Konstituzio Eskubideak: Adierazpen Askatasuna eta Intimitaterako Mugak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,16 KB
Espainiako Konstituzioak hainbat eskubide aitortzen ditu, baina horiek ez dira absolutuak, eta askotan elkarren artean talka egiten dute. Jarraian, eskubide horien arteko gatazkak eta haien mugak aztertuko ditugu, kasu praktikoen bidez.
Kazetaritza eta Ohore Eskubidea: Pedro P. kasua
Kazetariek informazioa emateko eskubidea dute, 20.1.d artikuluan aitortua, baina eskubide horri 18.1 artikulua kontrajarri egiten zaio, ohore eta izen ona babesten baititu. Kasu honetan, kazetariak iturri fidagarrietan oinarritu ziren, eta haien asmoa ez zen txarra izan. Hala ere, garrantzitsua da jakitea Pedro P. ospetsua den ala ez. Ezaguna bada, komunikabidearen argudioak indartsuagoak izango dira.
Pedro P.-k zuzenketa eska dezake. Zuzenketa argitaratzen ez bada, 18.1 artikuluko eskubidea defendatzeko aukera izango da, lehenengo unean asmorik ez bazegoen ere, bigarrenean, berriz, bai.
Irakaslearen Askatasuna eta Mugak Ikasgelan
AB historia irakaslearen kasuan, Estatuak mugak jartzen dituela jakin behar da. Muga horiek apurtzen badira, arauetan esaten dena ez da betetzen. Abokatuak egoera zein den adieraziko die.
20.1.a artikuluak pentsamendu, ideia eta iritziak askatasunez adieraztea baimentzen du, eta 20.1.c artikuluak katedra-askatasuna aitortzen du. Hala ere, aipatutako artikuluek 20.4 artikuluaren mugarekin egiten dute topo, ohore-eskubidea gainditzen baita. Gainera, artikulu horretan bertan oinarritutako gazteen eta haurren babes-eskubidea urratzen da. Horrez gain, 18.1 artikuluko judutarren ohorea ere urratzen da.
Gure argudioak Konstituzioan kokatzeko, 27.5 artikuluan oinarritu gaitezke. Azkenik, 27.8 artikulua aipa daiteke, botere publikoek ikasgeletan gertatzen dena kontrolatzeko ardura dutela dioelarik.
Lanbide Isilpekotasuna eta Poliziaren Eskumenak
Aldizkari batean argitaratutako kasu honetan, EK-ko 20.1.d artikuluak lanbide-isilpekotasuna aitortzen du, baina honek pertsonen izena babesten du. Beraz, hemen babes hori zalantzan egongo litzateke, gutuna hartzera sartzen baitira.
Bestalde, 55.2 artikuluak, talde armatu eta terrorista bada, poliziari aukera ematen dio bertan sartu eta arakatzeko, eta epaileari 24 orduko epean jakinarazi beharko dio. Lanbide-isilpekotasunak ez du gutuna babesten, baizik eta pertsona. Beraz, posible da hori poliziak egitea.
Sorkuntza Eskubidea eta Familiaren Intimitaterako Eskubidea
Maitane kasuan, 20.1.b artikuluan literatura, artea, zientzia eta teknika ekoiztu eta sortzeko eskubidea aitortzen da. Baina ikusi beharko da 18.1 artikuluan onartutako ohore, intimitate eta irudiaren eskubidea urratzen den ala ez.
Gainera, ikusi beharko litzateke familia famatua den ala ez, horrela ikusteko ea albiste bilakatu daitekeen ala ez. Albiste bilakatuko balitz, familia ez litzatekeelako hain babestuta egongo. Familia ezaguna zen herrian, baina ez Portugalen. Beraz, auzitegiek familiaren intimitatea urratu zela erabaki zuten, ez baitzuten albistetzat hartu.