Nekazaritza eta Abeltzaintza: Intentsiboa vs. Estentsiboa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,49 KB

Nekazaritza Sistemak

Bi nekazaritza sistema nagusi daude, lurraren erabilera eta ekoizpen-metodoetan nabarmen desberdintzen direnak:

  • Nekazaritza Intentsiboa: Lursail txiki batean ahalik eta uzta gehien lortzea du helburu. Horretarako, makineriaren zein ongarrien erabilera intentsiboa eta tenperatura eta hezetasun baldintza kontrolatuak behar dira. Horrek hektareako errendimendu handiak ematen ditu, baina lurra eta ingurumena kaltetzen ditu.
  • Nekazaritza Estentsiboa: Lursail handietan eta baliabide gutxitan ekoizpenak lortzea du helburu. 1960. hamarkadara arte modu tradizionalean erabili da, eta 1990. hamarkadatik aurrera modu postproduktibistan. Honen ezaugarriak dira: lur-eremu handien erabilera, ongarrien erabilera eza, langile gutxi, lurzoruen txandaketa, errendimendu txikiak hektareako, makineria urria eta ingurumenean eragin txikia.

Abeltzaintza Sistemak

Abeltzaintzan ere antzeko bereizketak egiten dira:

  • Abeltzaintza Intentsiboa: Abere kopuru handia ikuilu, etxalde eta eremu itxietan hazten ditu. Pentsu janaria erabiltzen da eta aberea bizi eta garatu egiten diren baldintzak guztiz kontrolatzen dira. Animalien hazkuntza eta ugalketa azkartzen da, ekoizpena handitzeko. Era berean, teknologia biogenetikoaren erabilera egiten da, non ekoizleak ezartzen dituen baldintzetara hobekien moldatzen diren abereak hautatzen diren. Abeltzaintza intentsiboaren garapenak kezka eragiten du gizartean, abereak bizi diren baldintza krudelak direla eta, eta ingurumenean abereek sortutako hondakinak eta abereen artean garatzen diren gaixotasunengatik. Arazo horien adibide garbiena makrogranjak dira.
  • Abeltzaintza Estentsiboa: Sistema honek lur eremu zabalak erabiltzen ditu, abere gutxiago mantentze arinagoarekin, teknika tradizionalen erabilera, ingurumenarekiko errespetua eta ekoizpen txikia eta tokiko kontsumoa sustatzen ditu. Antzinatik sortu zen, batez ere Erdi Aroan, nekazaritza eta abeltzaintza tradizionala nagusi zirela. Lurralde zabaletan abereek askatasunez bazkatzen zuten. Europan, landa-gizarteetan ohiko sistema izan zen; hala ere, industriaren eta nekazaritzaren modernizazioaren ondorioz, XX. mendearen erdialdetik aurrera, abeltzaintza intentsiboak indarrean jarri dira.

Terminologia Garrantzitsua

ENA eta NBP

  • ENA (Erabilitako Nekazaritza Azalera): Lur landuen eta gainazal iraunkorretarako lurren azaleraren multzoa da. Landutako lurretan sartzen dira belar-laboreak, lugorriak, familia-baratzeak eta zurezko laboreei eskainitako lurrak.
  • NBP (Nekazaritza Politika Bateratua): Europar Batasunak nekazaritzan hartzen dituen erabakiak eta neurriak koordinatzen dituen politika da. 1962an hasi zen, eta bere helburuak elikagai nahikoak izatea, nekazarien bizi-baldintzak hobetzea, eta merkatuen gorabeherak kontrolatzea dira. Politikak ingurumenaren eta osasunaren aldeko arauak ere baditu. Nekazariei laguntzeko fondo batzuk daude, EBren aurrekontuetatik dirua jasotzen dutenak.

Beste Kontzeptu Batzuk

Nekazaritza-ustiapena

Nekazari berak landatzen dituen lurzatien multzoa da, edozein dela ere landatzeko modua (jabetza, alokairua, apartzeria, etab.).

Akuikultura

Ur gezako eta gaziko uretako organismoak haztea eta biltzea da, giza kontsumorako eta kontserbaziorako. Neurri txikiagoan kirol-arrantzako askatze-modalitaterako eta natura-espazioak birpopulatzeko erabiltzen da.

Testu Koherentea

Nekazaritza intentsiboa eta estentsiboa bi sistema desberdin dira, eta bakoitzak modu ezberdinean kudeatzen du lurraren erabilera. Nekazaritza intentsiboa lurraren azalera txiki batean egin ohi da, baina asko erabiltzen dira teknologia, lan-indarra eta bestelako baliabideak, produktibitatea handitzeko. Bestalde, nekazaritza estentsiboa lurraren azalera handiagoan egiten da, baliabide naturalak gutxiago erabiliz, eta lurraren produktibitatea txikiagoa izaten da.

Erabilitako Nekazaritza Azalera (ENA) kontzeptuak lurraren azalera zehatz-mehatz adierazten du, eta hori garrantzitsua da Nekazaritza Politika Bateratua (NBP) aztertzerakoan. NBP Europar Batasuneko politika da, eta helburu nagusia nekazaritzaren iraunkortasuna eta eraginkortasuna sustatzea da, bai eta ingurumenaren babesari ere garrantzia ematen dio. NBP-ren bidez, estentsiboa eta intentsiboa diren nekazaritza mota desberdinak orekatzea saiatzen dira, lurraren erabilera jasangarria bermatzeko.

Entradas relacionadas: