Kanten autonomia morala

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 12,12 KB

Kant eta Ilustrazioa: autonomia morala. Caesar non est supra gramaticos.

Kantek bere idazlan batean bere etika eta morala azaltzen ditu, eta arrazoiaren barruan ezagumen teorikoaz gainera praktikoa ere badagoela dio. Argi dago kontzientzia morala existitzen dela, gizakiok gure ekintzak ideal jakin batzuen arabera mugatzen baititugu, ona eta txarraren artean desberdintzen badakigu, eta ideia hauek ez ditugu esperientziaren bidez bereganatu, esperientziaren gidari dira. Kontzientzia morala lege morala edo egin beharra dela zioen Kantek. Arrazoi hutsak lege herstsitzaile bat adierazten digun bitartean ( hau horrela da), arrazoi praktikoak eginbehar bat adierazten digu, baina gu eginbehar horren aurka azal gaitezke. Agindu bezala ematen dira, Kantek Inperatiboak esaten zien. Agindu moral bat unibertsala izateko a priorikoa izan behar du.
Autonomia morala gizaki bakoitzak ezarri behar dizkio bere buruari aginduak.

Inperatibo kategorikoaren formulazioa: Gizakiak beren jokabidea mugatzen duten prinptzipio praktiko batzuen arabera dihardu. Printzipio hauek guztiontzat onargarriak badira, lege bihurtzen dira. Hortaz, honela formulatuko litzateke: Joka ezazu zure printzipioak lege unibertsal bihurtzea nahi bazenu bezala. Arrazoi teorikoak ezin ditu jainkoa askatasuna eta arima ezagutu, baina ekintza moralentzat postulatu edo a priorizko aurresuposizio bihurtzen dira

Kantek etika materialaren kritika ere egiten du, moral materialek zer nolako bizitza eraman behar duen esaten du, hauek formulatzen dituzten aginduak helburua lortzeko (zoriontasuna) zer egin esaten dute. Baina kanten ustez alakoa ez zen, zeren eta denok ez dugu zoriontasuna era berean aurkitzen. Berak 3 eragozpen ikusten zituen. Enpirikoak, edukia eta aginduak esperientzian oinarritzen dira, eta helburuak bizimodua behatuz ezartzen dira. Hipotetikoak, baldintzatuak dira, aginduak baldintza moduan adierazten dira (zerua nahi → 10 mandamentuak); eta hetereonomoak, arrazoimenaren autonomiaren aurka dijoa. Aginduak eta arauak norberaren arrazoimenaren kanpotik datoz, aginduek borondatea zapaltzen dute.

Kanten moralaren postulatuak, zoriontasunaren bila ibiltzeak ez du bertutea bermatzen, baina bertutetsu izateak ez du zoriontasuna bermatzen. Horregatik postulatu batzuk onartu zituen, moralki jokatu eta bertutetsu izateko baina aldi berean zoriontsu izateko ideiak. Baina ideia metafisikoak kritikatzen ditu, haien errealitate enpirikoa ukatuz. Hala ere errealitate moduan hartu naiz eta ebidenteak ez izan. 3 postulatu zeuden: askatasuna, moral autonomoa berma dezakeen bakarra. Gure ekintzak determinatuak badaude ezin epaitu, ezingo genuelako aldatu. Arimaren hilezkortasuna, pertsona bat ez da ona ekintza on bat egin duelako, ona borondatearen lege etengabea betetzen duena da. Hori ezin da bizi honetan amaitu, horregatik arrazoimenak arimaren hilezkortasuna eskatzen du; Eta jainkoa, jainkoaren ideia, dena izan behar duen bezalakoa da. Gainera bizitzan izandako jokaerako nolabaiteko saria edo zigorra izan behar du (ez dute zertan jokabide onaren motibo izan). Ezin da berdina izan betebeharra betetzera dedikatu den pertsona eta interes partikularrei dedikatu dietena berdin eta betiko izan.






















Razionalismo eta enpirismoa Kant-engan.

Kanten garaiaren aurretik bi multzotan banatzen ziren filosofoak, arrazionalistak eta enpiristak. Bi hauek epistemologian desberdintzen ziren Arrazionalistak arrazoian oinarritzen zuten ezagutza, jatorrizko ideiak bazeudela, esperientziatik ez zetozenak. Enpiristek ordea, jaoitzean gure adimena tabula rasa bat zela zioten, eta esperientziaren bitartez ezagutza lortzen gindoazela. Kant bi talde hauek gailenduko ditu, ezagutzaren abiapuntua esperientzia dela, baina badaudela esperientzia aurreko zenbait ideia baieztatuz. Kanten kritizismoaren bitartez giza ahalmenak aztertuko ditu, giza arrazoimena, konkretuki, arrazoi teorikoan arrazionalismo eta enpirismoen arteko antagonismoa aztertu eta alderdi positiboenak hartzeko. Kanten garaian metafisika gainbeheran zegoen fisika, matematika… bezalako zientzien garapenagatik. Metafisika aztertu zuen, eta beste zientzietan egin zena azkenengo honetan aplikatzea posible zen aztertu zuen. Tradizio arrazionalista eta enpiristek metafisika zientziatzat hartzea ez zela ahalbidetzen ondorioztatu zuen. Aristotelesen eredua jarraituz, zientziak unibertsala eta beharrezkoa izan behar zuela zioen,dogmatismo eta eszeptizismoa gaindituz. Horretarako, adimenaren izaera unibertsala duten zenbait eduki daude, esperientziaren aurrekoak, eta hauek esperimentazioan aplikatu behar dira. Gizakiak datu sentikorrak bereganatzen ditu, eta ideia hoien araberako forma ematen die, inoiz ez ditugu ezagutuko errealitatean diren bezala.



Kant-en kritizismoa:

Zer ezagut dezaket

Zer egin behar dut? Zer itxaron dezaket?

1. Zer ezagut dezaket?: “Arrazoi Hutsaren Kritika” obran, Kantek, gure ezagutzeko ahalmenaren epaiketa kritikoa egin nahi du. Hemen zientzia posible egiten duten baldintzaz aritzen da.

Zientziak aurrera egiten du, zergatik?


A prioriko judizio sintetikoak egiten dituelako: informazio berria eskaintzen dute eta unibertsalak eta ezinbestekoak dira. Edozein objektu ezagutzeko, objektu horrek zentzumenetara bidaltzen dizkigun sentsazioak jaso behar ditugu beti ere sentsazio horiek esperientziarekin zerikusirik ez dutelarik. Beraz, guk ez ditugu gauzak diren bezala ezagutzen ,noumeno, baizik eta garen bezala fenomenoa
; subjektuak objektua eraikitzen du (Idealismo), a priorizko forma (transzendentala) eta kategoriak ezarriz. Hain zuzen ere, Idealismo transzendentala esaten diogu Kant-en filosofiari.  

Kant-ek hiru ezagutza-ahalmen bereizten ditu


: -Sentsibilitatearen a priorizko formak espazioa eta denbora dira. -Adimenan dauden kategoriekin ( kausa, ondorio, osotasuna, beharra, ...) eta fenomenoen pertzepzioen bitartez fisika eraikitzen dugu. -Arrazoimenak existitzen denaren sintesia egiteko joera du. Joera horren ondorioz sortzen ditu ideia transzendentalak.


2. Zer egin behar dut? “Arrazoi praktikoaren kritika” idatzi zuen. Kanten ustez, gizaki guztiok dugu arrazoimena, eta hor bilatu behar da guztientzako balio duen moral unibertsala. Arrazoiak bi funtzio desberdin ditu: Arrazoi Teorikoa eta Arrazoi Praktikoa.

Kanten aurreko etikak materialak ziren, eduki jakin bat daukatenak.
Kanten etika formala
da, ez du edukirik, ez digu zer egin behar dugun esaten -A PRIORIKOA da-; ez du helbururik edo baldintzarik -KATEGORIKOA da-; AUTONOMOA da. Kantentzat, subjektuak berak bideratu behar du bere ekintza, bere arrazoia kanpoko ezeren mende ezarri gabe.
Lege morala arrazoiaren autonomiatik sortu behar du
: “Joka ezazu ekintzara bultzatzen zaituen printzipioa, lege orokor bihur dadin nahi bazenu bezala.


3. Zer espero behar dut?: Galdera honi erlijioaren bidez erantzuten dio, erlijioa agnostikotik edo erlijio naturaletik interpretatuz. Askatasuna, arimaren hilezkortasuna edota Jainkoa ezin dira ezagutu, horiek ez baitira gure esperientziaren objektuak. Hauek lege moralak baldintzatzen dituzte. Ondo jokatu duenak saria merezi duen bezala; gaizki jokatu duenak zigorra; hortaz jainko baten beharrean gaude baia ez dugu jainko errebelatu batengan sinesten, ez baita ikusgarria hortaz erlijio naturalaren alde jartzen gara.