EAEko industria: sektore nagusiak, ezaugarriak eta kokapena

GeografíaActualizado el 5,38 KB

Resumen

Dokumentu honek Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren egoera aztertzen du: garrantzia enpleguaren eta balio ekonomikoaren ikuspegitik, ezaugarri nagusiak eta sektore garrantzitsuenak. Halaber, industria-jardueraren kokapena eta lurralde-banaketa azaltzen ditu probintzien arabera. Irakurleak industrializazioaren bilakaera eta gaur egungo egoera ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Industriak EAEn enplegu eta balio ekonomiko handia sortzen du, Espainiako batez bestekoa baino gehiago.
  • Enpresa txiki eta ertainak dira nagusi, eta finantzaketa eta berrikuntza zailtasunak dituzte.
  • Metalurgia eta produktu metalikoak Bizkaian sortu ziren eta enpleguaren %33 dira.
  • Makineria Gipuzkoan nagusi da (enpleguaren %27) eta makina-erreminta eta etxeko tresna elektrikoak ditu adar nagusi.
  • Garraiorako materialak balio erantsiaren %11 eta langileen %10 biltzen ditu (CAF, Irizar, Mercedes-Benz, Gamesa...).
  • Siderurgiak, ontzigintzak eta papergintzak atzera egin dute, eta industria kokapena Atlantikoko isurialdean kontzentratuta dago.

Ponte a prueba

Sarrera: EAEko Industria

Industria garrantzi handikoa da EAEn (Espainiar Estatuko bataz bestekoa baino handiagoa), bai sortzen duen enplegu kopuruagatik (lanpostuen %20 Euskadin eta %11 Espainian), baita sortzen duen balio ekonomikoagatik ere (OPBGaren %24 Euskadin). Oraindik altuagoak dira Goierrin. Hasiera batean industrializazioa Bizkaian sortu zen siderurgia eta metalurgiaren inguruan, eta Gipuzkoa eta Arabara beranduago iritsi, motelago eta dibertsifikatuago. G.E. Bizkaia eta Gipuzkoa industria dentsitate handiko zonaldeak dira (Araba gutxiago) eta, nahiz eta 1975eko krisiak eta 1985eko birmoldaketak kalte handiak egin, industria sektore inportantea da gure erkidegoan. Eskualde batzuetan garrantzitsuagoa da: Goierrin, adibidez.

Ezaugarri Nabarmenenak

Ezaugarri nabarmenenak ondokoak dira:

  1. Enpresa txiki eta ertainak nagusi eta enpresa hauek zailtasunak dituzte finantzatzeko eta berrikuntzak egiteko.
  2. Kooperatibismoa: XIX. mendean indarra hartzen joan zen, ekonomia kapitalistaren alternatiba gisa, eta gaur egun enpresa garrantzitsuetan dago.
  3. Menpekotasun teknologikoa handia da. Produkzioaren %30 baino gehiago esportaziora dago bideratuta.

EAEko industriak 1845etik aurrera garapena, aldaketa sakonak eta dibertsifikazioa ezagutu dituen arren, hasierako sektore garrantzitsuak oraindik ere nagusi dira gaur egun gure erkidegoan.

Sektore Garrantzitsuenak

1. Metalurgia eta Produktu Metalikoak

Jarduera hauek Bizkaian garatu ziren industrializazioaren hasieratik eta gaur egun ere jarduera garrantzitsua dira EAEn; enpleguaren %33 suposatzen dute. Bi inguru garrantzitsu daude:

  • Bizkaian: Bilbo Handia, Durangaldea eta Nerbioi ibaiaren harana.
  • Gipuzkoan: Deba harana, Urola harana, Oria harana eta Donostialdetik Behe Bidasoaraino. Adibidez, Olaberriako Arcelor Mittal.
  • Araban: Gasteiz inguruko alde industrialetan biltzen da batez ere.

2. Makineria

Gipuzkoan nagusi, enpleguaren %27 biltzen du. Bi adar:

2.1 - Makina-erreminta

Metalezko piezei (bereziki) forma emateko erabiltzen den makinaria da. Deba eta Urola haranetan nagusitzen da batez ere, baina Gasteizen eta Bizkaiko ekialdean ere badago.

2.2 - Etxeko Tresna Elektrikoak

Eguneroko etxeko lanak burutzen laguntzen diguten gailu elektrikoak dira. Arrasaten kokatzen zen bereziki.

3. Garraiorako Materiala

Industrializazioaren hasieratik izan du garrantzia. Balio erantsiaren %11 eta langileen %10 bilduz:

  • Bizkaia: Automobilgintza eta ontzigintza hainbat lekutan eta aeronautika enpresak Zamudion.
  • Gipuzkoa: Beasaingo CAF (trenak) eta Ormaiztegiko Irizar (autobusak).
  • Araba: Gasteizko Mercedes-Benz (automozioa) eta Gamesa (aeronautika, industria eolikoa).

4. Bestelakoak

Plastikoaren eta kautxuaren industria kimikoa: Plastikoarekin gauza asko egiten da, eta kautxuarekin, batez ere, gurpilak, automobiletarako piezak, eskularruak, oinetakoak… Oso industria garrantzitsua da Araban. EAEko industria-langileen %9 aritzen da adar horretan.

Petrolio birfindegia: Muskizeko Petronor, EAEn dagoen bakarra.

Elikagaien eta edarien industria: EAEko industria-langileen %74k egiten du lan sektore honetan.

Altzariak eta bestelako manufakturak: Azken urteetan sektore honek krisi sakona eta deslokalizazioa jasan ditu. Hala ere, EAEko industria-langileen %7 aritzen da sektore honetan.

Energiaren eta uraren industriak: Iberdrola da fakturazio handiena duen Euskadiko enpresa.

Papera, zura eta arte grafikoak: Sektore hau oso garrantzitsua izan da (Gipuzkoan batez ere), baina pisu handia galdu du enpresa askoren itxieraren ondorioz.

Ondorioak

Gaur egun industria astunak lehen zuen garrantzia galdu du. Industrializazioaren lehengo enpresa handien ordez, enpresa ertainak eta txikiak dira nagusi gaur egun.

Siderurgiak, ontzigintzak eta papergintzak atzera egin dute (lehen garrantzi handikoak) eta bitartean teknologia aurreratuenarekin loturiko industria jarduera berriak sortu dira.

EAEko industriaren kokapenari dagokionez, 1970etik aldaketa gutxi egon da: Atlantikoko isurialdea kongestionatuta dago, eta Mediterraneo isurialdean, berriz, industria ez da hain intentsiboa.

Gipuzkoaren kasuan, jarduera industriala modu orekatuan banatzen da probintzian zehar, baina Bizkaian eta Araban, ordea, Bilboko eta Vitoria-Gasteizko metropoli guneetan kokatzen da nagusiki.

Baina orokorrean industria gehienak hiriburuetan biltzen dira, zerbitzuen eta industriaren artean lotura gero eta handiagoak daudelako.

Ondorioz, industriako lanpostuen kokapenak triangelu baten itxura hartzen du, hiru erpinetan hiriburuak dituela (Bilbo, Donostia eta Gasteiz) eta kontraste handia dago kostaldekoen eta barrualdekoaren artean. Bilbo eta Donostia nukleoak industria-korridore baten bidez lotuta daude barrutik, baina hutsunea dago bi horien eta Gasteizen artean.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein sektoreak du enplegu gehien EAEko industrian?

Testuaren arabera, metalurgia eta produktu metalikoek enpleguaren %33 suposatzen dute, eta makineriak %27 Gipuzkoan. Elikagaien eta edarien industriak, berriz, industria-langileen %74 biltzen du, datu hori dokumentuan bertan dagoen moduan.

Non dago kokatuta EAEko industria?

Gipuzkoan jarduera modu orekatuan banatzen da, baina Bizkaian eta Araban Bilboko eta Vitoria-Gasteizko metropoli guneetan biltzen da nagusiki. Orokorrean industriak triangelu baten itxura hartzen du, hiriburuetan oinarrituta.

Zein dira EAEko industriaren ezaugarri nabarmenenak?

Enpresa txiki eta ertainak nagusi dira, kooperatibismoak garrantzi handia du eta menpekotasun teknologiko handia dago. Produkzioaren %30 baino gehiago esportaziora bideratuta dago.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein sektoretan kokatzen da Olaberriako Arcelor Mittal?
2. Zein enpresa da Ormaiztegiko autobusen fabrikatzailea?
3. Zein da EAEn dagoen petrolio birfindegi bakarra?
4. Zein eremutan kokatzen da industria-jardueraren gehiengoa Bizkaian eta Araban?
5. Zein sektorek galdu du pisu handia enpresa askoren itxieraren ondorioz?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.