Animalien Digestioa, Garraioa eta Iraizketa: Laburpena

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,02 KB

Animalien Digestio-sistemak eta Funtzioak

Digestio-motak Filumaren Arabera

  • 1. Poriferoak: Zelula barruko digestioa dute. Koanozitoak dituzte, zelulak flageloekin elikagaiak hartzeko.
  • 2. Knidarioak: Digestio mota mistoa dute: Zelulatik kanpokoa (barrunbe gastrikoaren barruan, digestio partziala) eta zelula barruan amaitua. Knidozitoak (zelula paralizanteak) dituzte (adibidez, medusak).
  • 1. Platihelmintoak: Digestio mistoa / Digestio-hodi sinplea dute (adibidez, tenia).
  • 2. Anelidoak: Zelulatik kanpoko digestioa / Digestio-hodi osoa dute (paparoa elikagai-biltegi, hera).
  • 3. Moluskuak: Zelulatik kanpokoa, Digestio-hodi osoa. Hepatopankrea izeneko guruina dago. Taldeen arabera:
    • Bibalbioak: Ura iragazi.
    • Gasteropodoak: Erradula mastekatzailea.
    • Zefalopodoak: Adar itxurazko mokoa.
  • 4. Artropodoak: Digestio-aparatu osoa. Ahoan zenbait apendize elikadura motaren arabera.
  • 5. Ekinodermatuak: Digestio-aparatu osoa. Ahoa erdian dago. Aristotelesen linterna (hortz egitura berezia). Bost-heste-zaku. Uzkia atzealdean dago.

Gas-Trukea eta Garraio-sistemak

Arnas-sistemak

  • Azala: Mehe eta hezez estalita gorputza, odol-kapilarrekin harremanetan dago (adibidez, lur-zizarea).
  • Zakatzak: Azalaren ebaginazioak (kanpora) edo hedapenak dira kanpoko ingurunera luzatzen direnak, xapla edo harizpi gutxi asko adarkatu batzuen bitartez. Barruan odol kapilarrak daude. Azala mehea eta heze dago beti (anelido, molusku batzuek, krustazeoak…).
  • Birikak: Azalaren inbaginazio (barrura), animalien barruan barrunbeak eratu. Barrunbe horietako azala mehea da eta kapilarrekin kontaktuan dago (barraskiloak, narrastiak…).
  • Trakeak: Hodi adarkatuak, animaliaren gorputzean barneratu ahala gero eta txikiagoa da hodien diametroa. Hodi horietan airea zeluletara zuzenean heltzen da.

Zirkulazio-fluidoak

Hidrolinfa: Ekinodermoetan, itsasoko uraren antzeko osaketa. Ez dauka gasak eramateko molekularik, baina elikagaiak eta hondakin metabolikoak garraiatzen ditu. Hemolinfa: Molusku eta artropodoetan, hemozianina pigmentua du. Odola: Ornodunetan, hemoglobina pigmentua du; anelidoetan, hemoeritrina pigmentua.

Zirkulazio-sistemak

LINFA HODIAK: Kapilar sare batek osatua, iragazkorrak dira. Baso gero eta handiagoetan biltzen dira, loditze batzuk zeharkatzen dituzte: guruin linfatikoak. Gorputz osoan banatuta daude, ehun konjuntiboak osatzen ditu, eta linfozitoak heldu egiten dira.

ZIRKULAZIO TXIKIA (<3): Birikak eta bihotza. Odol desoxigenatua bihotzetik biriketara ateratzen da, biriketan gas-trukea gertatzen da (oxigenatua), eta bihotzera itzultzen da ezker aldera.

ZIRKULAZIO HANDIA (Osoa): Bihotz osoa. Odol oxigenatua ezker bentrikulutik ateratzen da arteria nagusietara, kapilarretara, zeluletara, zainetara, eta kaba zainetik bihotzaren eskuin aurikulara itzultzen da. Aurikula sistolea, bentrikulu sistolea eta diastole orokorra.

Iraitz-sistemak eta Iraizketa

Iraizketa-motak

Amoniotelikoak: Amoniakoa iraizten (arrainak). Urikotelikoak: Azido urikoa kristal eran kanporatzen (intsektuak, hegaztiak eta narrastiak). Urotelikoak: Urea (anfibioak, narrasti lehorrak eta ugaztunak).

Iraitz-organoak

  • Protonefridioak: Platelminto eta nematodoetan. Hodi itxi adarkatuak dira. Mutur itxian hondakinak hartzen dira zelula ziliatuak dituzte (flamigeroak). Mutur irekia (nefridioporoa) kanporatzeko.
  • Metanefridioak: Anelido eta moluskuetan. Bi muturretik irekitako hodiak dira: Nefrostoma (zelomatik hondakinak hartu) eta Nefridioporoa (hondakinak kanporatu).
  • Malpighiren hodiak: Intsektuen ohiko organoak. Digestio-hodiaren ebaginazio meheak. Gorputz-barrunbeko muturra itxita, digestio-hodiaren muturra irekita.
  • Guruin berdeak: Krustazeoek soilik dituzte. Antenen eta masailezurren oinarrian daude. Hondakinak biltzeko zakua eta substantzia erabilgarriak birxurgatzeko hodia. Nefridioporotik hondakinak kanporatzeko puxika.

Digestio-Jariaketak

Listu guruinak: (Ura + amilasak + lisosoma). Guruin gastrikoak: (H2O, HCl, pepsina, lipasa, musina). Heste-urina: (H2O, amilasa, maltasa, laktasa, lipasa, sakarasa). Are urinak: (Amina, H2O, tripsina, lipasak, amilasak, nukleasak). Behazuna: (H2O, kolesterola, behaz. gatzak eta pigmentuak).