nahiko dute (helburuak betetzen dituzten, eraginkorrak diren…).
  4. Pertsonen arteko informazioa: Pertsonen arteko komunikazioari arauak jartzea egokia izango litzateke, bidezkoak ez diren portaerak ekiditeko.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da barne komunikazio plana?

Enpresaren barne komunikazioa hobetzeko eta partaideak komunikazioaren garrantziaz jabetzeko egiten den plana da. Zuzendaritzaren laguntza behar du eta kide bat arduratzen da burutzeaz.

Zein dira barne komunikazio planaren faseak?

Proiektua, komunikazioa, diagnostikoa, diseinua, aurkezpena, ezarpena eta jarraitzea dira faseak. Azken fasean planak ezarritako helburuak betetzen diren ikuskatzen da.

Zein dira jarduera informazioaren hiru motak?

Zuzendari bakoitzaren eta bere langileen arteko harremana, goi zuzendariak langile guztiei urtean behin ematen dien informazioa eta langileen zalantzei erantzutea dira.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da barne komunikazio planaren helburu nagusia?
2. Zein fasetan detektatzen dira enpresak ondo eta gaizki egiten dituen gauzak?
3. Zein fasetan egiten dira batzarrak jendearen iritzia kontuan hartzeko?
4. Zer egiten da jarraitzeko fasean?
5. Zein informazio mota jasotzen dute langile berriek?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.