Balio Erantsiaren Gaineko Zerga (BEZ): izaera, armonizazioa eta paradoxa
Resumen
Testuak BEZ zerga aztertzen du: sorrera, ezaugarriak (zeharkakoa, erreala, objektiboa, proportzionala eta instantaneoa) eta Europar Batasunaren armonizazioa. Kanariar uharteetako salbuespena eta karga-tasak ere azaltzen dira, baita zergaren paradoxa ere: kontsumoa kargatzen da, baina zergadunak enpresariak eta profesionalak dira.
Puntos clave
- BEZ Frantzian sortu zen 1954an, eta Espainian 1986an sartu zen.
- Zeharkako zerga da: gastua edo kontsumoa zergapetzen du, ez errenta ez ondarea.
- Zerga erreala da (eragiketak kargatzen dira) eta objektiboa (ez dira kontuan hartzen zergadunaren inguruabar pertsonalak).
- Egitate zergagarria gauza bat ematen den edo zerbitzu bat prestatzen den aldian gertatzen da (instantaneoa).
- Karga-tasa orokorra % 5 da, murriztua % 2 eta nahitaezko produktuena % 0; bi karga-tasa handi ere badaude: % 9 eta % 11.
- Paradoxa: zergadunak enpresariak eta profesionalak dira, baina kargatzen dena kontsumoa da, jasanarazpen teknikaren bidez.
Balio Erantsiaren Gaineko Zerga (BEZ)
1. Izaera
Zerga hau Frantzian sortu zen 1954. urtean (taxe sur le valeur ajouteé). BEZaren ezaugarri nagusia enpresariarentzat neutroa dela da. Ondoren, Europar Batasunak bereganatu zuen. Espainian 1986an sartu zen, EBn sartu zenean. Zeharkako zerga da, erreala, objektiboa, proportzionala eta instantaneoa.
Zeharkako zerga
Zerga honen bitartez, ahalmen ekonomikoaren agerpen bat zergapetzen da, gastua edo kontsumoa. Ez da kargatzen errenta lortzea edo ondare bat edukitzea. Enpresaria edo profesionala arduratuko da zerga hau kobratzeaz.
Zerga erreala
Ez da kontuan hartzen subjektu zehatz bat, eragiketak kargatzen dira.
Zerga objektiboa
Zergaren kuota zehazteko ez dira kontuan hartzen zergadunaren familia-inguruabarrak eta bere inguruabar pertsonalak.
Zerga proportzionala
Zerga instantaneoa
Egitate zergagarria burutzen da gauza bat ematen den aldiro, edo zerbitzu baten prestazioa egiten den aldiro; nahiz eta likidazioa egiteko epe batzuk egon.
2. Zerga armonizatua eta Kanariar Uharteak
Zerga hau Europatik armonizatua dago direktiben bidez. Kanariar uharteak kanpo geratzen dira, urruntasuna kontuan hartuta, beste zerga bat aplikatzen baita, hau da, Zeharkako Kanariar Uharteen Zerga Orokorra. Ezaugarri gisa, BEZa baino karga-tasa txikiagoak daude. Karga-tasa orokorra % 5 da, murriztua % 2. Eta, ondoren, karga-tasa % 0 nahitaezko produktuei. Aparte badaude bi karga-tasa handi: % 9 eta % 11.
3. BEZaren paradoxa
Lehenik, kontsumoaren gain ezarritako zerga da, baina, egitate zergagarria ez da erostea (nahiz eta berez hala izan beharko lukeen), baizik eta saltzea, eta subjektu pasiboa ez da kontsumitzailea, baizik eta enpresario edo profesionala.
Egitate zergagarria da gauza bat ematea, edo enpresario edo profesionalek zerbitzuak ematea. Enpresariek edo profesionalek egitate zergagarria egiten dute, eta eurak dira subjektu pasiboak, hau da, zergadunak. Hala ere, kontsumoa da kargatzen dena. Kontsumoa kargatzeak ez luke zentzurik izango, ez balitz existituko tresna bat bildutako dirua Ogasunean sartzeko, eta kontsumitzaileak aldizka aitortutako eragiketak kalkulatzea eta aitortzea ezinezkoa da.
Horregatik, BEZaren kudeaketa enpresari eta profesionalek egiten dute. Eurak sartuko dira Ogasunean, baina, diru hori, lehenagotik kontsumitzaileari kendutako dirua da. Hau egiteko, jasanarazpenaren teknika (técnica de repercusión) erabiltzen da. Hau da, prezioari BEZa erantsita.
Bigarrenik, kontsumoaren gain ezarritako zerga da, baina, ez da kontsumo-eragiketetara bakarrik mugatzen, jarduera ekonomikoaren fase guztietan aplikatzen da. Hau da, kontsumoa kargatu nahi bada, teorian bakarrik kontsumitzaileak ordaindu beharko luke. Baina, kate guztian kobratzen da. Honen eragina da zerga multifasikoa dela; zerga batzuk kontsumo berezi batzuk kargatzen badituzte, BEZak izaera orokorra du. Hau da, kargatzen da edozein zerbitzu edo gauza eskuratzea.
Ez da soilik BEZa ordaintzen kontsumitzaileak gauza eskuratzean, baizik eta eskurapen guztietan. Baita ere, enpresariek eta profesionalek gauzak eta zerbitzuak eskuratzean, beren jarduera ekonomikoa garatzen dutenean.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer da BEZa zeharkako zerga bat izatea?
Zeharkako zerga da, gastua edo kontsumoa zergapetzen duelako. Ez da kargatzen errenta lortzea edo ondare bat edukitzea, eta zerga kobratzeaz enpresaria edo profesionala arduratzen da.
Zergaren zein karga-tasa daude?
Karga-tasa orokorra % 5 da, murriztua % 2 eta nahitaezko produktuetarako % 0. Badaude ere bi karga-tasa handi: % 9 eta % 11.
Zergatik ez dira Kanariar uharteak BEZaren barruan sartzen?
Urruntasuna dela eta, beste zerga bat aplikatzen da han: Zeharkako Kanariar Uharteen Zerga Orokorra. Ezaugarri gisa, BEZa baino karga-tasa txikiagoak ditu.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.