Kimika Ez-organikoaren Nomenklatura: Oxidoak, Peroxidoak, Hidruroak, Hidrazidoak eta Gatzak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Química

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,97 KB

Kimika Ez-organikoaren Nomenklatura

Atal honetan konposatu ez-organikoen izendapenaren oinarrizko arauak aztertzen dira: oxidoak, peroxidoak, hidruroak, hidrazidoak, gatzak, oxiazidoak, hidroxidoak eta oxigatzak.

Oxido Azidoak (Anhidridoak)

Formula orokorra: ez-metala + oxigenoa (EM2Ox).

Izendapena: ez-metalak lau balentzia baditu, anhidridoa hitzarekin hasten da eta hurrengo aurrizkiak erabiltzen dira:

  • hipo-...-oso: balentzia txikiena (adibidez, hipo-sulfuroso)
  • -oso: bigarren balentzia (adibidez, sulfuroso)
  • -iko: hirugarren balentzia (adibidez, sulfuriko)
  • per-...-iko: balentzia handiena (adibidez, perklorikoa)

Adibidea: anhidrido fosforikoa, fosforo(V) oxidoa, difosforo pentoxidoa.

Oxido Basikoak

Formula orokorra: metala + oxigenoa (M2Ox).

Izendapena:

  • Metalak balentzia bat badu: metal-oxidoa.
  • Metalak bi balentzia baditu: oxido -oso (balentzia txikia) eta oxido -iko (balentzia handia).

Adibidea: oxido estaniko, estainu(IV) oxidoa, estainu dioxidoa.

Peroxidoak

Formula orokorra: metala + oxigenoa (M2(O2)x).

Formula lortzeko: metalaren balentzia O2-ri jarri eta 2 metalari jartzen zaio.

Izendapena: peroxido -oso (balentzia txikia) edo peroxido -iko (balentzia handia), edo metal-peroxidoa balentzia bakarra badu.

Adibidea: peroxido kuprosoa, kobre(I) peroxidoa, dikobre dioxidoa.

Hidruro Metalikoak

Formula orokorra: metala + hidrogenoa (MHx).

Formula lortzeko: metalaren balentzia 1 hidrogenoari.

Izendapena: hidruro -oso / hidruro -iko (bi balentzia), edo metal-hidruroa (balentzia bakarra).

Adibidea: hidruro kobaltikoa, kobalto(III) hidruroa, kobalto trihidruroa.

Hidrazidoak

Formula orokorra: hidrogenoa + ez-metala (HxEM), ez-metala boro-taldera arte (bi zutabe).

Formula lortzeko: ez-metalaren balentzia txikiena hidrogenoari.

Izendapena: hidrogeno...-uroa (purua) eta azido ...-hidriko (uretan disolbatuta).

Adibidea: azido fluorhidrikoa, hidrogeno fluoruroa, dihidrogeno difluoruroa.

Hidruro Hezkorrak

Formula orokorra: erdi-metala + hidrogenoa (EMHx).

Adibideak: NH3 (amoniakoa edo nitrogeno hidruroa edo nitrogeno trihidruroa), PH3 (fosfina), AsH3 (artsina), SbH3 (estibina), BH3 (boranoa), CH4 (metanoa), SiH4 (silanoa).

Gatz Neutroak

Formula orokorra: metala + ez-metala (MxEMy), ez-metalak bi zutabe baino gehiago.

Formula lortzeko: ez-metalaren balentzia 1 edo 2 metalari, eta metalaren balentzia ez-metalari.

Izendapena: metalak bi balentzia dituenean: ...-uro -oso (balentzia txikia) eta ...-uro -iko (balentzia handia). Balentzia bakarra badu: metal izena + ez-metal -uroa.

Adibidea: kloruro ferrikoa, burdina(III) kloruroa, burdina triklororua.

Oxiazidoak

Formula orokorra: hidrogenoa + ez-metala + oxigenoa (HxEMyOz).

Formula lortzeko: anhidridoari ur molekula bat gehitu (anhidridoa + ura = azidoa), eta sinplifikatu.

Izendapena: anhidridoak zuen izena mantentzen da, baina anhidrido hitza azido hitzarekin ordezkatzen da. Adibidea: HNO3 = azido nitrikoa.

Hidroxidoak

Formula orokorra: metala + OH (M(OH)x).

Izendapena: metal-hidroxidoa. Bi balentzia badu: hidroxido -oso / hidroxido -iko. Adibidea: Ca(OH)2, hidroxido kaltzikoa.

Oxigatzak

Formula orokorra: My(anioia)x. Oxoazidoetan hidrogenoak metal batez ordezkatzen dira. Metalaren balentzia azpi-indize moduan azidoaren anioiari jartzen zaio, eta anioiaren balentzia (kendutako hidrogeno kopurua) metalari.

Izendapena: azidoa -ikoz amaitzen bada, gatza -atoz amaitzen da; azidoa -osoz amaitzen bada, gatza -itoz amaitzen da. Metalaren balentziari dagokionez -oso edo -iko erabiltzen da.

Adibidea: Fe2(CO3)3 = karbonato ferrikoa.