Atomoaren Egitura eta Ereduak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Química

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,36 KB

Daltonen Teoria Atomikoa

Materia atomo deritzen partikula txiki, banaezin eta zatiezinez osaturik dago. Atomo guztiak berdinak dituen materia elementu bat da. Elementu bakoitzaren atomoek berezko masa eta ezaugarriak dauzkate. Elementu desberdinetako atomoak elkartzen direnean, konposatuak eratzen dituzte. Avogadrok molekula izena eman zien Daltonen atomo konposatuei.

Lehen Partikula Subatomikoak

Lehen partikula subatomikoak aurkitu ziren:

  • Elektroia: karga negatiboa eta masa oso txikia dituen partikula.
  • Protoia: karga positiboa eta elektroiek baino masa handiagoa duen partikula.
  • Neutroia: protoien antzeko masa eta kargarik ez duen partikula.

Eredu Atomikoak

Atomoaren ereduak saiakuntzetatik lorturiko datuetan oinarritzen dira.

Thomsonen Eredua

Thomsonen eredu bakun honen arabera, atomoa karga positiboa duen materia-esfera bat da, elektroiak esferan txertaturik daude, eta kopuruari dagokionez, karga positiboa neutralizatzeko adina dira.

Rutherforden Eredua

Rutherfordek atomoaren zatirik handiena hutsa dela frogatu zuen. Atomoaren erdigunean korpuskulu txiki bati nukleo izena jarri zion; bertan daude karga positibodun partikulak, protoiak. Elektroiak, protoien kantitate berean, nukleoaren inguruan biraka ari dira orbita zirkularretan.

Bohrren Eredua

1913an, Niels Bohrrek eredu atomiko berri bat plazaratu zuen. Elektroiek erradio zehatzeko orbita zirkularretan biratzen dute nukleoaren inguruan. Orbita horietan elektroi kopuru zehatz bat egon daiteke. Elektroia orbitaz aldatzeko, haren energia aldatu egin beharko da. Atomoak bi zati ditu: nukleoa eta geruza. Nukleoa erdiko zatia da, eta protoiak eta neutroiak daude bertan. Atomoaren masa nukleoan kontzentratuta dago. Geruza kanpoko aldea da, eta elektroiak ditu. Nukleoko protoi kopurua eta geruzako elektroi kopurua berdinak dira. Atomoa, oro har, neutroa da.

Gaur Egungo Eredu Atomikoa

Gaur egungo eredu atomikoa: Orbitalen eredua. Orbitala nukleoaren inguruan dagoen eskualde bat da, non elektroi bat aurkitzeko probabilitatea oso handia den. Orbitalak energia-mailatan taldekatuta daude, 1etik 7ra. 1. maila da energia gutxiena duena, eta 7. maila energetikoena.

Isotopoak eta Ioiak

Elementu kimiko gehienek masa-zenbaki (A) desberdineko atomoak dituzte.

  • Isotopoak: elementu kimiko beraren atomo desberdinak dira, neutroi kopuru desberdina dutenak, eta, beraz, masa-zenbakian bat ez datozenak.
  • Ioiak: ioi bat elektroi bat edo gehiago irabazi edo galdu duen atomo bat da; ondorioz, karga positiboa edo negatiboa hartzen du.
    • Ioi positiboak (katioiak): elektroi bat edo gehiago galdu dituzte, eta karga positiboa dute.
    • Ioi negatiboak (anioiak): elektroi bat edo gehiago irabazi dituzte, eta karga negatiboa dute.

Egitura Elektronikoa

Elektroiak orbitaletan daude, eta orbital bakoitzean gehienez bi elektroi sartzen dira. Orbitalak 7 energia-mailatan daude. Maila bakoitzak azpimaila bat edo batzuk ditu: s, p, d eta f.

Orbitalen betetze-ordena: 1s 2s 2p 3s 3p 4s 3d 4p 5s 4d 5p 6s 4f 5d 6p 7s 5f 6d...

Azpimaila bakoitzeko gehienezko elektroi kopurua: s=2, p=6, d=10, f=14.