Kolonialismoa eta Lehen Mundu Gerra — Ariketak

Historia6,8 KB

Idatzi zure testua. Ariketak:

Kolonialismoa eta Lehen Mundu Gerra — Ariketak

1. Kolonialismoa ahalbidetu zuten faktoreak

Faktoreak:

  • Ekonomikoak: Europako herrialde industrializatuek merkatu berriak behar zituzten euren industria hedatzeko eta lehengaiak merkeago eskuratzeko.
  • Demografikoak: Europako biztanleria hazkunderengatik, lurralde berrien bila jo zuten immigrazio eta bizi-baliabideak zabaltzeko beharra zenez.
  • Politikoak: Europako potentziek beren prestijioa eta eragina handitu nahi zuten lurralde berrietan.
  • Ideologikoak: Europako nazionalismoek zenbait herrialderen handitasuna defendatzen zuten eta beste lurralde batzuk zapaltzeko eskubidea aldarrikatzen zuten.

2. Inperialismoa defendatzeko interes politikoak

Interes politikoen artean ohorea eta prestigioa lortzea zuten garrantzitsutzat; halaber, nazionalismoa goraipatu nahi zuten eta atzerriko lurraldeen menpeko izateak estatuaren indarra erakusten zuen.

3. Koloniaren konkistaren faseak

Afrikaren kasua adibidetzat hartuta, kolonia okupazio mota berriak XIX. mendeko garaietan eman ziren.

XIX. mendearen hasieran, kostaldeko faktoriak eta kolonia txikiak zeuden Europaren menpe. Mendearen erdirako, esploratzailez eta misioz josi zen Afrika. 1870etik aurrera Europako potentziek kontinentea armaz hartu eta kolonizatzeari ekin zioten.

4. Nork izan zituen inperio kolonial handienak?

Britainia Handia eta Frantzia izan ziren inperio kolonial handienetakoak.

Britainia Handia:

  • Guyana (Britainiarra), Kanada, Egipto, Sudan, Nigeria, Hegoafrika, India, Birmania, Australia, Zelanda Berria eta hainbat artxipelago estrategiko mundu osoan.

Frantzia:

  • Guyana Frantsesa, Aljeria, Maroko, Mendebaldeko Afrika Frantsesa, Ekialdeko Afrika Frantsesa, Madagaskar, Indotxina eta hainbat artxipelago estrategiko mundu osoan.

5. Europatik kanpoko potentziak eta joerak

Europarrak ez diren potentzia batzuk ere kolonialismoan parte hartu zuten, beren interes ekonomiko eta estrategikoengatik.

Ameriketako Estatu Batuak (AEB): AEBek ekonomia interesengatik jardun zuten, adibidez, Karibean, Ameriketako Erdialdean eta Hegoaldean; halaber, AEBek Errusiari Alaska erosi zioten.

Japonia: 1876tik aurrera Japoniak Koreako penintsulan esku hartu zuen. Japoniaren garaipenek eragin zuten Mantxuriara hedatzea; 1905ean, Japoniak Tsar Errusiaren aurkako gerra irabazi zuen interes kolonialengatik.

6. Europar herrialdeen arteko ezberdintasunak

XX. mendearen aurretik herrialde europarren artean desberdintasun politiko nabarmenak zeuden.

Herrialde industrializatu batzuek sistema demokratikoak eta liberal konstituzionalak zituenak kontsolidatu zituzten, parlamentu-sistemak barne.

Alemaniako Inperioa, nahiz eta konstituzionala izan, Kaiserrak modu autoritarioan erabiltzen zuen boterea. Bismarck kantsilerrak Europako oreka mantentzen lagundu zuen aliantza eta politika diplomatikoko egiturak erabiliz. Oreka hori Vilhelm II.ak eteteak bake armatua eta I. Mundu Gerrarako bidea irekiz eragin zuen.

Europako inperio zaharretan, Antzin Erregimenari antzeko sistema politikoak bizirauten jarraitu zuten: Errusia, Austro-Hungariar Inperioa eta Ottomanar Inperioa kasu.

7. Zer da 'bake armatua' eta tentsioak

Izen horrek Europako potentzien arteko tentsio handiak adierazten ditu: alde bakoitzak armamentu handia pilatu eta militarizazioan inbertitu zuen, eta ondorioz bake iraunkorra mehatxatuta zegoen.

8. Alsazia eta Lorena: lehia

Alsazia eta Lorena meatzaritzan eta industria baliabideetan aberatsak ziren. Alemaniaren unifikazioaren ondoren lurralde horiek Alemaniaren menpe geratu ziren, eta hori izan zen Frantziaren eta Alemaniaren arteko tentsio eta lehiaren iturrietako bat.

9. Armamentu lasterketa esaten denean

Armamentu lasterketa esaten denean esan nahi da ekoizpen industrial osoa armak eta militarizaziorako baliatzen zela; herrialde askok fabrikazio militarrerako gaitasuna handitu zuten azkar.

10. Lehen Mundu Gerrak eragin zituzten faktore nagusiak

Lehen Mundu Gerraren eragile nagusiak honako hauek izan ziren:

  • Europar inperioen arteko norgehiagoka euren domeinu kolonialak hedatzeko.
  • Nazioen eta identitatearen goraipamena; nazionalismoaren hazkundea eta inperio handietatik independizatzeko grinak.
  • Politika aliantzen eta militarizazioaren konbinazioak tentsioak handitu zituen.

11. Zein aliantzak zeuden?

Aliantza Hirukoitza: Alemania, Austria-Hungaria, Italia.

Entente Hirukoitza: Frantzia, Britainia Handia, Errusia.

12. Gerrako fase nagusiak

Lehen Mundu Gerran fase nagusi hauek bereizten dira:

  • Mugimenduen gerra: Alemania eraso azkarrekin hasi zen, baina eraso horiek Mendebaldeko frontean (Frantzia eta Britainia Handiaren aurka) eta Ekialdeko frontean (Errusiaren aurka) gelditu ziren.
  • Lubakien gerra: Gatazkaren fase luzeena eta gogorrena; metro batzuen irabazpenek askotan mila hildako izan zituen. Adibide nagusia Verdungo bataila da.
  • 1917ko krisia eta amaiera: Errusia gerratik erretiratu zen eta AEBek sarrera erabakitzailea izan zuten; 1918an aliantza zentralek armistizioa eskatu zuten eta giza-hondamendia amaitu zen.

13. Gerrako fronte garrantzitsuak

Fronte nagusiak honakoak izan ziren: Mendebaldeko frontea (Frantziarekin eta Britainia Handiarekin) eta Ekialdeko frontea (Errusiarekin).

14. Gerra berritasunak

Lehen Mundu Gerran aurkitu ziren garairako berritasun hauek izan ziren: errekruitu masiboak (gerra egiten ahal zuten gizonen mobilizazioa), arma berri askoren erabilera eta lehen aldiz propaganda eraginkor batek gerran baldintzatzen zuen ikuspegia eta sostengua.

15. Bake-tratatu nagusiak eta hitzarmena

Gerra 1919an amaitu zen Versaillesko bakea sinatzearekin. Frantziak eta Erresuma Batuak Alemaniari baldintza zorrotzak eta izaera iraingarri batzuk ezarri zizkioten.

16. Gerra ondorio ekonomiko eta sozialak

Ondorio sozialak: Aurrekaririk gabeko heriotza eta zauritu kopuruak izan ziren. Langile klasearen eta goi-mailako klase ertainaren pobretzea nabarmendu zen; emakumeek etxetik kanpo lan egitea areagotu zen gerraren ondorioz.

Ondorio ekonomikoak: Europako herrialdeek galerak eta kalte material handiak jasan zituzten. Europa AEBekin zorpetu zen eta, ondorioz, Europak munduko hegemonia galdu zuen, AEBek nagusitasuna lortuz, edo hemen!

Descargar

PDF Word HTML