Klimograma baten azterketa: prezipitazioak eta tenperaturak
Resumen
Dokumentu honek klimograma baten iruzkina egiteko urratsak azaltzen ditu: prezipitazioen kopurua eta banaketa, tenperatura batezbestekoak eta bitarte termikoa, idortasuna Gaussen eta De Martonne indizeen bidez, klima mota eta kokapen geografikoa. Azkenik, klimak landaretzan, hidrografian eta giza jardueretan duen eragina nola aztertu azaltzen du.
Puntos clave
- Klimogramak urte osoko tenperatura batezbestekoak (gradutan) eta prezipitazio totalak (mm-tan) islatzen ditu.
- Prezipitazioak urteko kopuruaren, banaketaren eta formaren arabera aztertzen dira; 30 mm-tik beherako hilabeteak hilabete lehortzat hartzen dira.
- Tenperaturen azterketan lau balore aztertzen dira: urteko batezbestekoa, hilabete hotzenaren eta epelenaren tenperatura eta bitarte termikoa.
- Gaussen indizearen arabera hilabete bat lehorra da 2·TºC ≥ Pmm bada.
- De Martonne indizeak (P / (T+10)) idortasun orokorra sailkatzen du: klima hezea, erdi hezea, erdi lehorra, estepakoa edo basamortukoa.
- Klima mota (ozeanikoa, mediterraneoa, mendikoa, Kanarietakoa) zonalde geografiko batean kokatzen da bitarte termikoaren eta udako eta neguko tenperaturen arabera.
Klimograma baten iruzkina
1. Sarrera
Aztergai dugun grafikoa diagrama klimatiko bat da. Bertan, behatoki meteorologiko jakin batean urte osoan zehar jasotako datuak islatzen dira, tenperaturen batezbestekoak eta prezipitazio totalak hain zuzen ere, lehenak gradu zentigradotan eta bigarrenak mm-tan emanak.
Klimograma iruzkintzeko, prezipitazioak, tenperaturen batezbestekoak eta idortasuna aztertu behar dira. Ondoren, lortutako datuen arabera hausnarketa egin eta dagokion zonalde klimatikoa adierazi. Amaitzeko, baldintza klimatiko jakin horiek inguruan duten eragina azaldu behar da: landaretza, ibai erregimena eta giza jarduerak.
2. Prezipitazioen azterketa
Urteko kopuru osoa:
- Oso ugaria: 1000mm-tik gorako prezipitazioak - Mendiko klima
- Ugaria: 800mm-tik gorako prezipitazioak - Klima ozeanikoa
- Urria: 800 eta 300mm arteko prezipitazioak - Klima mediterraneoa, kostakoa edo kontinentalizatua
- Moderatua: 800 eta 500mm arteko prezipitazioak - Klima mediterraneoa, kostakoa edo kontinentalizatua
- Oso urria: 300mm-tik behera - Klima mediterraneoa, subdesertikoa edo estepakoa
- Erabat urria: 150mm-tik behera - Basamortuko klima
Banaketa:
Banaketa adierazteko, hilabete lehorren kopurua adierazi behar da (30mm-tik beherako prezipitazioak dituztenak), baita prezipitazio gehien eta gutxien dituzten urtaroak ere.
- Erregularra: ez dago hilabete lehorrik - Klima ozeanikoa
- Nahiko erregularra: gehienez bi hilabete lehor daude - Klima ozeanikoa, klima mediterraneo kontinentalizaturako trantsiziokoa
- Irregularra: 2-7 hilabete lehor daude - Klima mediterraneoa, subdesertikoa edo estepakoa
- Oso irregularra: 7 hilabete lehor baino gehiago daude - Klima mediterraneoa, kostakoa edo kontinentalizatua
Forma:
Prezipitazioek euri edo elur forma izan dezakete. Neguko hilabeteetako batez besteko tenperatura 0 gradukoa edo txikiagoa denean, elurra egiteko aukera handia egongo da.
3. Tenaturen azterketa
Lau balore aipatu behar dira, eta ondoren datu horiek interpretatu:
- Urteko batez besteko tenperatura
- Urteko hilabete hotzeneko tenperatura minimoa eta zein hilabetetan ematen den
- Urteko hilabete epeleneko tenperatura maximoa eta zein hilabetetan ematen den
- Bitarte termikoa
Urteko batezbesteko tenperatura:
- Txikia: 10 gradutik beherakoa - Mendia
- Freskoa: 10 eta 12,5 gradu bitartekoa - Iparraldeko latitudea, itsasoaren eraginik gabe (ipar goi-lautada)
- Moderatua: 12,5 eta 15 gradu bitartekoa - Bizkaiko golkoaren kosta, Ebro haranaren ertzak, eta hego goi-lautada, Extremadura eta ekialdeko Andaluzia izan ezik
- Beroa: 15 eta 17,5 gradu bitartekoa - Ebroren haranaren erdialdea eta Extremadura
- Handia: 17 gradutik gorakoa - Guadalquivirren haranaren erdialdea, kosta mediterraneoa eta hegoatlantikoa, eta Kanariak (goiko inguruak izan ezik)
Udako tenperatura:
- Beroa: hilabete bateko batez besteko tenperatura 22 gradukoa edo handiagoa denean
- Epela: hilabete bateko batez besteko tenperatura 22 gradukoa baino txikiagoa denean
Neguko tenperatura:
- Leuna: hilabeterik hotzeneko batez besteko tenperatura 10 gradutik beherakoa denean
- Moderatua: hilabeterik hotzeneko batez besteko tenperatura 10 eta 6 gradu artekoa denean
- Hotza: hilabeterik hotzeneko batez besteko tenperatura 6 gradutik beherakoa denean
Bitarte termikoa:
- Kosta: 15 edo 16 gradukoa
- Oso txikia: 8 gradutik beherakoa - Kanariak
- Txikia: 9 eta 12 gradu bitartekoa - Bizkaiko golkoaren kosta
- Moderatua: 12 eta 15/16 gradu bitartekoa
- Barrualdea: 16 gradutik gorakoa - Iberiar penintsularen barrualdea
4. Idortasunaren analisia
Hileko idortasuna:
Gaussen indizea: hilabete bat lehorra izango da, (2·TºC= edo > Pmm) betetzen denean.
- Hilabete lehorrak 0 eta 2 bitartean badira - Klima ozeanikoa
- Hilabete lehorrak 2 baino gehiago badira - Klima mediterraneoak
Idortasun orokorra:
De Martonne indizea: Prezipitazioen kopuru osoa / urteko batez besteko tenperatura + 10 (zatiketa)
- 30 baino gehiago: Klima hezea
- 30-20: Erdi hezea
- 20-10: Erdi lehorra
- 10-5: Estepakoa
- 0-5: Basamortukoa
5. Ondorioak atera: Klima ebatzia
Klimaren sailkapena:
- Klima mota: ozeanikoa, mediterraneoa, mendikoa edo Kanarietakoa
- Klima hori azaltzen duten faktore geografiko eta atmosferikoak: latitudea, erliebea, itsasoarekiko distantzia, antizikloiak, borraskak eta fronteak
Klimaren kokapen geografikoa:
Klima mota zehaztu ondoren, zonalde geografiko batean kokatu behar da, faktore hauek kontuan izanda:
- Bitarte termikoa: klima mota kostan ala barrualdean kokatzen den adierazten du
- Neguko eta udako tenperaturak: klima mota ipar ala hego latitudean kokatzen den adierazten du
6. Inguru biogeografikoaren eta bertako hidrografiaren berri eman
Inguruan izan beharko lukeen eta gaur egun aurkitu daitekeen landarediaren azalpena egin (landaredi potentziala eta landaredi erreala). Hidrografia ere aipatu behar da, hala nola ibai erreximena eta ibaien nolakotasun edo ezaugarri nabarmenenak. Azkenik, klimak inguru naturaleko beste osagai batzuetan edo giza jardueretan duen eragina aztertu behar da:
- Inguru naturaleko osagaiak: landaretza, ura, zorua...
- Giza jarduerak: populatzea, nekazaritza, energia ekoizpena, turismoa...
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer adierazten du bitarte termikoak?
Bitarte termikoak urteko hilabete epelenaren eta hotzenaren tenperaturen arteko aldea adierazten du. Klima kostakoa edo barrualdekoa den adierazteko erabiltzen da: bitarte txikia kostan eta handia barrualdean ohikoa da.
Noiz da hilabete bat lehorra Gaussen indizearen arabera?
Hilabete bat lehorra da 2·TºC baino prezipitazio txikiagoa duenean (2·TºC ≥ Pmm). Hilabete lehorren kopurua klima mota zehazteko erabiltzen da.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.