Kapitalizazio Bakuna: Deskontu Bakuna
Kontzeptua: deskontu bakuna eta aplikazioak
- Kapitalizazioa da kapital bat 0-tik n-ra eramatea, gaur daukagun kapitalaren amaierako balioa jakitzeko.
- Deskontua, n unetik 0 unera eramatea da, etorkizuneko kapitalaren gaurko balioa jakiteko.
- Deskontua erabiltzen da zor bat aldez aurretik kobratzeko, muga-eguna baino lehen.
- Kanbio-letra baten igorleak diru-kopuru hori muga-eguna heldu baino lehen behar izanez gero, bankura joan daiteke dirua aurrera diezaiokeen. Baina, bankuak ez dio zebateko osoa (N edo Cn) emango, aurreratutako denbora-tarte horretan diru horrek emango lizkiokeen interesak deskontatuko baitizkio.
- Bankuarentzat interesek deskontu izena hartzen dute, gainera, zerbitzu horrengatik komisio bat kobratzen du.
- Igorleak jasotako eskudiruari efektiboa deituko diogu.
Deskontu komertziala: D = Cn * d * n eta E(Co) = N (Cn) - D
- D = deskontua; murrizten den zenbatekoa.
- Cn = azken kapitala; deskontuan nominala deitzen da; Cn = N
- d = urteko batekotan adierazitako deskontu tasa.
- n = kobrantza edo ordainketa egiten den denboran.
- E = balio efektiboa, kobratzen den zenbateko garbia.
- N = balio nominala, zorra.
Interes-tasa baliokideak deskontu bakunean: D = Cn * d * n eta d = dk * k
- Kapitalizazioan bezala, d deskontu-tasak eta n denborak denbora unitate berdina adierazi behar dute.
Efektuen kudeaketan, nola kalkulatu balio efektiboa (kanbio letrak):
Efektiboa = Nominala - Deskontua - Komisioa - Gastuak
- Merkataritza-jardueran, eragiketa gehienak kredituan egiten dira. Ordainketa bermatzeko, kredituak dokumentu desberdinetan azal daitezke, dokumentu horiek merkataritza-efektuak dira.
- Efektu garrantzitsuena kanbio letra da.
- Bankuak igorleari dirua mailegatzen dio, bankuak oraindik ez baitu letraren dirua jaso.
- Igorleari zenbateko hauek kobratuko dizkio:
- Letraren deskontu komertziala. Dirua aurreratzeagatik kobratzen dizkigun interesak.
- Banku komisioa, bankuak aurreratze-zerbitzuagatik kobratzen diguna.
- Bestelako gastuak: poste-gastuak...
Deskontuak kalkulatzeko metodo laburtua: D = Zenbaki komertzialak / Zatitzaile dinkoak
- Gerta daiteke enpresa batek zenbait unetan epemuga daukaten letrak deskontatzera eramatea, nahiz eta letra horien deskontu-tasa berdina izan.