Kimika: Atomoak, Loturak eta Taula Periodikoa

Química4,71 KB

Atomoaren Osagaiak eta Eredu Atomikoak

- Atomoa: Materia oro zatiezinak diren partikula txikiz osatuta dago.

- Elektroia (e-): Izpi katodikoak karga negatibodun eta masa txikiko partikulaz osatuta daude.

- Protoia (p+): Kanal-izpiak karga positibodun eta masa handiagoko partikulaz osatuta daude (mp = 1837 me).

- Neutroia (n): Atomoen oinarrizko partikula neutroak dira.

- Molekula: Atomo multzoz osatutako partikula da.

- Ioia: Karga elektrikoa (positiboa edo negatiboa) duen atomo edo molekula da.

Eredu Atomikoak

- Thomson-en eredu atomikoa: Atomoa karga positibodun materiazko esfera bat da, non elektroiak txertatuta dauden.

- Rutherford-en eredu atomikoa: Atomoak hutsune asko ditu. Eredu atomiko nuklearra proposatu zuen: nukleoan protoiak eta neutroiak, eta orbitetan elektroiak.

- Bohr-en eredu atomikoa: Nukleoan protoiak eta neutroiak, eta orbita ezberdinetan (energia-maila ezberdinetan) elektroiak.

- Orbitalen eredu atomikoa: Nukleoan protoiak eta neutroiak, eta elektroiak uhin modura jokatzen dute nukleoaren inguruko higiduran.

Konfigurazio Elektronikoa eta Elementuen Propietateak

- Konfigurazio elektronikoa: Elementu baten atomoaren elektroiak maila eta orbital ezberdinetan duten banaketa da, energia txikitik handira.

- Metalak: Elektroiak galtzeko joera dute.

- Ez-metalak: Elektroiak irabazteko joera dute.

Orbitalen sekuentzia: 1s 2s 2p 3s 3p 4s 3d 4p 5s 4d 5p 6s 4f 5d 6p 7s 5f 6d

Taula Periodikoa

Taldeak

- Alkalinoak: Hidrogenoa (H), Litioa (Li), Sodioa (Na), Potasioa (K), Rubidioa (Rb), Zesioa (Cs), Frantzioa (Fr).

- Lurralkalinoak: Berilioa (Be), Magnesioa (Mg), Kaltzioa (Ca), Estrontzioa (Sr), Barioa (Ba), Radioa (Ra).

- Lurrak: Boroa (B), Aluminioa (Al), Galioa (Ga).

- Kalkogenoak: Oxigenoa (O), Sufrea (S), Selenioa (Se), Telurioa (Te).

- Halogenoak: Fluorra (F), Kloroa (Cl), Bromoa (Br), Iodoa (I).

4. Periodoa

Potasioa (K), Kaltzioa (Ca), Titanioa (Ti), Kromoa (Cr), Manganesoa (Mn), Burdina (Fe), Kobaltoa (Co), Nikela (Ni), Kobrea (Cu), Zinka (Zn), Galioa (Ga), Germanioa (Ge), Artsenikoa (As), Selenioa (Se), Bromoa (Br), Kriptona (Kr).

Lotura Kimikoak

- Lotura kimikoak: Atomoak, ioiak eta molekulak elkartuta mantentzen dituzten indarrak dira.

Konposatu Ionikoak

- Konposatu ionikoa: Ioiz eratutako substantzia da.

- Balentzia ionikoa: Ioiek duten karga elektrikoa da (+3, -2, -1, +1).

- Lotura ionikoa: Zeinu ezberdinetako ioien arteko erakarpen elektrostatikoen eraginez eratzen den lotura da (ioi-sarea).

- Konposatu ionikoen propietateak:

  • Fusio-tenperatura altua dute.
  • Disolbagarriak dira uretan.
  • Uretan disolbatuta, eroaleak dira.

Konposatu Kobalenteak

- Konposatu kobalenteak: Molekularrak eta atomikoak izan daitezke.

- Balentzia kobalentea: Beste elementuekin konpartitzen dituen elektroi-kopurua da.

- Lotura kobalentea: Bi atomok elektroi-bikote bat edo gehiago konpartitzen dituztenean eratzen da (atomo-sarea edo molekula isolatuak). Lotura bakuna (:), bikoitza (::) edo hirukoitza (:::) izan daiteke.

- Substantzia kobalente molekularren propietateak:

  • Fusio-tenperatura baxua dute.
  • Disolbaezinak dira uretan.
  • Gas eta likido gehienak mota honetakoak dira.
  • Ez dira eroaleak.

- Substantzia kobalente atomikoen propietateak:

  • Fusio-tenperatura altua dute.
  • Disolbaezinak dira.
  • Solidoak dira.
  • Ez dira eroaleak.

Substantzia Metalikoak

- Substantzia metalikoak: Atomo-sare metalikoz osatuta daude.

- Lotura metalikoa: Atomo-sare metalikoa osatzen duten atomoen arteko lotura da.

- Propietateak:

  • Solido egoeran eroaleak dira.
  • Propietate mekaniko onak dituzte.
  • Fusio-tenperatura altua dute.
  • Beste metalekin disolba daitezke, aleazioak sortuz.

Indar Intermolekularrak

- Indar intermolekularrak: Substantzia kobalenteen molekulen arteko erakarpen-indarrak dira.

- Lotura: Sare molekularra osatzen dute.

Descargar

PDF Word HTML